Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Enpleguari eta gure enpresei laguntzeko eta merkatu berriak bilatzeko neurriak hartzeko premia partekatzen dugu”

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, zentzugabekeria da PP egiten ari den ahalegina Pedro Sanchezek lehendakariarekin izandako bileraren ondoren nazioarteko harremanak hobetzeko dituen “ahaleginak oztopatzeko”

“Ez zait zentzuzkoa iruditzen elkarrizketetan Gipuzkoako EAJren bozeramaile bezala jokatzea AHTren Nafarroako konexioaren gai batean. 2025ean gaude. Eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera txosten teknikoei itxarotea izan behar du”, esan du Pradalesen adierazpenei buruz

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en el encuentro mantenido hoy con el Lehendakari en Ajuria Enea | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusia, Eneko Andueza, bat etorri da Eusko Jaurlaritzak enplegua babesteko eta euskal enpresei laguntzeko neurriak hartzeko duen premiatasunarekin munduko merkatu berriak aztertzeko. “Enpleguari eta gure enpresei laguntzeko eta merkatu berriak bilatzeko neurriak hartzeko premia partekatzen dugu”, adierazi du.  

Lehendakariarekin izan duen bileraren ondoren, Anduezak erakundeen arteko lankidetzarako eta elkarrizketa eta negoziazioa erabiliz aritzeko dei egin du. Eta Eusko Jaurlaritzak muga-zergek eragindako enpresei laguntzeko 2.150 milioi euro mobilizatzeak duen garrantzia azpimarratu du Euskadiren enplegua eta enpresa-ehuna babesteari begira. 

“Uste dut badaudela arrazoiak lasai egoteko, Euskadi bezalako errealitate ekonomiko baten parte garelako, indargune askokoa, eta baita Espainia bezalako beste errealitate handiago batekoa ere, jokabide ona erakusten ari zaiguna”, adierazi du. 

Ziurgabetasun ekonomiko global osoko testuinguru horretan, buruzagi sozialistak deitoratu egin du PPren jarrera Pedro Sanchez presidentearen lana oztopatu nahian, zeinak duela gutxi bisita ofizial bat egin baitu Vietnamera eta Txinara Espainiako kanpo harremanak hobetzeko eta espainiar enpresentzat nazioarteko esparruan aukerak bilatzeko asmoz. 

“PPko buruzagien jarrera salatu nahi dut, trabak jartzen tematurik eta Txina bezalako potentzia ekonomiko bat gutxietsi nahian baitabiltza, gure herrialdean asko inbertitu dezaken eta asko inbertitzen duen eta, halaber, gure enpresa asko hartzen dituen herrialde bat izaki”, adierazi du. 

Lehendakariarekin izan dugun bileran harekin partekatu dut Eusko Jaurlaritzatik neurriak hartu behar direla enpleguari eta gure enpresei laguntzeko eta merkatu berriak bilatu behar ditugula Donald Trumpen muga-zergen politikari erantzuteko #EuskadiAquiyAhora pic.twitter.com/TnIA9vcKRv

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 14, 2025

Eneko Anduezak gogoratu 145 euskal enpresek 220 instalazio dituztela Txinan. “Ni neu Txinaren Espainiako enbaxadorearekin egon naiz orain dela aste batzuk, Euskadira harremanak estutzera bisitan etorri zenean. Eta astakeria iruditzen zait Fejoo jauna eta haren ildokoak guztiok, bereziki gure presidenteak, gure enpresen nazioarteko harremanak hobetzeko egiten ari garen ahaleginak oztopatzen aritzea”, esan du. 

Anduezak, halaber, hizpide izan ditu Lehendakariak El Diario Vascori emandako elkarrizketan egin dituen adierazpenak: “Lehendakariari azaldu diot ez zaidala zentzuzkoa iruditzen elkarrizketetan Gipuzkoako EAJren bozeramaile bezala aritzea AHTren Nafarroako konexioaren gai batean. 2025ean gaude. Eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera da Ministerioaren txosten teknikoei itxarotea, gero Espainiako eta Nafarroako gobernuekin ados jarrita erabaki bat hartzeko”. 

Anduezaren arabera, adierazpen horiek ez datoz bat Pradalesek izan behar duen jarrerarekin, orografia kontuan ez izatekotan konexioa Ezkiotik egin behar dela bezalako arrazoiei heldu baitio. “Zentzuduna izan eta hitzartutakoa errespeta dezala”, adierazi du.