partekatu
11:30
MIRAMAR JAUREGIA | DONOSTIA
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak parte hartzen du Gernikako Estatutuaren 45. urteurrenaren ospakizunean
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, 1979ko urriaren 25eko erreferendumean Gernikako Estatutua onartu zela ospatzeko sozialistek urriaren 23ko asteazken honetan, 11:30ean, egingo duten ekitaldian hartzen du parte. Ospakizuna Miramar jauregian izango da, eta etortzekoak dira lehendakariordea eta Eusko Jaurlaritzako sailburuak, legebiltzar taldeko kideak eta baita beste kargu instituzional eta organiko batzuk ere. Euskal sozialistek autogobernuarekin eta herritarren aldeko ekintza politikoarekin mantendu izan duten konpromisoa azpimarratuko du PSE-EEko buruzagiak bere jardunean.
Informazio estaldura:
ASTEAZKENA, URRIAK 23
11:30ean Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren hitzaldia.
Miramar jauregia. Mirakontxa pasealekua, 48. Donostia