Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza, Denis Itxaso eta Aroa Jilete izango dira PSE-EEren hautagaitzen buruan euskal hauteskundeetan

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako batzorde betearazleek onartu dituzte zerrendak, eta Batzorde Nazionalak berretsiko ditu otsailaren 20an

Javier Hurtado, Patricia Campelo, Nelida Santos, Pau Blasi, Estibaliz Canto, Miguel Angel Paez eta Susana Garcia Chueca dira berritasunetako batzuk

Idoia Mendiak, Iñaki Arriolak eta Txarli Prietok ixten dituzte hautagaitzak era sinbolikoan

1. argazkia
Eneko Andueza, Denis Itxaso y Aroa Jilete encabezan las candidaturas del PSE-EE para las elecciones vascas | Foto: Socialistas Vascos.

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako PSE-EEren batzorde betearazleek gaur arratsaldean onartu dituzte euskal hauteskundeetarako zerrendak. Zerrenda horien buru izango dira Eneko Andueza idazkari nagusia, Denis Itxaso Gobernuaren egungo ordezkaria eta Aroa Jilete Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendaria. Probintzietako exekutiboek onartu dituzten zerrenda horiek Euskadiko Zerrenden Batzordeak berretsi beharko ditu otsailaren 19an egingo duen bilera, eta, ondoren, PSE-EEren Batzorde Nazionalak hilabete bereko 20ko asteartean egingo duen bileran. Hortik aurrera, organo federalen ardura izango da zerrenden behin betiko berrespena.

Datozen hauteskunde autonomikoetarako zerrendek berritasun nabarmenak dakartzate, ez bakarrik Lehendakaritzarako hautagaitzan –Eneko Andueza izango da hautagaia–, baita beste bi zerrendaburuei dagokionez ere –Denis Itxaso eta Aroa Jilete izango dira–. Lehen lerroetan estreinakoz izango dira, halaber, militante sozialista nabari batzuk, esaterako Javier Hurtado sailburu sozialista, Patricia Campelo, Nelida Santos, Pau Blasi, Estibaliz Canto, Miguel Angel Paez edo Susana Garcia Chueca.

Egungo Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar taldetik, berriz, hauek errepikatu egiten dute zerrendetan: Maria Jesus San Josek eta Alberto Alonsok Arabatik; Susana Corcuerak eta Miren Gallastegui Gipuzkoatik, eta Ekain Ricok eta Beatriz Gamizek Bizkaitik. Zerrendak Idoia Mendia lehendakariordeak, Iñaki Arriola sailburuak eta Txarli Prieto Eusko Legebiltzarreko lehen presidenteordeak ixten dituzte, era sinbolikoan.

BIZKAIA.

