Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Indarrak batu behar ditugu Euskaditik Europa aurrerakoi eta plural baterako, negazionistek bilatzen dutenaren kontra, arrazismoarena eta pobreziarena baita”

PSE-EEko idazkari nagusiak ohartarazi du “gure etorkizuna jokoan” dela datorren ekainaren 9an, eta botoa eskatu du Europa “solidarioa eta berdintasunaren eta justizia sozialaren alde egiten duena” eraikitzen jarraitzeko

Idoia Mendia Europako Parlamenturako hautagaiak olatu erreakzionarioa hautetsontzien bidez borrokatzera deitu du: “Eskuinari inoiz ez dio alferkeriak ematen. Gu ez bagoaz botoa ematera, motozerrakoak etorriko dira guztia murriztera”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la Diputada Foral Azahara Domínguez, el Secretario de Estado José Antonio Santanto, el ministro de Transportes y Movilidad Sostenible, Óscar Puente, la candidata socialista, Idoia Mendia, y el Secretario General del PSE-EE de Gipuzkoa, José Ignacio Asensio | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EE idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, datorren ekainaren 9ko hauteskundeetan Euskaditik “indarrak batzearen” alde azaldu da “Europa aurrerakoi bat” eraikitzeko “negazionistek, homofobiaren, arrazismoaren eta pobreziaren Europak” defendatzen duenaren kontra. “Pentsio duinen Europa nahi dugu, kalitateko lanpostuena, herritar guztiak babesten dituen Europa, Europa anizkoitzena, bizikidetza gehiagokoa, bake gehiagokoa eta gorroto gutxiagokoa, pertsonen askatasunen eta eskubideen Europa”, adierazi du, “negazionisten Europari” kontrajarriz, hots: “Ayusoren kainarena, edo Abascalena hegazkin bat hartuz Gazako genozidioaren bultzatzailearekin elkarrizketatzeko; homofobiaren, arrazismoaren, pobreziaren Europa, Memoriarekin akabatu nahi dutenena, irainaren, amen-omenen, gezurraren eta desinformazioren Europa”.

Eneko Anduezak ekitaldi politiko batean hartu du parte Donostian Oscar Puente Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroarekin eta Idoia Mendia Europako Parlamenturako hautagairekin batera, eta “euskaldunen erantzukizunari” egin dio dei, “jakin izan dutelako beti une zailetan erantzuten, jokoan dagoena zeharo garrantzitsua dela dakitenean”. “Iragan uztailaren 23an egin genuen, gehiengoaz botoa Alderdi Sozialistari eman genionean Euskadin hauteskunde orokorrak irabazteko. Eta berriro egingo dugu datorren igandean, ziur nago horretaz”, adierazi du.

Buruzagi sozialistak “9an etxean inor ez dadila gera” eskatu die berriro aurrerakoiei, eta aukeratutako boto-papera “ukabila eta arrosarena” izan dadila. Ildo horretan, esan du hauteskunde hauek ez direla “beste bat gehiago”, baizik eta “Euskadiren, Espainiaren eta Europaren etorkizuna” dugula jokoan, eta galdera hau bota du: “Zer etorkizun nahi dugu Europarentzat? Eta Espainiarentzat? Eta Euskadirentzat? Zer etorkizun nahi dugu gure seme-alabentzat, gure nagusientzat?”. “Oso erraza da, bi aukera besterik ez daude: edo Alderdi Sozialistak proposatzen duen eta nahi duen Europa, ala eskuin muturrarena. Europa sozialista da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde eta genero-indarkeriari amaiera emateko borrokatzen duen Europa, justizia sozialaren Europa, Europa solidarioa, arazo handien aurrean elkarturik erantzuten duen Europa, pandemiarekin edo Ukrainako gerrarekin egin izan duen bezala, Europa berdea, klimaren aldaketaren kontra borrokatzen duena, mugikortasun jasangarriaren Europa”, adierazi du.

