Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Landa eremuan sinesten dugu, eskubideen espazio modura eta kalitateko zerbitzu publikoekin”

PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, etxebizitza, berdintasuna edo aniztasuna Euskadiko udalerririk txikienak aurre egin beharrean diren erronkak dira

Javier Hurtado: “Pertsona guztiek aukera berberak izan behar dituztela da erakundeen erronka handietako bat eta arabar sozialismoaren konbikzioetako bat, edonon bizi direla ere”

1. argazkia
El Secretario General, Eneko Andueza, conversando en Oion con el Secretario General del PSE-EE de Álava, Javier Hurtado, y la Secretaria de Medio Rural del PSE-EE, Paula Somalo | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, landa eremua babestu eta zaintzera eta beren beharrekin bat datozen zerbitzu publiko batzuk bermatzera dei egin du. “Sozialistek eskubideen eta kalitateko zerbitzu publikoen landa eremu batean sinesten dugu”, esan du euskal landa eremuko berdintasunari, aniztasunari eta etorkizunari buruzko jardunaldi baten irekieran. Topaketa Paula Somalo Landa Eremuko idazkariak antolatu du eta Oiongo arabar herrian egin da El futuro de Euskadi se cultiva en nuestros pueblos [Euskadiren etorkizuna gure herrietan hazten da] izenburuarekin. Udalerririk txikienek “eskubideen espazio” modura duten egitekoa defendatu du Anduezak foro horretan, eta esan du sozialistei “gure landa gure industria, gure hezkuntza edo gure osasungintza bezainbeste axola” zaiela. 

“Gure gazteek, adibidez, emigratu beharrik ez izateko tokiak izatea da garrantzitsuena. Emakumeek eta gizonek berdintasunean partekatzeko toki bat. Herrietara ere, ez hirietara bakarrik, etorkizun hobe baten bila heltzen diren pertsonak segurtasunez hartzeko toki bat”, adierazi du. 

PSE-EEk lehen sektorerako planteatu izan dituen eta gero ekintza instituzionalera eraman izan dituen proposamenetako batzuk azpimarratu ditu buruzagi sozialistak, adibidez Elikadura Katearen Legea, Nekazaritzako Lanbide Hezkuntzaren sustapena edo kanpoko mendekotasuna murrizten duten laboreak indartzea. “Landa eremuaren ahotsa Administrazio guztietara, hau da, udaletara, aldundietara, Eusko Jaurlaritzara, Espainiako Gobernura eta Europar Batasunera eraman dezakegun bakarrak gara”, adierazi du.

Eneko Anduezarentzat ere “belaunaldi erreleboaren arazoa” da landa eremuaren erronka nagusietako bat. Horren kontra egiteko, haren ustez “funtsezkoa da gure herrietako lana eta bizitza erakargarri egitea euren biziraupena ziurtatzeko”. “Lan gogorrez ari gara, baina teknologia berriek erakargarri eta, batez ere, errentagarri bihur ditzakete horiek”, erantsi du. “Horregatik, gure ahalegina norabide horretara zuzendu behar da: landa eremuan bizi eta lan egitea merezi duela edozein pertsonak ulertzeko beharrezko baldintzak sortzea”.

?????? Sozialistek landa eremuan sinesten dugu, eskubideen espazio modura eta kalitateko zerbitzu publikoekin.

Eta, hor, udalerririk txikienek funtsezko eginkizuna betetzen dute eskubideen espazio bezala.

Gure landa eremua gure industria, gure hezkuntza edo gure osasungintza bezainbeste... pic.twitter.com/2EpJK7enYO

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 15, 2025

PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, “erronkarik handienetakoa” emakumeak nekazaritza ustiategietan garrantzi gehiago izatea da. “Etorkizunera begirako itxaropenak zeharo lotuta daude emakumeak gure landa eremuan eta gure herrietan duen rolari, eta haren garrantzia handitzea erabakigarria da euskal landaren jarraikortasuna eta egoera ona ziurtatzeko”, adierazi du.

Paula Somalok, bere aldetik, esan du landa eremua “tradizioa, ezagutza eta bizitza ulertzeko era oso berezi bat uztartzen diren espazio bat” dela. “Hemen, urrats bakoitzak, txikia dirudien arren, inpaktu erreala du pertsonengan eta lurraldean. Horregatik, garrantzitsua da lur honetatik berrikuntzaz, belaunaldi erreleboaz eta inklusioaz hitz egitea. Gure herrietan ari delako eraikitzen begirada berriak, aniztasuna eta sustraiak galdu gabe eraldatzeko ausardia behar dituen sektore baten etorkizuna”, azaldu du.

Kotizazioa, gizarte-harremanak eta LGTBI eskubideak

Ana Lopez de Uraldek zuzendu duen lehen mahai-inguruan, Elisa Garridok, PSOEren Landa Eremuko idazkariak, landa eremuko emakumeentzat kotizatzeak duen garrantziari erreparatu dio, funtsezkoa delako “bizitza duin bat, berdintasunekoa” sendotzeko eta “baja bat izatea bezalako eskubideaz gozatzeko”, kontuan harturik belaunaldi nagusienetan lan-bizitzari amaiera ematean pentsiorik gabe geratzea izan dela ohikoa. Haurtzaindegiak edo ikastetxeak berak bezalako zerizanezko zerbitzu publikoek errentagarritasun sozial ezagatik ekimen pribatuak baztertutako espazioetan betetzen duten eginkizuna ere azpimarratu du.