  1. Eneko Andueza. Eibar, 1979. PSE-EE Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerraren idazkari nagusia. Militante sozialistek aukeratu zuten 2021eko urriaren 30ean egindako hauteskunde primarioetan, botoen %95,30ekin. Zientzia Politikoetan eta Administrazioan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatetik (UPV-EHU). 17 urterekin ekin zion bere ibilbide politikoari PSE-EEn eta Euskal Gazteria Sozialistan (JSE-Egaz) afiliatuta. Ordiziako Udaleko zinegotzi izan zen herriko hainbat alderdikideren hutsuneak betez, ETAren indarkeriaren presioaren aurrean beren karguan aritu ezinik izan zirenean. Paulino Ledesma Gobernuaren Euskadiko ordezkariaren aholkularia terrorismoaren kontrako borrokaren unerik bizienetakoan, bere jaioterrira itzuli zen gero Iñaki Arriola orduko alkatearen Kabineteko buru izateko. 2008ko udal hauteskundeen ondoren, alkateorde eta Eibarko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi bihurtu zen. Sozialisten bozeramaile izan zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan 2011-2016 aldian. Egun, euskal legebiltzarkidea da 2016tik hona eta Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldearen bozeramaile amaitzear den legegintzaldi honetan. Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusia izatera heldu zen (2017-2021) Eibarko Talde Sozialistaren idazkari nagusi izan ondoren (2009-2017).
  2. Patricia Campelo. Santurtzin jaio zen 1973an. Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatetik eta Soziologiako doktorea Euskal Herriko Unibertsitatetik (UPV-EHU). Doktore-tesiarekin Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioaren I. Bikaintasunaren Saria lortu zuen. Hiriaren Kudeaketaren Unibertsitate masterra Kataluniako Universitat Oberta unibertsitatetik. Egun, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuneko zuzendari nagusia da. 2008tik 2019ra bitartean Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Soziologia eta Gizarte Lana Saileko idazkari akademikoa izan zen. 2019ko martxotik uztailera bitartean, berriz, Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campusaren idazkaria eta 2008tik 2019ra Soziologia eta Zientzia Politikoen Euskal Elkartearen presidenteordea.
  3. Ekain Rico. Bilbon jaio zen 1979an. Zuzenbidean lizentziatua eta Bizkaiko abokatu elkargokidea. Lehen eskutik ezagutzen du legebiltzar-jarduera. Izan ere, Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Taldearen idazkari nagusia izan da legegintzaldi honetan eta ia hamarkada batez aritu izan da lege-aholkulari gisa erakunde horretan. Osasun eta Enplegu sailen bozeramaile lanetan nabarmendu izan da amaitzear den legegintzaldian. 2019an Bizkaiko Batzar Nagusien prokuradore izatera heldu zen, eta Sozialisten Taldearen bozeramaile kargua hartu zuen. 2020an Euskadin koalizioko gobernua ekarri zuen gobernagarritasun-ituneko negoziazio-batzordeko kide izan zen. PSE-EEko Batzorde Betearazlearen Politika Autonomikoaren eta Politika Publikoen idazkaria da.
  4. Nelida Santos. Lan eta Enplegu Saileko Kabinetearen egungo zuzendaria da. Ingeniari industriala, Kimika espezialitatean. UPV-EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa (1994). Marketin masterra. Ekonomia eta Enpresen Fakultatea. UPV-EHU (1998). Esku-hartze Psikoterapeutikoaren espezialista. UHUN (2009). Ogasun eta Finantza Publikoetan Espezialista. Ekonomia eta Enpresen Fakultatea. UPV-EHU (2011). Kapital Zuriketaren Prebentzioan Aditua. INBLAC (2013). Alkatetzaren aholkularia izan da. Bilboko Udaleko Mugikortasun, Ingurumen, Hiri-berroneratze eta Garapen Osasungarriaren politiken koordinatzailea (2019-2022). Nazioarteko Plangintza eta Arauketa, Erosketen Zuzendaritza. Iberdrola (1999-2019). Barne Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea (2009- 2012). Program manager: ingeniaritza, fabrikazio eta produkzio industriala – Geisergastech (1997-1999). Industria eta sistemen aholkularitza. Accenture (1995-1997). Ingurumen Saileko ikerlaria – Labein (Tecnalia) (1994-1995).
