Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #LotsarenItuna

Eneko Anduezak kritikatu du #LotsarenItunarekin PPk “gobernuetako atea zabaldu diola eskuin muturrari”

1. argazkia

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, kritikatu egin du Gaztela Leonen PP eta Vox alderdiek lortutako akordioa, eskuin muturrari lehen aldiz gobernu batean sartzeko aukera emango diona.

Anduezaren ustez, PPren eta Voxen arteko #LotsarenItunak “gobernuetan atea zabaltzen dio eskuin muturrari”, eta berretsi egiten du Alberto Nuñez Feijóoren “erdigunerako biraketa 40 urte bere jatorrietara atzera egitea” besterik ez dela.

“Erkidego horretan Voxen eskutik hasitako bidean eskuin muturra besarkatzera darama PP”, adierazi du PSE-EEren liderrak.

 

@FeijooGalicia-ren moderazioranzko bidaia PPk duela 40 urteko bere jatorrietarako bidaia da, eskuin muturrarekin besarkatzeko.

PPk Gaztela Leonen @vox_es-ekin egindako #LotsarenItun honekin, gobernuetako atea zabaltzen dio eskuin muturrari.  pic.twitter.com/cEe77AgQ3D

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 10, 2022