Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Anduezak SEA-Arabako Enpresak elkartearekin aztertu ditu susperraldiari eta Ukrainako gerrak ekonomian izango duen eraginari buruzko ikuspuntuak

1. argazkia
Reunión entre el PSE-EE y la dirección de SEA-Empresas Alavesas | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, bilera bat izan du Pascal Gómez buru duen SEA-Arabako Enpresak elkartearen zuzendaritzarekin euskal eta arabar ekonomiari buruzko ikuspuntuak, pandemiaren bilakaerak iragartzen duen susperraldi ekonomikoa eta Ukrainako gerrak ekar dezazken zailtasunak aztertzeko. Bileran aztergai izan dira lurraldeko enpresen jardueran, lehengaien horniduran edo energiaren garestitzean izango dituen ondorioak. Bilera buruzagi sozialistaren eskariz burutu da, Batzorde Exekutibo berriaren harreman-txanden harira.

Eneko Anduezarekin batera parte hartu izan dute Cristina González Arabako PSE-EEko idazkari nagusi eta foru diputatu denak, Maider Etxebarria Vitoria-Gasteizko alkateordeak eta Miguel Ángel Morales PSE-EEko Antolakuntza idazkariak.

Errusiar tropak bere lurraldera itzultzeko eta Ukrainak bere herrialde osoaren gaineko subiranotasuna berreskuratzeko Europar Batasunak prestatu ekintza bateratuan Espainako Gobernuak betetzen duen egitekoa nabarmendu du Anduezak. Eta esan du bai Eusko Jaurlaritzak bai Pedro Sánchez buru denak eskura dituzten mekanismoa guztiak erabiltzea espero duela gerra honen ondorioak murrizteko, ez dadin eten Covid-19ak eragindako krisiaren ondoren bidezko susperraldia finkatzeko behar diren oinarrien eraikuntza.