Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eneko Anduezaren kontaktuen txanda

Eneko Andueza: “Balio erantsia duten jarduera ekonomikoak eta lan-baldintza duinak bermatuko dituen segurtasun-sare bat sustatu behar dugu”

PSE-EEren idazkari nagusiak elkarrizketa sozialaren eta negoziazio kolektiboaren aldeko apustua berretsi du Euskadiko UGTko eta CCOOko arduradun gorenekin izandako bileren ondoren

1. argazkia

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, elkarrizketa sozialaren eta negoziazio kolektiboaren alde egin du bidezko soldatak eta enplegu duina sustatuko dituen lan esparru bat eraikitzeko. Eta akordiorako esparruak aurkitzearen aldeko apustua berretsi du, bai administrazioak sindikatuekin eta enpresen antolakundeekin bat egin dezakeen ekimenetan, bai legedia aldatzerakoan, batik bat Lan Erreforma. Buruzagi sozialistak hausnarpide izan ditu ere pentsioen errebalorizazioa, LGSren igoera, lan arloko orientazioa eta desberdintasuna, soldata arrakala izanik horren sintoma nagusia.

“Enplegua da gure kezka nagusia, mehatxaturik ikusi delako Covid-19arengatik, baina pandemia aurreko mailak berreskuratu ditugu zorionez, eta baita mundu mailako ekonomiaren eta digitalizazioaren aldaketak ere, aurreikusi beharko ditugun ondorioak izango dituztelako. Enplegu duin eta kalitatezkoaren alde borrokatu behar dugu, eta, horretarako, balio erantsia duten jarduera ekonomikoak eta laneko baldintzak bermatuko dituen segurtasun-sare bat sustatu behar dugu”, adierazi du balantze gisa Loli García Euskadiko CCOOko eta Raúl Arza Euskadiko UGTko idazkari nagusiekin izandako bileraren amaieran.

Topaketa horietan hartu dute parte PSE-EEren aldetik Teresa Laespada Enplegu idazkariak eta Sonia Pérez Politika Ekonomiko idazkariak ere, eta Euskal Sozialisten idazkari nagusiak sindikatu eta patronalekin, elkarte eta gizarte-kolektiboekin eta alderdi politikoekin irekitako txanda irekiko lehenak izan dira.