Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Orain da mailan egoteko, oposizio arduratsu bat egiteko eta euskal herritarren bizitza hobetzeko unea”

PSE-EEko idazkari nagusiak “ameskeria independentistak” bazterrera uzteko eskatu dio EH Bilduri, eta koalizioari Aurrekontuak eta erreforma fiskala babesteko gonbita egin dio Tomas Meaberen omenaldian

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en el cementerio de Derio junto al Secretario General de Juventudes Socialistas de Euskadi (JSE-Egaz), Gabriel Arrúe, el Secretario General de Juventudes Socialistas de España (JSE), Víctor Camino, y el vicelehendakari Mikel Torres | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, interes alderdikoietatik aldenduta egongo diren eta euskal herritarren ongizatea hobetzen lagunduko duten politikak bultzatzearen garrantzia aldarrikatu du. Anduezak EH Bilduri eskatu dio behin betiko onar dezala oposizioko bere egitekoa azken hauteskunde autonomikoen emaitzaren ondoren, eta eginkizun arduratsu eta eraikitzailea bete dezan bai Aurrekontuen, bai erreforma fiskalaren negoziazioan.

“Orain da mailan egoteko eta politika maiuskulekin egiteko unea. Orain da errealitatera jaisteko unea. Lankidetzarako. Euskadi hobetzeko, euskal herritar guztien bizitza hobetzeko”, adierazi du, esanez koalizioak orain duela aukera, “denbora batez behintzat, bere ameskeria independentistak ahazteko gauza direla erakusteko, gehiengo baten ongizateaz kezkatzeko”.

Derion Tomas Meaberi egiten dioten urteroko omenaldian –besteak beste, Gabriel Arrue JSE-EGAZ Euskadiko Gazteria Sozialisten idazkari nagusiak eta Victor Camino JSE Espainiako Gazteria Sozialisten idazkari nagusiak hartu dute parte bertan–, Andueza kritiko azaldu da Arnaldo Otegiren eta Pello Otxandianoren alderdiarekin. “EH Bilduk lezio magikoak eman nahi ditu, onartu gabe hautsontziek bere egitekoa oposizioan dagoela esan diela”, adierazi du.  Eta norabide aldaketa bat eskatu du. 

Eta euskal eskuina “ez dagoela” deitoratu du, “Pedro Sanchezen Gobernua akabatzea beste helbururik ez duelako”. “Halaxe aitortzen dute horien agintzaileek, eta, gainera, bataila horretan dioskute denak balio duela, baita gezurrek ere”, esan du. 

Buruzagi sozialistak esan du euskal sozialistak “oso islatuta” sentitzen direla erreforma fiskalarekin. “Pixkanakako erreforma bat da, eta gehien dutenek gehiago ordainduko dute. Erreforma aurrerakoi bat da, guztiok, baina batez ere gure gazteak, kezkatzen dituen funtsezko gaietan aurrera egitea ahalbidetuko duelako”, adierazi du.

Orain da mailan egoteko, oposizio arduratsu bat egiteko eta euskal herritarren bizitza hobetzeko unea.

EH Bilduk aukera aparta du bere ameskeria independentistez ahaztu eta #LoQueHacePaís babesteko: Aurrekontuak eta erreforma fiskala. pic.twitter.com/qpaJ5iN3YV

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 16, 2024

“Beste proposamen asko ere jasotzen ditu erreforma horrek, hala nola: berrikuntza eta lehiakortasuna indartzera zuzendutakoak; edo trantsizio berdea, eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriak bultzatzen dituena; edo benetako berdintasuna, eraginkorra, lortzera zuzendutakoa kontziliazioa eta laneratzea bultzatzeko; edo pertsona zaurgarrienak babestera zuzendutakoa. Bere helburu nagusia ahaztu gabe: gure zerbitzu publikoak sendotu eta indartzeko balio izatea”, azaldu du. 

Azken Soziometroaren emaitzak ere azpimarratu ditu, hiru lurraldeetan sozialisten gorakada aurreikusten dutena, eta esan du hori euskal herritarren berme bat dela Gobernu Akordiorako eta PSE-EEk bultzatzen dituen aurrerabiderako politikentzat.

Gazteria Sozialistako afiliatuen eta Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordea bezalako beste kargu sozialista batzuen aurrean, Anduezak kezka azaldu du mundu osoan “eskuin erreakzionarioek” bizi duten goraldia dela-eta. “Trumpek Estatu Batuetan lortu berria duen garaipena azken hondar alea da proportzio handiko mendi horretan. Gezurrean, esamesetan, desinformazioan oinarritutako gorakada bat da”, adierazi du.

Politika egiteko modu horren kontra, “sozialistek herritarrengatik eta herritarrentzat, horien ongizatearen, eskubideen alde, ez bakar batzuenen alde, lan egiten duten gobernuak aurrera ateratzeko ausartu izana” azpimarratu du Eneko Anduezak. “Ezin dute jasan gu gaudela Gobernuan, ez Espainian, ez Euskadin. Espainiar eskuin honek gero eta alde gutxiago du Vox alderditik, edozer egiteko kapaza da Gobernua suntsitzearren”, esan du.

Euskadiko Gazteria Sozialistaren idazkari nagusiak, Gabriel Arruek, eztabaida politikoan erabakitzeko eskubidea edo aldebikotasuna bezalako terminoak sartzeko nahia baztertzeko eskatu die nazionalistei, eta Osasungintza suspertzeko bezalako lanei heltzeko. Victor Caminok, bere aldetik, berak zuzentzen duen erakundeak umiltasunaren bandera altxatzeko eta eskubideak mugatzea ez onartzeko duen “kemen menderakaitza” aipatu du.