partekatu
PSE-EEk udaletako alkate eta ordezkariak bildu ditu Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruzko Legearen helburuak aztertzeko
Lanak Denis Itxaso sailburuak, zuzendaritza sozialistan arlo horretako arduradun denak, eta Begoña Gil Erakunde Politikako idazkariak koordinatzen dituzte

Udaletako alkate eta ordezkari sozialistek bilera bat egin dute Bilbon Denis Itxaso sailburuak sustatzen duen Etxebizitza eta Hirigintza arloko Presako Neurriei buruzko Legearen inpaktua eta helburuak aztertzeko. Legegintzako ekimen hori Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako Saila ari da lantzen beste legebiltzar talde batzuekin batera, epeak murrizteko, hirigintza-araudiak malgutzeko eta maizterren babesa areagotzeko helburuarekin.
Onartzekoa den erregulazioak udalen parte-hartze aktiboa aurreikusten du hainbat erabakitan; horien artean, lurzoru urbanizagarriko etxebizitza librearen eta babestuaren ehunekoak doitzean, operazio bakoitzaren bideragarritasuna bermatze aldera. Hala eskatzen duten udalek babes ofizialeko etxebizitzen (BOE) gutxieneko %60raino jaitsi ahalko dute eskakizun hori, osoko bilkuran hartutako erabaki bidez. Horrez gain, beste neurri batzuk ere aurreikusten ditu, horien artean, etxebizitza babesturako lurzoruaren erreserba estrategiko bat sortzea Eudelekin lankidetzan, eta baita BOEren sustapenerako Eusko Jaurlaritzaren aldetik lurzoruak uztea errazteko eta azkartzeko prozedura bat ere.
Alkate sozialistak eta Etxebizitza arloko udal ordezkariak bildu ditugu datorren Presako Neurrien Legea aztertzeko.
Udalek eginkizun oraindik garrantzitsuagoa izango dute erregulazio berriarekin etxebizitzen ehunekoak doitzeko orduan… pic.twitter.com/35oKylro2T
— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) March 24, 2025
Presako Neurrien Legearen proposamena datozen asteotan aurkeztuko da Eusko Legebiltzarrean, eta herritarren kezka nagusietako bati, hots, etxebizitza duin eta eskuragarri bat izateko eskubideari, erantzuna emateko xede nagusia du.