Indarrak batu behar ditugu Euskaditik Europa aurrerakoi eta plural baterako, negazionistek bilatzen dutenari kontrajarriz, arrazismoarena eta pobreziarena baita.

Pentsio duinak, kalitateko lanpostuak eta bizikidetza eta bake gehiago dituen Europa bat nahi dugu. #VotaConLaZurda #BozkatuPSOEpic.twitter.com/iZ5eI2MHJ1

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 3, 2024

Idoia Mendia Europako Parlamenturako hautagaiak, bere aldetik, nagikeriaren kontrako arrazoibide bat eman du, eta hauteskunde hauen garrantziaz eta ziurtzat jo duen sektore erreakzionarioen mobilizazioaren aurrean mobilizatu beharraz ohartarazi du.

“Ezagutuko duzue ziurrenik alferkeria ematen diona ekainaren 9an botoa ematera joateak. Horiei esan behar zaie eskuinak ez duela sekula alferkeriarik erakusten horretarako. Gu ez bagoaz bozkatzera, motozerrakoak etorriko direla guztia murriztera”, adierazi du, gaineratuz euskaldunak erreferenteak direla eskuinari eta eskuin muturrari aurre egiten, uztailaren 23ko hauteskunde orokorretan erakutsi zuten bezala, gehiengoa Alderdi Sozialistari eman baitzioten.

PP, lehen sektoretik urrun

Frantziako mugan izandako protestak eta lehen sektoreak Europako erakundeetatik jaso izan duen tratua aipatu ditu Mendiak. “Gaur mugan manifestazioa egin dutenei esan nahi diet guri esker etorri izan dela urte hauetan laguntza-bolumenik handiena. PP lehen sektoretik urrun ibili da azken urteotan, eta VOX nola sartzen zen ikusi duenean bakarrik sartu du gaia bere agendan. Burokrazia murriztearen alde azaldu izan gara sozialistak, baina gehiago nahi dugu, eta eskabide bakarra, belaunaldi aldaketarako laguntzak, lehen sektorean emakumeen parte-hartzea eta klimaren aldaketara egokitzeko laguntzak bultzatu nahi ditugu. Eta, batez ere, landa munduaren aldeko apustu eginez, oinarrizko zerbitzu guztiak hogeita hamar minutuko tartera egongo direla bermatuz”, zehaztu du.

Hautagai sozialistak baztertu egin ditu eskuinak konponbiderako proposatzen dituen formulak. “Muga gehiago dira landa-munduak behar duen azkena, gatazka gehiago ekarriko lukete-eta mugaren alde bateko eta besteko nekazarien artean. Ezta ere konponbidea Itun Berdea geratzea, eurak direlako aurrenak klimaren aldaketaren ondorioak jasaten, lehorteekin eta uholdeekin. Hori guztia eskuin muturrak ari dira proposatzen Europan”, adierazi du.

Mendiak, halaber, esan du hauteskunde hauek ez direla bigarren itzuli bat, ez hauteskunde orokorrena, ez euskal hauteskundeena. “PPk sei urte daramatza gehiengoaren interesen kontra bozkatzen. Ekainaren 9a ez da hauteskunde orokorren bigarren itzuli bat, herritarrek duten aukera berri bat da eskuin muturrak ez ditzan agindu Europatik lege negazionista batzuk, ez ditzan idatzi dibortzioak aurreikusteko eskuliburuak, ez dezan akabatu emakumeen askatasunekin, ez dezan gelditu agenda berdea”, esan du. 

Eta Eneko Anduezari eskerrak eman dizkio kanpainan parte hartzeagatik, datorren Eusko Jaurlaritzaren negozioaren lanetan ari den arren. “Euskaldunek nahi gaituztela esan ziguten orain dela hilabete. Sozialismo gehiago, agenda sozial gehiago, eskubide gehiago, enplegu gehiago eta hobeago, berdintasun gehiago. Hurrengo Eusko Jaurlaritza norabide horretan zuzen dadin ari da lanean Eneko”, adierazi du.