Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk Nicolas Redondo Urbietak egindako ekarpen izugarria gogoratu du: “Badira historiaren norabidea markatzen duten pertsonak; borroka tresna gisa, eta gizarte-eskubideak printzipio gisa”.

1. argazkia
Imagen de Nicolás Redondo Urbieta, Secretario General de UGT entre 1976 y 1994 y diputado por Bizkaia del PSE-PSOE en 1977,1979, 1982 y 1986

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, dolumina helarazi die Euskal Sozialisten izenean Nicolas Redondo Urbietaren senideei, UGTko eta PSE-EEko buruzagi historikoa zena pasa den gauean Madrilen hil baitzen 95 urte zituela. “Badira pertsona batzuk historiaren norabidea markatzen eta guztiontzako gizarte hobea eraikitzen dutenak. Borroka tresna gisa, eta gizarte-eskubideak printzipio gisa. Nicolas Redondo joan zaigu, eta, berarekin, baita gure historiaren zati bat ere”, adierazi du Anduezak bere sare sozialetan.

Nicolas Redondo Urbieta (Barakaldo, 1927) metalurgiako langilea UGTn eta PSOEn afiliatu zen 1945ean. Sindikatuko idazkari nagusi izan zen 1976. eta 1994. urteen bitartean, nahiz eta 1971tik idazkari politiko gisa aritu zen, idazkari nagusi karguaren aurretik zegoena, UGTk gaur jakinarazpen batean gogorarazi duenez.

🗣 @enekoandueza: "Badira historiaren norabidea markatzen duten pertsonak; borroka tresna gisa, eta gizarte-eskubideak printzipio gisa” https://t.co/AuvRATsXOh

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) January 4, 2023

Francoren diktadurak atxilotu eta auzipetu egin zuen hainbat alditan, bere jarduera politiko eta sindikalengatik, eta beste euskal sozialista historiko batzuekin batera jardun zuen, esaterako Ramon Rubialekin edo Eduardo Lopez Albizu Lalorekin, Patxi Lopezen aitarekin. Haiekin batera atxilotu zuten 1967an. Demokrazian, berriz, Bizkaiko diputatu izan zen PSE-PSOEren zerrendetan 1977an, 1979an, 1982an eta 1986an.

Klandestinitatetik eskubide sozial eta sindikalen alde izan zuen konpromisoa eta, gero, Trantsizioan, demokrazia finkatzeko, sindikalismoa modernizatzeko eta askatasunen aldeko lan politikoan egindako ekarpen izugarria nabarmendu nahi dugu Euskal Sozialistek. Eta familia osoari, bereziki haren seme-alabei, Idoiari eta Nicolas Redondo Terrerosi, PSE-EEko idazkari nagusi ohiari, eta bilobei, besarkada handi bat bidaltzen diegu.