partekatu
• Trantsizio Energetikoa
Energia nuklearra eta gasa energia garbi gisa katalogatzearen aurka azaldu da PSE-EE
“Energia nuklearra ez da garbia, ezta ere segurua eta merkea, eta gasak erregai fosila izaten jarraitzen du”, adierazi du Daniel Senderos Trantsizio Ekologikorako eta Aldaketa Klimatikorako idazkariak.

Energia nuklearra eta gasa EBren taxonomia berdean txertatu nahi duen Europako Batzordearen proposamenaren zirriborroa ezagutu ondoren, Euskal Sozialistek bat egiten dugu Pedro Sánchezen Gobernuaren jarrerarekin, eta proposamena guztiz arbuiatzen dugu. Gure ustez, energia-iturri horiek sartzen badira, desitxuratu egin dezake Europaren trantsizio ekologikorako helburua eta itun berdearen izaera bera, eta urrundu egin ditzake energia berde baten alde benetan apustu egiten dugun inbertitzaileak.
PSE-EEren Trantsizio Ekologikorako eta Aldaketa Klimatikorako idazkariak, Daniel Senderosek, adierazi du “gasak, begiratzen diozunetik begiratuta eta nahi hainbesteko itxura-aldaketak eginda ere, ez dio uzten berotze globalean eragiten duen erregai fosil bat izateari”, eta irmo azaldu da energia nuklearraren aurrean: “Energia garbia ez da ez garbia, ezta ere segurua eta merkea”, esan du.
Horregatik, Euskadin bidezko trantsizio bat egiteko lanean jarraituko du PSE-EEk, eta beste behin ere agerian geratu da Pedro Sánchezen Gobernuaren konpromisoa euskal hiru udalerriak –Lantaron, Erriberagoitia eta Gaubea– sartzean Garoñari buruzko bidezko trantsizioaren hitzarmenean.
Euskal Sozialistak Euskadin bidezko trantsizio bat egitearen alde ari gara lanean, gure lurraldean energia berriztagarriak ezarriz eraginkortasun energetikoaren, autokontsumoaren eta energia-erkidegoen aldeko apustu eginez, eta lurraldean ezarpen ordenatu batez ahalik inpaktu txikiena sortzen duten beste proiektu berriztagarri batzuei ere ateak itxi gabe.