Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Proaktiboak izan behar dugu Gazako genozidioaren aurrean; Pedro Sanchezek barbarie hori eteten laguntzeko hartutako neurriak positiboak dira”

PSE-EEko idazkari nagusiak Aurrekontu hedakor batzuen garrantzia azpimarratu du Euskadi Irratian, “Gobernu Akordioan jasota diren politika aurrerakoi horiek guztiak bultzatzeko”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Radio Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, erantzukizunerako deia luzatu dio gizarteari, batik bat, erakunde guztiei, Gazaren inguruan Giza Eskubideekin izan behar den ezbairik gabeko konpromisoa adierazteko. Anduezak balorazio positiboa egin du Espainiako Gobernuak Israeli presio egiteko eta palestinar herriaren sufrimendua arintzen laguntzeko onartu dituen proposamenei buruz.

“Proaktiboak izan behar dugu guztion artean Gazako genozidioaren aurrean; Pedro Sanchezek barbarie hori eteten laguntzeko hartutako neurriak positiboak dira”, adierazi du.

Euskadi Irratiko Boulevard saiorako egin dioten elkarrizketan, Anduezak esan du PSE-EEtik ez dutela “begi txarrez ikusten” Eusko Jaurlaritzak ere “Gazan gertatzen ari den sarraskia neutralizatzeko” neurriak hartzea. “Uste dut erakundeak oso sentsibilizatuta gaudela kontu horretan”, esan du, eta bat etorri da lehendakariarekin CAF enpresak gogoeta egin behar duela esan duenean eremu hartan garatzen ari den lanei buruz. 

Horrez gainera, esan du Palestinaren aldeko mobilizazioak “Gazako bakearen aldeko deiadar horri ikusgarritasuna emateko oihartzun mediatikoa eta sona” izan behar dutela, baina kritikatu egin ditu Vueltaren Bilboko etaparen amaiera bertan behera uztea eragin zuten bezalako jarrerak. “Ezin da arriskuan jarri kirolarien osotasun fisikoa, ezta ere herritar anonimoena edo une jakin horretan lasterketa ondo burutu zedin zaintzen ari ziren segurtasun indarrena”, azaldu du.

Proaktiboak izan behar dugu guztioan artean #Gaza-ko genozidioari amaiera emateko.

 

Giza eskubideekiko konpromisoaren lezio bat eman behar dugu sarraski hau geratzen laguntzeko.


@sanchezcastejon presidenteak ildo horretan iragarritako neurriak positiboak dira.… pic.twitter.com/E0ZvspKkEd

— Eneko Andueza (@enekoandueza) September 9, 2025

Bestalde, 2026rako euskal Aurrekontuei buruz galdetu diotenean, buruzagi sozialistak esan du “hedakorrak” izan behar direla “Gobernu Akordioan sinatutako konpromiso guzti horiei” aurre egiteko, jendearen bizi-kalitatea hobetzen lagundu dezaten. “Estrategikoki, jauzi kualitatiboa eta kuantitatiboa izan behar dira Gobernuaren ekintzan politika aurrerakoi horiek guztiak bultzatzeko”, esan du.

Gernikako Estatutuaren erreformari dagokionez, orain dela bi legegintzaldi autogobernuaren ponentzian “lan handia” egina dagoela gogoratu du Eneko Anduezak, baina “oztopoa betikoa dela” ohartarazi du. “Batzuek beren obsesio independentistei uzten ez dioten bitartean, ezingo da ezer egin”, azpimarratu du. “Ez dugu marra gorririk zeharkatuko, eta edozein akordio indarreko esparru konstituzionalaren barruan egon behar du”, erantsi du.