partekatu
12:00
GIPUZKOAKO MERKATARITZA GANBERA | DONOSTIA
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Balio Sozialisten Ramon Rubial Saria emango dio Guillermo Fernandez Varari larunbat honetan
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Balio Sozialisten Ramon Rubial Saria emango dio Guillermo Fernandez Vara senatari eta Extremadurako Juntako presidente ohiari abenduaren 14ko larunbatean. XVII. edizioaren sari-ematea Donostian egingo da, Gipuzkoako Merkataritza Ganberan.
Sozialista historiko horrez gain, oraingo honetan aitortza jasoko du Salvador Illa PSCko lehen idazkari eta Kataluniako Generalitateko presidente denak, Demokraziaren eta Askatasunaren Defentsaren Saria jasoko baitu Eider Gardiazabal Ramon Rubial Fundazioko presidentearen eskutik.
Silvia Intxaurrondo kazetariak (Komunikazioaren Saria), Azti Fundazioak (Ingurumenaren Iraunkortasunaren eta Defentsaren Saria), Aitor Francesena surflaria (Kirolaren Saria), Chillida Leku (Euskadi Munduan Sustatzearen Saria), Betsaide (Enpresaren Saria), Landarbaso Abesbatza (Kulturaren Saria) eta Jambo Congo elkartea (Elkartasunaren eta Lankidetzaren Saria) izango dira aitortza jasoko duten beste pertsona eta erakundeak.
Informazio estaldura:
LARUNBATA, ABENDUAK 14
12:00etan: Ramon Rubial Sarien XVII. edizioaren ekitaldia.
Gipuzkoako Merkataritza Ganbera. Tolosa etorbidea, 75. Donostia