Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: ”Garai berri bati heldu behar diogu, herri hau lideratzea lortu behar dugu oraindik hobeagoa bihurtzeko, eta neu lan horren buruan aritzeko eskaintzen naiz”

“Eragiteko dugun gure gaitasun berrituaz baliatzeko eta proposamen aurrerakoiak gauzatzeko urrats bat aurrera emateko” garaia dela esan du PSE-EEko idazkari nagusiak Batzorde Nazionalaren aurrean

Idazkaritza Nagusirako bere hautagaitzari buruz: “Indarrez eta gogoz gainezka nago hurrengo lau urteotarako erronka honi heltzeko”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, acompañado en el Comité Nacional por el Secretario de Organización del PSE-EE, Miguel Ángel Morales, y el vicelehendakari Mikel Torres | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, protagonismo handiagoa eskatu du Euskadiko sozialistentzat herritarren bizitza hobetzen lagunduko duten politika aurrerakoiak lideratu eta indartzeko, eta hiru urteko agintaldiaren ondoren helburu hori lortzeko bere hautagaitza aurkeztuko duela iragarri du. ”Garai berri bati heldu behar diogu, herri hau lideratzea lortu behar dugu oraindik hobeagoa bihurtzeko, eta neu lan horren buruan aritzeko eskaintzen naiz. Beraz, iragartzen dizuet idazkari nagusi izateko hautagaitzara aurkeztuko naizela”, adierazi du.

Eneko Anduezak hitz horiek erabili ditu PSE-EEren kongresuen arteko organo gorenaren, hots, Batzorde Nazionalaren kideei zuzendu denean. Batzorde horrek ezohiko bilera bat egin du Alderdiaren 10. Kongresurako egutegia onartzeko, datorren otsailaren 14tik 16ra bitartean Donostian egingo dena.

“Indarrez eta gogoz gainezka nago hurrengo lau urteotarako erronka honi heltzeko, 2021ean ekin genion bidea burutzeko, jatorria emakumezko eta gizonezko sozialisten historia oso baten amets eta itxaropenetan duena. Badakit zuen babesa eta zuen laguntza dudala, hainbatetan eta hainbatetan erakutsi izan didazuen bezala”, adierazi du.

Anduezak azken hiru urteotako mugarririk garrantzitsuenak aipatu ditu bere mintzaldian, eta “gogor apustu egiteko” unea dela esan du, “Euskadik aurrera egin behar duelako hainbat arlotan, esaterako berdintasunean, jasangarritasunean eta herritarren ongizatean”. “Euskadi, finean, sozialista izan daiteke eta izan behar du. Anbizio gehiago izan behar dugu gehiengoarentzat pentsatutako herrialde hobeago bat egiteko”, azpimarratu du.

Garai berri bati heldu behar diogu, herri hau lideratzea lortu behar dugu oraindik hobeagoa bihurtzeko, eta neu lan horren buruan aritzeko eskaintzen naiz.

Horregatik, PSE-EEren Idazkaritza Nagusirako hautagaitza aurkezten dut.

Indarrez eta gogoz gainezka nago hurrengo lau urteotarako erronka honi heltzeko.#LoQueHacePaís pic.twitter.com/FrT6VJDlCj

— Eneko Andueza (@enekoandueza) December 11, 2024

PSE-EEk Euskadiko azken hauteskunde-hitzorduetan erakutsi izan duen indarra azpimarratu du Eneko Anduezak, baina Alderdi Sozialistak “beti gehiago” nahi duela esan du. “Irabazteko asmoa dugu, gaitasun gehiago eta tresna gehiago izan nahi ditugulako eskura gizartea eraldatzeko”, erantsi du.

“Geure lana eginez jarraitzen badugu, euskal herritar guztien ongizatea hobetzeko politika aurrerakoiak eginez, helduko da gure garaia, helduko da goizago edo beranduago, Euskadiko politikak lideratzeko garaia, Patxi Lopez lehendakariarekin egin izan genuen bezala. Ziur nago”, azpimarratu du.

PSE-EEko idazkari nagusiak, halaber, poza adierazi du euskal sozialismoak eragin handiago izateagatik PSOEren zuzendaritzan, bi euskaldun sartu baitira Exekutibo Federal berrian. Patxi Lopez Kongresuko bozeramaile gisa organo horretan egoteaz gain, Aroa Jilete arabarra eta Nora Abete bizkaitarra gehitzen dira, Turismoko idazkari eta Merkataritza eta Kontsumoko idazkari gisa, hurrenez hurren. “Pedro Sanchezen proiektua euskarritzen duen eustoin bat gara”, azpimarratu du.

Buruzagi sozialistak, azkenik, “Espainian eskuinak eta eskuin muturrak boterea har ez zezaten euste-horma bat sendotzen lagundu” izan dutela “oso era garrantzitsuan” azpimarratu du azken hauteskunde orokorrak gogora ekartzean. “Eta herrialdeari aurrerabidean eta herritar guztien ongizatean sakontzeko, gizarte hobeago baten atzetik, aukera bat ematea lortu izan dugu”, adierazi du Pedro Sanchez presidentearen agintaldi berriaren inguruan.