  5. Pau Blasi. Leioa, 1980. Ikus-entzunezkoen Komunikazioan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatetik eta Komunikazio eta Gestio Publikoan unibertsitate-espezialista Madrileko Unibertsitate Konplutentsetik. Hainbat komunikabidetan (SER, Canal Bizkaia, Vasco Press, El Mundo) lanean aritu ondoren, 2009 Eusko Jaurlaritzan hasi zen Patxi Lopez Lehendakariaren aholkulari gisa. Gerora, hainbat kargu bete izan ditu PSE-EEren komunikazio-aholkulari, legebiltzar aholkulari edo Idazkaritza Nagusiko Kabineteko buru gisa. Nafarroako Unibertsitatearen Komunikazio Politiko eta Korporatiboaren masterra eta Deusto Business School-eko Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidea gradua.
  6. Beatriz Gamiz. Ermuan jaio zen 1983an eta Kriminologian lizentziatua da UPV-EHU Euskal Herriko Unibertsitatetik. Legebiltzarkide lanaz gain, Ermuako Udaleko lehen alkateorde kargua betetzen du. Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kirola, Zerbitzu Orokorrak eta Gobernu Irekia eta Gizarte Zerbitzuak eta Osasun Babesa arloetako zinegotzi ordezkaria da.
  7. Gabriel Arrue. Getxon jaio zen 1999an. Zuzenbidean eta Nazioarteko Harremanetan gradua. Ingurumen Kudeaketaren masterra eta Babestutako Naturguneen Kudeaketa masterra ditu. Euskadiko Gazte Sozialisten (JSE-Egaz) idazkari nagusia da 2023ko urritik.
  8. Itziar Utrera. Barakaldo, 1978. Santurtziko Udaleko zinegotzia da eta Talde Sozialistaren idazkari nagusia. Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako teknikaria, Santurtziko Udaleko karrerako funtzionarioa eta Musika eta Pianoaren Maila Ertaina. Hirigintza Diziplinako Administrazio Ataleko arduraduna eta sindikatuko ordezkaria izan zen funtzionariotzako aldian eta Laneko Osasunaren ordezkaria. Hiri Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria eta Santurtziko Begoñako Andre Mariaren Udal Egoitzako presidente ere izan zen.
  9. Alfredo Retortillo. Zurichen jaio zen 1965ean. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua izan zen 2016tik 2019ra bitartean. Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatetik (1988). Enpresa pribatuan ikerlari gisa ekin zion bere lanbide jarduerari, eta irakaskuntzan hasi zen 1995ean UPV-EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Politikoaren Sailean. Euskobarometroa, hau da, euskal iritzi publikoari buruzko aldizkako azterketa, jarri zuen martxan Francisco J. Llera eta Jose Manuel Mata irakasleekin batera. 2004tik 2010era Zientzia Politikoen eta Komunikazioaren Fakultateko dekanorde izan zen ondoz ondoko bi agintalditan. PSE-EEren egungo Batzorde Betearazleko Hezkuntza idazkaria da.
  10. Carmen Diaz.Barakaldo, 1977. Bizkaiko PSE-EEren Gizarte Politiken eta Aniztasuna Kudeatzearen idazkaria, Getxoko Udaleko alkateordea eta Gizarte Kohesioko zinegotzia. Gizarte Hezkuntzako graduatua UOCetik eta Berdintasuneko eta Laneko Arriskuen Prebentzioko Goi Mailako teknikaria. Bizkaiko PSE-EEren Gizarte Mugimenduen eta Aniztasuna Kudeatzearen idazkaria izan zen, eta Laneko Arriskuen Prebentziorako prestatzailea.
  11. Juan Romero.Alba Delgado. 13. Jesus Ortiz. 14. Maria Jose Blanco. 15. Edu Castañeda. 16. Jesica Ruiz. 17. Zigor Marcos. 18. Arene Ahumaran. 19. Alfonso Tapia. 20. Isabel Cadaval. 21. Ibai Villalba. 22. Maitana Martinez.23. Erika Aurrekoetxea. 24. Borja Peña. 25. Idoia Mendia.

