Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Etxebizitzaren Legea defendatzea euskal autogobernua defendatzea da”

Bizkaiko ahaldun nagusigaiak, Teresa Laespadak, fiskalitatearen laguntzak baliatzea aipatu du gazteek etxebizitza baterako aukera izan dezaten

Iñaki Martinez: “Etxebarrik kezkatzen gaitu, eta gure bizilagunen zerbitzura egongo diren politika aurrerakoiak egiten jarraitu nahi dugu”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, acompañado por la candidata a diputada general de Bizkaia, Teresa Laespada, y el candidato a la alcaldía de Etxebarri, Iñaki Martínez | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, adierazi du Euskadik aprobetxatu egin behar dituela bere autogobernuak eskaintzen dizkion aukera guztiak, eta etorkizuneko Etxebizitzaren Legea aipatu du, esanez arau berriak euskal erakundeen gaitasunak defendatzen dituela, tresna gehiago eskainiko dizkielako. “Etxebizitzaren Legea defendatzea autogobernua defendatzea da, eta aldundiek eta udalek tresna gehiago izatea eta euren politikak hobeto aplikatzea”, esan du.

Eneko Anduezak adierazi du EAJri “ahoa betetzen” zaiola autogobernuaren defentsaz hitz egitean, baina Alderdi Sozialistari inork ezin diola irakaspenik eman horri buruz, Estatutuaren idazketan, onarpenean eta defentsan egon izan delako. “Beste batzuk ezin dute hori esan”, adierazi du. Eta gogoratu du iragan otsailean onartu zela Enpleguaren Legea Diputatuen Kongresuan inolako eragozpenik gabe, eta gai horretan ere Euskadik eskumen esklusiboak dituela. “Ez zuen erreakziorik eragin”, adierazi du.

“EAJri ahoa betetzen zaio leialtasunaz hitz egitean, baina gero ez dago ez lan-erreforman, ez garraio publikorako laguntzetan, ezta Etxebizitzaren Legean ere”, adierazi du buruzagi sozialistak Teresa Laespada ahaldun nagusigaiarekin batera Iñaki Martinez buru duen Etxebarriko alkatetzarako hauteskunde-zerrenda aurkeztean.

Teresa Laespadaren iritziz, Bizkaiko Aldundiak lagundu egin behar du etxebizitza “duin, egoki eta eskuragarri” baterako eskubidea bermatzen. Erosteko eta alokatzeko merkatuan diren zailtasunen aurrean, Laespadak ohartarazi du etxebizitza gehiago eskainita ez direla prezioak jaitsiko. “Hori ez da sekula gertatu gure historian. Ederki dakizue hori Etxebarrin, prezioak zoratzen ari direnean eta gazteak herrian errotu ezinean direnean aukera faltagatik”, zehaztu du.

Etxebizitzaren Legea defendatzea autogobernua defendatzea da, eta aldundiek eta udalek tresna gehiago izatea eta euren politikak hobeto aplikatzea.

 #DefiendeLoQuePiensas pic.twitter.com/668uWOzDQ2

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 24, 2023

Ildo horretan, zerga-sistema erabiltzea defendatu du erronka horri erantzuteko, hobariak, murrizketak eta salbuespenak berrikusita. “Alokairua gehiago eta hobeto sustatzeko eta gazteen emantzipazioa eta herritar guztien alokairuko etxebizitza baterako aukerarentzat pizgarriak ezarriko dituen zerga-politika batekin. Zerga-politikekin handitu alokairuko etxebizitzen eskaintza, prezioen kontrola erraztuz eta birgaitzeko kenkariak optimizatuz. Etxebizitza eskubide bat bihurtuz, arazoa izateari utz dakion”, esan du amaitzean.

Alkatetzarako hautagaiak, Iñaki Martinezek, bere aldetik, balioa eman dio Etxebarri hobe bat lortzeko egindako lan politikoari, “herriak kezkatzen gaituelako eta gure bizilagunen zerbitzura politika aurrerakoiak egiten jarraitu nahi dugulako”. Halatan, Kultur Zentro berri bat egitearen alde azaldu da, erabilera anitzeko aretoak izango dituena eta udalerriko bizilagunen zein elkarteen eskura egongo dena, San Antonioko egungo Kultur Etxea txiki geratu delako herriak izan duen hazkundearentzat. Urteetatik dagoen hutsune bat konponduko luke, Iñaki Martinezen esanetan, Etxebarrik ez duelako oraindik Emakumeen Etxe bat. Era horretan, gizarte-ehunaren parte-hartzearekin ezaugarri horietako zentro bat izateko aukera aproposa izango da, edonondik ere.

Alkategaiaren hitzetan, “sinetsirik gaude San Antonioko jubilatuak Jubilatuen Zentro berri bat merezi dutela, egungo Goiko Jubilatuen Zentroa zaharkiturik dagoelako, itxura guztien arabera, eta ez dagoelako adineko gure jendeak merezi duenaren mailan”.

Haren iritziz, “ez dira mespretxatu behar aukera politikoak, bizitzan dena delako politika”, eta horren adibide modura jarri ditu Covid-aren pandemiari aurre egiteko martxan jarri ziren neurri eta ekintza guztiak, Teresa Laespadak enplegua, gizarteratzea edo berdintasuna laguntzeko emandakoak, kasu. “Politika ari gara egiten, politika aurrerakoia, gure bizilagunen bizitza hobetzeko politika”, esan du. “Etxebarrik ezinbestekoa du enplegu teknikari bat, Behargintzaren baliabidea Basaurirekin partekatzen dugulako, eta beraz, haraino joatera behartzen gaitu, hemen astean behin bakarrik dugulako zerbitzu hori”.