Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Finantza-esklusioa

PSE-EEk banku eta administrazioei eskatu die erraztu diezaiotela adinekoei euren zerbitzu eta jakinarazpenetarako sarbidea

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, mozioak iragarri ditu udaletan horien konpromisoa lortzeko, eta baita gainerako erakunde, banketxe eta beste enpresa batzuena ere egoera zaurgarrian diren pertsonei eman beharreko tratuan

1. argazkia
Reunión de Eneko Andueza con los alcaldes y alcaldesas socialistas | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEk ekimen bat aurkeztuko du alkatetza duten udalerrietan finantza-enpresa eta -entitateek arreta pertsonalizatua eskain diezaieten kontsumitzaile zaurgarrienei, tartean adinekoei, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio “behar diren neurriak susta ditzala banku-zerbitzua bezain oinarrizko sarbide batera euskaldun bakar bat ere ez dadin gera bazterturik: ez dezatela arazorik izan dirua ateratzeko, ez diezaietela ukatu arreta pertsonalizatua finantzarenak bezalako horren izapide delikatuetan”.

Eneko Anduezak, PSE-EEren idazkari nagusiak, eta Mikel Torresek, Portugaleteko alkate eta Bizkaiko idazkari nagusi denak, erabiltzaile eta bezero kalteberentzat zerbitzu jakin batzuetarako –batik bat, banketxeek ematen dituztenetan– sarbidea errazteko Euskal Sozialistek onartzea aurreikusirik dituzten ekimenak azaldu dituzte.

Nonbaiten premiazkoa bada @iurkullu lehendakariak horrenbeste aipatzen duen ‘auzolan’ eredua, beharrik handiena duenari laguntzea, inor atzean ez utzita, hori hemen da, Euskadin.
Ezin gara atzera geratu gai horretan.  #exclusiónfinanciera
✅#Cumplimos pic.twitter.com/p4CyCagDc4

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 14, 2022

Anduezak Ermua, Iruña Oka, Andoain, Eibar, Pasaia, Lasarte-Oria, Zumarraga, Larraul eta Berrobiko alkateak (Irungoa ezin izan da etorri) eta Vitoria-Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udal bozeramaileak bildu ditu Begoña Gil PSE-EEren Erakunde Politikako idazkariarekin batera finantza-esklusioaren arazoa aztertzeko eta horrentzako neurriak aurkezteko. 

“Euskadik liderra izan nahi badu adierazle guztietan, ezin gara atzera geratu kontu horretan. Ezin ditugu utzi baztertuta horrenbeste adineko ohiko egunerokorako oinarrizkoak diren zerbitzuetatik. Gaur urrats bat emango dugu udalerrietan, baina harago joan behar dugu. Eta horretarako egingo dugu lan”, adierazi du.

Mikel Torresek zehaztu duenez, udaletan aurkeztuko duten mozioak enpresek erabiltzaileei arreta pertsonalizatua emateko beharra azaltzen du, kalean ilaran egon beharrik edo bitarteko digitalak erabiltzera derrigorturik egon ez daitezen, eta aldundiei eta Eusko Jaurlaritzari berari ere luzatzen dio eskaera. 

“Asko geratzen da egiteko, baina pausoak eman behar ditugu administrazioetatik eta enpresetatik. Auzitegiak ere ari dira bidea adierazten, Aldundiari errenta-aitorpena aurrez aurrea egitera behartzen duen kontrako epai eman berriarekin, esaterako”, esan du Portugaleteko alkateak.