 

ARABA

  1. Aroa Jilete.  Gasteizen jaio zen 1992an. Zientzia Politikoetan eta Kudeaketa Publikoan graduatua (UPV-EHU). Egun, Turismo, Merkataritza eta Turismo Saileko Turismo eta Ostalaritza zuzendaria da (2023-2024). Turismo, Merkataritza eta Turismo Saileko Kabineteko eta Komunikazioko zuzendaria izana da (2020-2023). Arabako Batzar Nagusietan prokuradorea (2019-2020). Eltziegoko Udaleko zinegotzia (2019-2023). Gobernuaren Arabako Ordezkariordearen (2018-2020) eta Eusko Legebiltzarreko Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Taldearen (2017-2018) ordezkariordea izana da, eta baita Europako Parlamentuko Euskadiko Ordezkaritzaren laguntzailea ere (2017-2018).
  2. Javier Hurtado. Madrilen jaio zen 1981ean. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua 2020ko irailetik hona. Zuzenbidean eta Administrazioaren Zientzia Politikoetan lizentziatua (UAM). Parisko Azterlan Politikoen Institutuaren Sciences-Po nazioarteko programa. “Praxedes Ochoa” Praktika Juridikoaren Eskola. Arabako Abokatuen Elkargoko kidea. Arabako Bide Azpiegiturak eta Mugikortasuna Saileko foru diputatua izana da (2019-2020). Norbere konturako abokatua. Arabako Abokatuen Elkargoko kidea (2013-2019). IUSLAB bulegoaren kanpoko aholkularia abokatu eta aholkulari gisa. Estudio legal (2016-2019). Espainiako Gobernuko Sustapen ministroaren Kabineteko zuzendari nagusia (2009-2011). Estatuko Portuen Kontseilu Errektoreko kidea (2009-2011), ADIFen Administrazio Kontseiluko kidea (2009-2011). 
  3. Maria Jesus San Jose. Sestaon jaio zen 1966an eta Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatetik. Legebiltzarkidea da gaur egun. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Lan sailburu izan zen 2016tik 2020ra bitartean, eta Arabako Foru Aldundiaren Fundazio Publikoaren zuzendari izan zen horren aurretik. Gobernuko eta Eusko Legebiltzarreko Harremanen Idazkaritzako zuzendaria izan zen Patxi Lopezen agintaldian. Euskal Administrazioan ibilbide eta eskarmentu luzea du aholkularitza juridikoaren eta lan-harremanen arloan bitarteko funtzionario gisa. Arabako PSE-EEko Exekutiboko kidea, bere ardurapean dago Berdintasun Idazkaritza.
  4. Alberto Alonso. 1976an jaio zen Oñatin, eta Historian lizentziatua da. Legebiltzarkidea, Kultura eta Euskarako eta Ingurumen eta Iraunkortasuneko bozeramaile izan da legegintzaldi honetan. Bergarako Udaleko zinegotzi kargua gaineratzen zaio eginkizun horiei. Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunaren Institutua zuzendu zuen 2016tik 2020ra bitartean. UGTko afiliatua, Gasteizko Michelin faktoriako eszedentzien den langilea da.
  5. Estibaliz Canto. Gasteizen jaio zen 1991n. Filologia Klasikoan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatetik (UPV-EHU). Batzar Nagusietako prokuradorea 2023ko ekainetik. Gasteizko Udalaren Kulturako eta Gizarte Etxeetako Ordezkaritza Bereziko zinegotzia 2023tik. Kultura, Hezkuntza eta Kirolaren zinegotzia 2016-2019 aldian. Arabako Gazte Sozialistak taldeko kidea. ACNURen bazkidea. Musika monitorea izan da Gizarte Etxeen sarean eta ostalaritzan lan egin izan du.
