Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarra

PSE-EEk poza adierazi du Amiantoaren Biktimen Konpentsaziorako Funtsa sortzea onartu delako, 25 milioi euroko hasierako zuzkidura batekin

• Legebiltzarreko taldeak kaltetuen euskal elkartearen presidentearekin bildu dira Kongresuan lege-proposamenaren gaineko irizpena onartzeko bezperan

1. argazkia
La parlamentaria Gloria Sánchez se dirige a los medios tras la reunión con el presidente de la asociación de afectados.

Gloria Sánchez parlamentari sozialista pozik azaldu da Diputatuen Kongresuan Amiantoaren Biktimen Konpentsaziorako Funtsa abian jartzeko PSE-EEk defendatu izan duen ildoan lortu izan den behin betiko akordioagatik. Funtsa Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren menpean egongo da. Funtsari buruzko irizpena bihar goizean berretsiko da Lan eta Segurtasun Batzordean, eta hiru hilabeteko epea egongo da hori jasotzen duen legezko testua abian jartzeko, Eusko Legebiltzarretik sustatu den lege-proposamena garatuko duen erregelamendua onartu eta gero.

 

🗣️@gloria_marti @socialistavasco zoriondu beharrean gara Amiantoaren Biktimentzako Konpentsazio Funtsa laster abian jarriko delako. Ez zen bidezkoa izan euren osasun-eskubidea babestu gabe egotea iraganean, eta ez da bidezkoa orain kalbario judizial bat pasatu behar izatea kalte-ordaina jaso ahal izateko. pic.twitter.com/xGK0agvowT

— Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea (@gpsv_parlamento) July 12, 2022

 “Osasunerako euren eskubidea iraganean babestu gabe egonik orain hori defendatzeko epaitegietan defendatzera beharturik dauden” langileei konponbide bat eskaintzeko funts horren sorrerak duen garrantzia azpimarratu du Gloria Sánchezek. “Ez da bidezkoa pairatu zutena, eta ez da bidezkoa horiek orain auzitegietan sufrikarioa pairatu behar izatea kalte-ordain bat lortzeko”, salatu du. Funts horrek konpentsazio bat jasotzeko pairatu beharrean diren borroka judizialetik libratuko ditu, eta sozialistentzat zeharo bidezkoa da konpentsazio hori”, adierazi du.

Euskal Ganberak aipatu funtsa estatuan sortzeko lege-proposamena Kongresuan defendatzeko bidalitako ordezkaritzako partaide izan zen Gloria Sánchez, eta sozialistek aurkeztutako legegintza-ekimenetik abiatuta aho batez onartuta aurrera atera den akordioaren balioa azpimarratu du. “Guztien eskubideak bermatzeko ezberdinen arteko akordioaren balioa adierazten du”, esan du.

Funts horrekin, erantzuna emango zaio 2050ean 130.000 kaltetu izatera hel litekeen kolektibo bati, eta jada 25 milioi euroko partida bat du Estatuko Aurrekontu Orokorretan.