Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko “ahalegin handiena” egitea exijitu die Mendiak erakundeei

1. argazkia
Idoia Mendiak komunikabideei egin die arreta Aste Nagusian [Argazkia: Euskal Sozialistak]

PSE-EEko idazkari nagusiak, IDOIA MENDIAK, aldeztu du erakundeek “ahalegin handiena” egin behar dutela emakumeen aurkako indarkeriari eta “kultura matxista sakonari" aurre egiteko.  Hori dela eta, deitoratu du Mariano Rajoyren Gobernuak berdintasunaren inguruan “hainbat urte” egin duela atzera; horrez gain, Iñigo URKULLUren exekutiboari leporatu dio ez duela jarraitu aurreko legegintzaldian PSE-EEk sustatutako politikak zentralizatzen.

Bilboko Aste Nagusiko bakailao lehiaketan parte hartu duenean esan du hori guztia, eta Ciudadanoseko zinegotziak neskalagunari ustez Jerez de la Fronterako jaietan egin dion erasoaz ere aritu da, eta esan du “zoritxarrez gizarte osoaren zeharkako arazo bat dela eta, hortaz, lan egin behar dugula”.

Aste Nagusiko jai-ekitaldi hori dela eta, agintari sozialistak “emakumeek herrietako jaietan jasaten duten jazarpen-egoerak” eta "etengabeko genero-indarkeria” deitoratu ditu.  Mendiaren ustez, "herritarren erantzuna” baloratzeko modukoa da, eta gaineratu du gero eta gehiagok salatzen dutela positiboa dela, “emakumeok dagoeneko ez dugula beldurra” adierazten baitu.

Dena dela, halako egoerek adierazten dute "zer egin dugun gaizki erakundeok”.  Politikari bizkaitarrak adierazi duenez, genero-indarkeriaren eta emakumeenganako errespetu faltaren aurkako borrokan ez dugula “aurrera egin”, ezta emakumeek askatasunez mugitzeko aukera izan dezaten lortzeko ere, eta horrek esan nahi du gure egungo gizartean “kultura matxista sakona” dugula.

“Eta horri egin behar diogu aurre erakundeok eta politiko publikoek, hezkuntzatik, gobernuek apustu serioa eginez", aldeztu du.  Hori dela eta, deitoratu du Mariano Rajoyren gobernuak “hainbat urte, hamarkada egin duela atzera” berdintasunari dagokionez.

Horrez gain, Euskadin, Eusko Jaurlaritzak ez duela PATXI LOPEZEN agintaldian PSEk hasitako apustuarekin jarraitu kritikatu du, “genero-indarkeriaren aurkako borrokarekin lotutako politikak zentralizatzeko" apustuarekin alegia.

“Lanean jarraitu behar dugu azpian dagoen eta emakumeok gizonen atzetik kokatzen gaituen kulturarekin amaitzeko”, azaldu du berriz.

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Idoia Mendia

Idoia Mendia