Arabako Errioxako PSE-EEko idazkariak, Rakel Zabalak, beste toki batzuetatik etorritako familia eta emakumezko eta gizonezkoen etorrerak harremanen zirkulua nola handitu duen nabarmendu du, kasu batzuetan txikien eskolatzeak lagunduta. Eta landa eremuan genero ikuspegiaren beharra dagoela errepikatu du, emakumeei ikusgaitasuna emateko upategiak bezalako espazio debekatuetan edo gizarte-etxe gisara funtzionatzen duten tabernetan, eta kontziliazioan eta, areago oraindik, erantzunkidetasunean urratsak eman beharra dagoela.

Kongresuko diputatu eta PSE-EEko LGTBI Eskubideen idazkari Gabriel Arruek, bere aldetik, LGTBI pertsonek landa eremuan dituzten zailtasunak nabarmendu ditu, eta eremu horretan ere ezinbestekoa den eskubide guztien alde nola egin behar den lan, sexilioa bezalako egoerak saihesteko, hau da, sexu-orientazioagatik edo genero-identitateagatik bizilekua utzi beharra.

Eraldaketa handiak

Paula Somalok zuzendu duen bigarren mahai-inguruan, berriz, Ana Maria Romero PSOEko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura idazkariak esan du nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza sektoreak bizi izan dituen eraldaketa handiak Alderdi Sozialistaren eskutik etorri izan direla, Europar Batasunean sartzetik hasi eta Ukrainako gerra ostean laguntzetara 1.300 milioi euro baino gehiago mobilizatzeraino, horietatik 12 milioi euskal ustiategientzat izanik. Eta PSOEk eta PPk aldezten dituzten nekazaritza eta elikadura politikak oso ezberdinak direla esan du, Alderdi Sozialistak zenbateko txikieneko laguntzen alde eta ustiategi handientzako mugak ezartzearen alde eginez ikusi denez.

“Ez dugu utzi behar eskuin erradikal populistak beregana dezan landa eremuaren diskurtsoa. Jasangarritasuna, ekonomikoa, soziala zein ingurumenekoa, jarri behar dugu erdigunean. Sekula ez ditugu ahaztu behar landan lan egiten duten pertsonak, horiek direlako guk defendatzen ditugunak”, adierazi du Amparo Torres senatariak, talde sozialistaren Berrikuntzako bozeramaile denak, Voxen eta PPren posizioei buruz.

PSE-EEko Nekazaritza idazkariak, Javier Entrenak, esan du arabar landa eremua “kohesioaren, bioaniztasunaren, enpleguaren eta kulturaren berme bat” dela, eta Elikadura Katearen Legearen onarpena bezalako ekimenak azpimarratu ditu hark ere.

Hurtado: “Sozialistak, landa eremuaren aliatuak”

Jardunaldiari Arabako PSE-EE idazkari nagusiak eman dio amaiera, Javier Hurtadok, zeinak esan du landa eremuaren etorkizuna ez dela eraikitzen “diskurtso hutsalekin, baizik eta politika errealekin, konpromiso zehatzekin eta jendearen bizitza aldatzen duten erabakiekin”. “Eta sozialistak oso kontziente gara horretaz”, gaineratu du.

“Araba lurralde aparta da, herri txikiekin baina kasik populazioaren hiru laurden biltzen dituen hiriburu batekin. Lurralde anitza da, nekazaritzako eta industriako eremuak eta naturguneak orekan elkarbizi dira. Baina, era berean, lurralde sakabanatua da, zerbitzu publikoetarako sarbide konplexuagoa duten herrixkekin. Hori dela eta, erakundeen erronka handietako bat eta arabar sozialismoaren konbikzioetako bat da pertsona guztiek aukera berberak izan behar dituztela, edonon bizi direla ere”, adierazi du.

Hurtadoren arabera, “ez dago justizia sozialik lurralde ekitaterik gabe, eta herri bat soilik bere zati guztiek erritmo berean aurrera egiten badute bakarrik izango da indartsua”. “Horregatik diogu kohesioa. Horregatik defendatzen dugu politika publikoek herrietara begiratu behar dutela, zarata mediatiko gutxiago den baina konpromisoa, komunitatea eta ahalegina arnasten den toki horietara. Herri batean bizitzeak ez du esan nahi behar ezeri uko egiten zaionik. Bizitza-aukera duin, bideragarri eta erakargarri bat izan behar du”, adierazi du.

Belaunaldi erreleboa bermatzearen garrantzia azpimarratu du arabar buruzagiak. “Gazteak eta emakumeak erakarri behar ditugu, aukera errealak eskaini behar dizkiegu, sektorean sartzen lagundu eta nekazaritzako, abeltzaintzako edo elikadurako lana erakargarri egin behar diegu. Horrek esan nahi du etxebizitzarako aukera izatea, zerbitzu publikoak, konektibitate digitala, mugikortasuna, aisialdia, kultura eta enplegurako aukera berriak. Esan nahi du hirira joan beharrik gabe norbera bizi, lan egin eta garatu daitekeen ingurune batzuk sortzea”, adierazi du.

Eta udalerri txikien garapena “lehentasun politiko bat” izan behar duela esan du, PSE-EE helburu horri engaiatuko dela erakundeetan. “Landa eremuaren aliatuak izaten jarraituko dugu. Helburu berberari engaiatutako pertsonak: etorkizuna hemen hazi dadila, bizitzak taupaka jarrai dezala gure herrietan eta Arabak lurralde bizi eta orekatua izaten jarrai dezala, bere buruaz harro”, azaldu du.