  6. Adrian Fernandez. Gasteiz, 1997. Zuzenbideko eta Zientzia Politikoetako Gradu bikoitza Madrileko Carlos III. Unibertsitatetik, praktikak Estatuko Fiskaltza Nagusian eginez. Konstituzio Zuzenbidearen masterra Ikasketa Politiko eta Konstituzionalen Zentroan. Egun, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean aholkulari lanetan aritzen da. Espainiako Txapelduna eta Hizlari Onena Espainiako Unibertsitate Eztabaidako Ligaren VIII. edizioan. Oratoria eta komunikazioko irakaslea eta eztabaidako epailea. Espainiako Gobernuaren Haur Pobreziaren aurkako Goi Komisariotzako aholkulari teknikoa (2021-2023). Desberdintasun sozialari buruzko hainbat kongresutako hizlaria. Madrileko Gazte Sozialisten idazkari nagusia 2022tik 2023ra. EITBko “12 Líderes [12 Lider]” eztabaida eta lidergo programako irabazlea.
  7. Maria Ibañez. Eltziegon jaio zen 2023an. Kimikako Gradua Errioxako Unibertsitatetik, kimika enologikoaren espezialitatean. Universidad de la Rioja Fundazioaren Ardoaren Analisi Sentsorialeko Espezializazioaren ziurtagiria. Upeltegi bateko Kalitate eta Laborategiko arduraduna da. Lan-esperientzia aberatsa du Arabako Errioxako ardandegi ezagunetan 2016tik gaurdaino. Eltziegoko Udaleko zinegotzia da.
  8. Jorge Juez. Barakaldon jaio zen 1975ean. ADE Gradua. Enpresa Zientzien diplomatura eta Kontuen Auditoretzako Espezialista (UPV -EHU). Idazkaritzako Goi Mailako teknikaria (La Salle-Laudio). Egun, biltegiko administrari gisa egiten du lan Laudioko Tubacex Tubos Inoxidables enpresan.
  9. Susana Pavon. Gasteiz, 1971. Zuzenbidean lizentziatua UPV-EHUtik. Enpresen Aholkularitza Juridikoaren eta Gizarte Azterlanen masterra Deustuko Unibertsitatean. Praxedes Otxoa eskola praktiko juridikoa. Arabako Abokatuen Elkargokidea. Arabako Social Media masterra. Arabako Merkataritza Ganbera. Webguneko Posizionamendu Aurreratuaren masterra. Webpositer-a, webaren gestioa eta community manager-a Sucesores de Pavon aholkularitzan 2016tik. Hainbat proiektu eta enpresetako CMa izan da, hala nola Alegria-Activityn, El Delfin Digitalen eta Sonora Estudiosen. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko IT Saileko administrari laguntzailea, Lan Harremanetako Goi Mailako teknikaria Arabako INEMen Probintzia Zuzendaritzan eta hainbat enpresetako lan sailetan, Donut Corporacióo de Vitoria SAn eta Vadillo SLn, esaterako.
  10. Daro Ocio. Berantevillan (Araba) jaio zen 1997an. Zuzenbideko Gradua Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitatetik (2021). Zanbranako Udaleko zinegotzia eta Añanako Koadrilako dinamizatzaile digitala 2023ko ekainetik. Hori baino lehen, Añanako Koadrilako Toki Garapeneko agentea izan zen 2021eko abendutik 2022ko ekainera bitartean, administrazio lanak eta Next Generation Funtsen deialdien eginkizunak betetzen.
  11. Laura Fernandez. Diego Ochoa de Aspuru. 13.Saioa Beistegui. 14. Roberto Atienza. 15. Itxiar Oribe. 16.Javier Entrena. 17. Irantzu Mateos. 18. Miguel Martin. 19. Nagore Gutierrez. 20. Natxo Saenz. 21. Soukeina Ahmed Zeine Ely Salem. 22. Oscar Layana. 23. Eva Aisa. 24. Raquel Zabala. 25. Txarli Prieto. 

