partekatu
10:00
MIRAMONGO PARKE TEKNOLOGIKOA. MIKELETEGI PASEALEKUA 53, DONOSTIA.
PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, amaiera emango dio “Crecer mejor. Hazkunde eredu berria” izeneko industria eta trantsizio ekologikoari buruzko eztabaida-jardunaldiari
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak emango dio amaiera maiatzaren 21eko larunbat honetan Euskal Sozialistek industria eta trantsizio ekologikoari buruz Donostiako Miramon teknologia elkartegian antolatutako eztabaida-jardunaldiari. Ekitaldia “Crecer mejor. Hazkunde eredu berria” izenburupean burutuko da eta trantsizio ekologikoan eta industrian nabarmentzen diren adituak bilduko ditu, zeinak baliabideak modu efizienteagoan kudeatzen ditugun bitartean gure ekonomiak aurre egin beharko dien eraldaketak aztertuko baitituzte.
Eztabaida-mahaiak JoseÌ Ignacio Asensiok eta Marisol Garmendiak zuzenduko dituzte eta komunikabideei zabalik egongo dira, bai horien garapena, bai amaiera. Streaming bidez ere emango da PSE-EEren sare sozialen bitartez.
Jardunaldia “Hacemos Euskadi. Bide berria” programaren barruan burutzen da, Programa horretan, Euskal Sozialistek euskal gizarteak industria, demografia, iraunkortasuna edo zainketak bezalako esparruetan begi-bistan dituen erronkak jorratuko dira.
Informazio estaldura: LARUNBATA, MAIATZAK 21
- 09:55ean:Familia-argazkia.
- 10:00etan: mahaia: Etorkizuneko industriaren erronkak.
Raül Blanco. Espainiako Gobernuaren Industria eta Enpresa Txiki eta Ertaineko idazkari nagusia.
Lina GaÌlvez. Eurolegebiltzarkidea eta Historia eta Instituzio Ekonomikoen katedraduna.
Moderatzailea: JoseÌ Ignacio Asensio, Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusia eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Obra Hidraulikoen diputatua
- 11:00tan: mahaia: Berreraikitze berritzaile eta iraunkorra.
Marc Pons, PSOEren Bidezko Trantsizio Ekologikorako idazkaria.
Antxon Olabe. Ingurumen-ekonomialaria eta aditua aldaketa klimatikoan, trantsizio energetikoan eta garapen iraunkorrean.
Moderatzailea: Marisol Garmendia, Donostiako alkateordea.
- 12:00etan: Itxiera. Eneko Andueza, PSE-EEren idazkari nagusia.