Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Legez besteko proposamena

PSE-EEk ekimen bat bultzatzen du Eusko Legebiltzarrean EBk eta Ukrainak inbasioaren amaierari buruzko edozein negoziazioetan parte har dezaten eskatzeko

Jorge Juez Europako Gaien eta Kanpoko Ekintzaren bozeramaile sozialistarentzat, bi horien presentzia ezinbestekoa da elkarrizketa-mahaian “bake-akordio bidezko eta iraunkor bat lortzeko”

1. argazkia
El portavoz de Asuntos Europeos y Acción Exterior, Jorge Juez, interviene en el Parlamento Vasco.

EAJrekin batera sinatutako ekimen horrek eskatzen du Europar Batasunak jarraitu behar duela Ukrainari babes politikoa, finantzarioa, ekonomikoa, humanitarioa, militarra eta diplomatikoa ematen, eta Errusiari ezarritako zigorrak mantendu behar direla

EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek Legez besteko Proposamen bat aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean EBk eta Ukrainak parte har dezaten eskatzeko Errusiak Ukrainan egindako inbasioaren amaierari buruz egiten den edozein negoziazioetan. Era berean, eskatzen dute Europar Batasunak Ukrainari babes politikoa, finantzarioa, ekonomikoa, humanitarioa, militarra eta diplomatikoa ematen jarrai dezala, eta Errusiari ezarritako zigorrak mantendu eta indartu egin behar direla.

Ekimena Errusiak Ukrainan hasitako inbasioaren hirugarren urtemuga betetzearekin egin da, Ukrainaren kontrako justifikaziorik gabeko erasoa alegia, milaka hildako, desplazamendu eta azpiegitura zibil ugari hondatzea eragin dituena.

EAJ-PNVk eta PSE-EEk erregistratu duten testuan, halaber, Eusko Legebiltzarrak Errusiari kondena berrestea proposatzen da Ukrainari egindako erasoagatik, eta Ukrainaren erabateko subiranotasuna aldeztea.

Ekimenean, halaber, eskatzen da Gasteizko Ganbera bat etorriko dela Ukrainaren etorkizunari eragiten dion edozein negoziazio-mahaitan EB eta Ukraina egon behar dutela eskatzeko, nazioarteko zuzenbidearekin bat eginez, eta bake global, bidezko, jasangarri eta iraunkor bat babestuko duela.

Era berean, Europar Batasunari Europako kanpo politika eta segurtasuna indartzeko eskatzea proposatzen dute jeltzaleek eta sozialistek, mundu osoan bakea eta oparotasuna bultzatuko duten eragile global batean bihurtzeko asmoarekin, eta Errusiaren kontrako zigor-arauei eutsi egin behar zaiela eta indartu egin behar direla uste dute. Azkenik, EAJ-PNVk eta PSE-EEk Ukraina EBn sartzeko lanak azkartu ditzala eskatzen diote Europar Batasunari legebiltzar-ekimen horren bidez.

“Eusko Legebiltzarrak euskal gizarteak erakutsitako elkartasuna islatzea nahi dugu, Ukrainatik etorritako 1.300 ikasle baino gehiago hartu izan ditugu azken hiru urteotan gure hezkuntza-sisteman. Ukrainar herriari laguntzen jarraituko diogu beharrezkoa den arte eta geure baliabideen arabera”, gogoratu du Mikel Arruabarrena EAJ-PNVko legebiltzarkideak. “Ukraina eta Europar Batasuna inbasio bidegabe honi amaiera emango dion edozein negoziazioetan egon daitezela ere eskatzen dugu. Ukrainaren etorkizuna ukrainarren borondatea errespetatzean oinarritu behar da”, adierazi du.

Jorge Juez Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako bozeramaile sozialistak, bere aldetik, esan du edozein bake akordiorako Ukraina negoziazio-mahaian egon behar dela, eta akordio hori iraunkorra izateko Europa ere bertan egon behar duela. Legez besteko proposamenak jasotzen duen premia ere azpimarratu du, Europar Batasunak Ukraina estatukide izateko lanak azkartzea eskatzen baitu.