 

GIPUZKOA.

  1. Denis Itxaso. Donostian jaio zen 1975ean. Zientzia Politikoetan eta Administrazioan lizentziatua UPV/EHUtik (1988). Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako masterra UPV/EHUn (2013). Euskalduna. Gobernuaren Euskadiko ordezkaria (2020-2024). Kargu horren lehen urtean, Covid-19aren pandemiako osasun arazoari eta erronka sozioekonomikoari erantzuteko neurriak Euskadin zabaltzearen ardura hartu zuen. Donostiako Udaleko zinegotzia izan zen 2003tik 2015era arte. Hainbat erantzukizun izan ditu erakunde horretan, Ingurumen, Turismo, Kirol, Gazteria eta Kultura sailetan. Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatu gisa (2015-2020) hainbat ekintza sustatu zituen terrorismoaren biktimen aitortzarako, Elias Querejeta Zine Eskola eta Gipuzkoako Turismo Mahaia martxan jarri zituen. PSE-EEko Exekutiboko kidea 2014tik gaurdaino. Ingurumen, Kultura eta Kirol Politiken ardura hartu zuen 2014an. 2022an, berriz, Memoria Demokratikoaren eta Bizikidetzaren idazkari izendatu zuten. Horrez gain, PSOEren 40. Ohiko Kongresurako txosten politikoaren idazteaz arduratu zen Espainia Autonomikoa eta Erronka Demografikoa epigrafean.
  2. Susana Corcuera. Donostian jaio zen 1963an. Zuzenbidean lizentziatua. Donostiako Udaleko zinegotzia (1987-2010). Tokiko Gobernuaren ordezkaria Gazteria, Osasuna, Kirolak, Barne Araubidea eta Udal Ogasunean. Osoko bilkurako presidentea alkatea ordezkatuz eta Donostiako Udaleko alkateordea. Legebiltzarkidea Gipuzkoatik (2009-2024). Ekonomia, Ogasuna eta Aurrekontuen Batzordeko presidentea (2009-2012). Ogasun eta Aurrekontuen Batzordeko presidentea (2013-2016). Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Batzordeko presidentea (2016-2020). Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Batzordeko presidenteordea (2020-2024). PSE-EEren Gipuzkoako idazkariorde nagusia da eta Garapen Ekonomikoaren idazkaria. PSE-EEren Batzorde Nazionaleko eta PSOEren Batzorde Federaleko kidea.
  3. Miren Gallastegi. Eibarren jaio zen 1961ean. Zuzenbidean lizentziatua (UPV/EHU). Jarduneko abokatua. Eibarko Udaleko Kontsumoko zinegotzi ordezkaria eta alkateordea (1995-2003). Eibarko Udaleko Pertsonalaren zinegotzia eta Gobernu Batzarreko kidea (2003-2011). Eibarko Udaleko Berdintasun zinegotzia (2011-2015). Antzuolako Udaleko zinegotzia (2015-2022). Gipuzkoako parlamentaria. Justizia, Segurtasuna eta Bateraezintasunen bozeramailea (2007-2016). Justiziako sailburuordea (2016-2019). Gipuzkoako parlamentaria. GGBB eta Gobernantza Publikoaren bozeramailea, eta Gogoraren Zuzendaritza Batzordeko kidea ESLTtik (2019-gaur arte).
  4. Miguel Angel Paez.Irunen jaio zen 1967an. Zuzenbideko gradua UHUNen. Kataluniako Universidad Obertako Zuzenbideko Publikoko Azterlan Juridikoen ziurtagiria. Zinegotzi ordezkari bezala hainbat eginkizun bete izan ditu Irungo Udaleko Gazteria eta Kirolak, Obrak eta Etxebizitza, Ogasuna, Ekonomia Garapen eta Hirigintza sailetan. Gaur egun, hiri horretako lehen alkateorde, sozialisten bozeramaile eta Ekonomia, Ogasun, Hirigintza eta Etxebizitza sailetako zinegotzi ordezkaria da. Bidasoa Bizirik Eskualdearen Garapen Ekonomikoaren Agentziako presidentea. Irun, Hondarribia eta Hendaia hiriak biltzen dituen Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeko presidentea. PSE-EEren Gipuzkoako Batzorde Betearazleko eta PSE-EEren Batzorde Nazionaleko kidea. Irungo Sozialisten Antolaketa idazkaria da.
