Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk bat egin du Planetaren Ordua ekimenarekin

1. argazkia

Euskal Sozialistek bat egin dute WWF erakundeak sustatutako Planetaren Ordua ekimenarekin. Aurtengo urtean bihar burutuko da, martxoaren 26an, 20:30etik 21:30era bitartean. Iraunkortasunaren aldeko mugimendu global hori laguntzeko, PSE-EEk bere egoitzetako argi guztiak itzaliko ditu.

PSE-EE munduko ingurumen-mugimendurik handieneko ekimen horri atxiki da erantzunkidetasunerako dei bat eginez maila guztietako enpresa eta erakundeei eta gizarte zibilari, aukera aparta baten modura hartu behar dugularik biodibertsitatearen galerari eta planeta babesteari buelta emateko, naturarekin dugun harremanari berriro lotuko gaituen ekintza globalen nahiz tokikoen bitartez. 

Daniel Senderosek, PSE-EEren Trantsizio Ekologikorako eta Aldaketa Klimatikorako idazkariak, geure ondare naturala dela esan du aldaketa klimatikoaren tresnarik onena: “Horregatik, babestu, zaindu eta hobetu egin behar dugu. Kontuan izan behar dugu ingurumen osasungarria bizi-kalitatearen sinonimoa dela, eta ezin dugu ahaztu ingurumen-kalitatea eta osasuna binomioa elkarrekin lotuta daudela”.

 “Gure biodibertsitatea zaindu, kontserbatu eta babestearen eta gure lurraldean aldaketa klimatikoaren aurka egitearen aldeko keinu bat da. Edozein keinu, txikia izanagatik ere, mesedegarria da krisi klimatikoa eta biodibertsitatearen galera arintzeko”, gaineratu du Senderosek.