Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2023

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

“Bilbok bide berri bati ekin behar dio, aire freskoarekin eta belaunaldi berri bat gidaritzan dela”

PSE-EEren idazkari nagusiak sozialistek bultzatutako neurriek herritarrengan izandako inpaktu positiboa azpimarratu du Nora Abeteren hautagaitza Bilboko alkatetzara aurkezteko egindako ekitaldian.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la candidata socialista a la Alcaldía de Bilbao, Nora Abete | Fuente: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, adierazi du Bilbok garai berri bati ekin behar diola, belaunaldi berriak engaiatuko direlarik herritarrek aurre egin behar dieten desafioei soluzioak bilatzeko. Anduezak Nora Abete egungo Mugikortasun eta Iraunkortasun arloko arduradunari laguntzen egon da Bilboko alkatetzarako hautagai sozialistaren aurkezpen ofizialean.

“Bilbok bide berri bati ekin behar dio, aire freskoarekin eta belaunaldi berri bat gidaritzan dela. Belaunaldi berri bat, erantzun berriak emango dizkiona egungo gizarteak eskatzen dizkigun erronka berriei: erronka klimatikoa, erronka demografikoa, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, gazteen enplegua, etxebizitza duin baterako edo mugikortasun iraunkorrerako aukera”, esan du.

Eneko Anduezaren iritziz, sozialistak erakunde guztietan egoteak, udalik txikienetik hasi eta Europar Batasuneraino, gobernu guztien politikak jendearen benetako beharretara lerratu izan ditu.

“Bilbon ere ari gara ikusten, sozialistak hirian aurrera eramaten ari garen politikekin”, esan du. Horrekin batera, Espainiako Gobernuak onartutako beste neurri batzuk aipatu ditu, Next Generation Funtsak, salbuespen iberikoa edo gizarte ezkutua, esaterako, herritarren ongizatean eragin dutenak.

#Bilbao-k bide berri bati ekin behar dio, aire freskoarekin eta belaunaldi berri bat dela gidaritzan, erronka berriei erantzun berriak emanez. Sinetsirik nago @nora_abete dela, inolako zalantzarik gabe, Bilboko alkate gisa horiei aurre egiteko pertsona aproposa. 🌹#HacemosBilbao#HacemosEuskadi pic.twitter.com/fdc901kMcC

— Eneko Andueza (@enekoandueza) October 19, 2022

PSE-EEren idazkari nagusiak ohartarazi du ez garela “zerotik abiatzen” Bizkaiko hiriburuko Udala bezalako erakundeetan lan egiterakoan, eta Bilbok “sinadura sozialista” daraman hainbat esparru aipatu ditu, etxebizitzaren politikak edo hiri-berroneratzea, kasurako. Horrez gain, Nora Abetek Mugikortasun eta Iraunkortasuneko zinegotzi bezala burutu izan duen kudeaketa goretsi du, besteak beste garraiorako laguntzak emanez, Bilbo hiria garraiorako abonuan sartu baita, bizkaitar hiriburua delarik, era horretan, autobuseko billetearen prezioa erdira murriztu duen espainiar hirietako bat.

“Horixe da, gaur egun, sozialisten marka Bilbon eta gobernatzen gauden herri eta hiri askotan. Eta zeharo sinetsirik nago hori dela sakontzen jarraitu beharreko bidea, ideia berriekin, proiektu berriekin eta begirada berri batekin, begirada gazte, feminista, ekologista eta europazalea izango dena. Begirada berri bat Bilbo berri batentzat, XXI. mendeko hiri moderno baten eskaerei erantzungo diena”, adierazi du.

Nora Abete Bilboko zinegotzi sozialista eta alkatetzarako hautagai sozialista denak, bere aldetik, esan du asko geratzen dela egiteko Bilbon, baina “beste era batera” egitearen alde azaldu da. “Heldu da Bilbok berriro bulkada bat hartzeko unea, baina era abangoardistagoan, gaurkotuagoan eta garai berrietara egokituta”, esan du, eta “aldaketa positibo” bat eta hiriaren eraldaketa defendatu ditu, “askoz dimentsio gizatiarrago batean”.

🅱️#Bilbao🌹-ko alkatetzara aurkezteko erronkari heltzen diot, aldaketa ➕ bat behar dugula uste dudalako, dimentsio gizatiarrago batekin eta, batik bat, beste era batera eginez. Garai berri bat dator, eta lidergo berriak eskatzen ditu.#HacemosBilbao @PSEBilbao @PSEBizkaia @enekoandueza pic.twitter.com/g1v9Mf2Vs3

— Nora Abete (@nora_abete) October 19, 2022