  5. Susana Garcia Chueca. Donostia, 1969. Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua. Madrileko Unibertsitate Konplutentsetik (1988). Enpresa pribatuan egin zuen lan (Tabacalera SA). Donostiko Udaleko Gizarte Ongizateko zinegotzi, Ogasuneko zinegotzi eta oposizioko zinegotzi izan da. Gipuzkoako Batzar Nagusietarako prokuradorea-batzarkidea (2023tik gaurdaino). Sozialisten Batzar Taldearen bozeramailea (2016tik gaurdaino). 
  6. Ricardo Crespo. Usurbil, 1984. Zientzia Politikoetan eta Administrazioan lizentziatua (UPV-EHU). Komunikazio eta Lidergo Politikoaren graduondoa (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) (2022). Merkatu Energetikoetan aditua (Zaragozako Unibertsitatea) (2020). Autonomoa ostalaritzako kudeaketan (2012-2013). Euskalduna. Lazkaoko Udaleko zinegotzia (2007). Usurbilgo Udaleko zinegotzi eta bozeramailea (2011). Hernaniko Udaleko zinegotzi eta bozeramailea (2015etik gaurdaino). Gobernuaren Ordezkariordetzaren aholkularia (2008-2012). Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolamendua Sailaren aholkularia (2016-2019). PSE-EEko administratiboa (2016-2016). 
  7. Itxaso Asensio. Tolosa, 1997. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua. Gipuzkoako industria-enpresa bateko sail ekonomiko-finantzario batean egiten du lan. Euskalduna. Euskadiko Gazte Sozialisten (JSE-Egaz) idazkariorde nagusia eta Ingurumen idazkaria. Gipuzkoako Gazte Sozialisten (JSE-Egaz) Antolaketa idazkaria. 
  8. Sergio Javier.  Irun, 1993. Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako teknikaria. Irungo La Salle. (2011). Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradua (Universidad Oberta de Cataluña) (2019tik gaurdaino). Uniaco SLren Giza Baliabideak (2013-2014). Ayabe Aholklaritzaren kontabilitatea eta fiskalitatea (2013-2019). Euskalduna. Irungo Udaleko Sozialisten Taldearen idazkaria (2019tik gaurdaino). Irungo Udalaren ordezkaria sail hauetan: Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak; Herritarrenganako Arreta, Parte-hartzea eta Auzoak: Udaltzaingoa eta Bizikidetza; Gazteria; eta Kontsumoa. 
  9. Maider Lainez.  Donostia, 1976. Industria Antolaketaren Goi Mailako Ingeniaritza (Nafarroako Unibertsitatea. Tecnun). Goi Mailako Industria Ingeniaritza (Nafarroako Unibertsitatea. Tecnum). Cita Alzheimer Fundazioaren (Donostia) Antolaketa eta Kudeaketaren arduraduna. Spanset SAko (Villabona) Kalitate, Ingurumen eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren arduraduna. Euskalduna. Andoaingo alkatea (2019-2022). Egun, Jose Ignacio Asensio lehen ahaldun nagusiorde eta Jasangarritasuneko diputatuaren Kabineteko buru da. Andoaingo Udaleko PSE-EEren udal taldearen egungo bozeramailea. 
  10. Alex Gonzalez.  Urretxun jaio zen 2000. Biologia gradua Leongo Unibertsitatetik (2018). Farmakologia masterra. UPV/EHU. Gradu Amaierako Lana (GAL) Leongo IBIOMED Biomedikuntza Institutuan egin zuen. Unikare enpresan egiten du lan, Onak sailean. Euskalduna. Egun, Urretxuko Udal Taldearen bozeramaile da (2023tik gaurdaino). Gipuzkoako Gazte Sozialisten Erakunde Politikaren idazkaria.
  11. Sandra Castelo.Inaxio Illarramendi. 13. Almudena de la Torre. 14. Oscar Valbuena. 15. Nuria Fernandez. 16. Jose Angel Rodriguez. 17. Lore Suarez. 18. Jose Antonio Sanchez. 19. Idoia Sarasqueta. 20. Jame Diez. 21 Janire Igoa. 22. Jose Angel Sanchez. 23. Eva Alvarez. 24. Aritz Murua. 25. Iñaki Arriola.