Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Atzerriko tituluen homologazioa Euskadiri eskualdatzeren legezkotasuna defendatzen du PSE-EEk, eta kaltetuei horren baliogabetzeak sortutako kalteak deitoratu ditu

Legez besteko proposamen bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean EAJrekin batera, transferentzia bultzatzeko eskura dituen mekanismo guztiak erabil ditzala eskatuz Eusko Jaurlaritzari

1. argazkia
El Secretario General del Grupo Parlamentario, Ekain Rico, en un pleno en la Cámara vasca.

PSE-EEk legez besteko proposamen bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarren EAJrekin batera, atzerriko goi-mailako hezkuntza-tituluen homologazioaren eskumena Euskadiri transferitzeko “legezkotasuna eta konstituzionaltasuna” defendatuz. Gasteizko Ganberaren osoko bilkurak orain eztabaidatu beharko duen testuan, jeltzaleek eta sozialistek deitoratu egiten dute transferentzia horren baliogabetzeak Euskadin kaltetu izan dituen pertsonei eragindako ondorioak eta Lakuako Exekutiboari “eskura dituen mekanismo guztiak erabiltzeko” eskatzen diote espainiar eta euskal gobernuen arteko akordio politikoa defendatzeko.

Ekimenak gogoratzen du autogobernua “herritar guztientzako ongizatearen sinonimo” dela, eta Gernikako Estatutua betetzeko egiten ari den lana azpimarratzen du. Lan horren ondorioz, atzerrian lortutako tituluen homologazioa transferitzea erabaki zen iragan martxoan. Auzitegi Gorenak transferentzia baliogabetu egin zuen martxoaren 21ean. Neurri horrek Euskadin lan egiteko aukerarik gabe uzten ditu ehunka pertsona, ez dutelako homologatutako titulurik.

Gorenaren ebazpenaren ondoren EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek LBP bat erregistratu dute. Hona hemen horren testua:

“Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurarentzat, erabat legezkoa eta konstituzionala da atzerriko goi-mailako hezkuntza-sistemen esparruan lortutako tituluak Espainiako unibertsitate-titulu ofizial bati homologatzeko eta baliokidetzeko funtzioak eta zerbitzuak Euskadiri eskualdatzea. Horren haritik, Eusko Jaurlaritzari dei egiten dio eskura dituen legezko mekanismo guztiak erabil ditzan transferentzia hori defendatzeko. Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak deitoratu egiten ditu baliozkotu gabe dauden atzerriko goi-mailako titulazioak dituzten Euskadiko ehunka pertsonei eragindako kalteak, bai eta transferentzia hori baliogabetzeak euskal gizarte osoari eragiten dizkion ondorioak ere”.

Ekain Rico Talde Sozialistako idazkari nagusi eta Autogobernu arloko bozeramaile denak adierazpen hauek egin ditu: “Alderdi Sozialistatik horren legezkotasuna eta konstituzionaltasuna defendatzen dugu, transferentzia hori negoziatu izan duten bi gobernuen kide garen aldetik, eta hori defendatzeko legezko mekanismo guztiak erabiltzearen alde gaude”.

Ricoren esanetan, erabaki judizialak “kalte garrantzitsuak eragiten dizkie ez bakarrik beren tituluak homologatzeko zain dauden herritarrei, linbo batean geratzen direla ikusten baitute, baina gizarte osoari ere, osasun-arretari dagokionez. Ez da ahaztu behar 200 pertsona baino gehiago daudela gure Osasun publikoan hasteko prest arlo horretan beren tituluak noiz homologatuko zain”.

Eusko Legebiltzarreko EAJ-PNVko bozeramaile Joseba Diez Antxustegik azaldu duenez, “akordio politiko bat lortu dugu atzerrian lortutako tituluen homologazioa Euskadik kudeatu ahal izateko, eta eskumen hori, gainera, Gernikako Estatutuan sartuta dago. Neurri horrek profesionalen laneratzea bizkortuko zuen horien beharra duten sektoretan, Osasunean, esaterako. Gorenaren epai onartezin horrek eraso egiten dio Euskadiko autogobernuari, eta, okerragoa dena, Euskadin bizi garen pertsonen ongizateari eragiten dio”. “Espero dugu Eusko Legebiltzarra osatzen duten gainerako alderdi politikoek bat egitea Euskadi, haren autogobernua eta euskal herritarrengan izan ditzakeen inplikazioak defendatzen dituen ekimen honekin”, adierazi du.