Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Etxebizitza Legea

PSE-EE Euskadin Etxebizitza Legea aplikatzearen alde azaldu da, euskal legegintzaldiaren esparruan garatzen dituen politiken errefortzu nola osagarri gisa

1. argazkia
Comisión Ejecutiva del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEk espero du Gobernu Kontseiluak Etxebizitzarako Eskubidearen Legearen manu batzuen ustezko konstituzio-kontrakotasunaren –sailburu sozialistak kontra azaldu dira– aurka abiarazi duen prozedurak ez geraraztea Estatuko legeria hori Euskadin martxan jartzea, eta euskal gizarteari ez galaraztea bere edukien berri izan genuen unetik era oso positiboan baloratu izan dugun tresna bat.

Ez dugu bat egiten maiatzaren 24ko 12/2023 Legearen karira konstituzio-kontrakotasunaren errekurtso bat aurkeztu nahi dituztenen argudioekin. Gainera, Administrazio bakoitzak bere interesak eta eskumenak defendatzeko duen eskubidea errespetatuz, uste dugu ahal den gehien saihestu behar direla horien arteko auziak, interes orokorraren mesedetan.

PSE-EErentzat urrats oso garrantzitsua izan da 2023ko urte honetan Estatuko Etxebizitza Legea onartu izatea, Euskadin Euskal Sozialisten bultzadarekin eta EAJren kontrako botoekin –martxan jartzearen kontra azaldu zen, urte batzuk geroago Estatuko araudiarekin egin izan duen bezala) 2015ean onartu genuen Etxebizitza Legea osatzera datorrena.

Guk ikusten dugunez, Estatuko Legeak etxebizitzaren prezioak arautzeko mekanismoak ezartzen ditu, beste aurreikuspen batzuen artean, euskal Legeak jaso ezin dituenak, legebiltzarretako eztabaidetan behin baino gehiagotan azaldu izan den bezala, bai PSE-EEko ordezkarien aldetik, bai EAJkoen aldetik. Beraz, eta esan bezala, autonomia erkidegoei ahalmena ematen dien arau bat da, ez du inposatzen, eta horien eskumenak errespetatzen ditu.

Donostia bezalako euskal udalerri batzuk hasi dira Iñaki Arriola sozialistak zuzentzen duen Etxebizitza Sailari eskatzeko prozedurarekin Estatuko Etxebizitzaren Lege hori aplikatuz tenkatutako eremuak aitortu ditzan, era horretan neurri batzuk har ditzaten, alokairuei tope bat jartzea, kasu. Saila prest azaldu da lehen unetik aitorpen hori emateko, beti ere udalekin ados jarrita. Beraz, udalek berek egindako eskari bat da.

Gogoan izan behar da Etxebizitza Saila 2023ko Legeak euskal Etxebizitza Legearen alderdi osagarrietan duen aplikagarritasunari buruzko txosten bat egiten ari dela Eusko Legebiltzarrak eskatuta, eta euskal udalerrietan tenkatutako eremu horiek zehazteko beharrezko tresna estatitistikoak prestatzen ari dela une honetan.

Merkatuen diren prezioengatik etxebizitza baterako aukera izateko dauden zailtasunentzako erantzuna gizarteko jende askok eskatzen duen kontu bat da. Sozialistek zuzentzen duten Etxebizitza Sailak etxebizitzarako eskubide subjektiboa bermatzera eta gazteen sektorea babestera –emantzipatzeko zailtasun asko dituzte– zuzendutako politikak garatzen ditu.

Estatuko Etxebizitza Legea euskal administrazioa egiten ari den jarduketak (pertsona kalteberei eragiten dieten utzarazpenak eta kaleratzeak arautzea; alokairuko etxebizitza babestuen parkea prezio mugatuan, etxebizitza hutsen mobilizazioa…) osatzera dator, tenkatutako eremuetan alokairuko prezioei eusteko eta horiek jaisteko mekanismoen gisako beste batzuekin batera, konponbideen bilaketan eginkizun publikoak duen zeregina indartuz.