Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Brusela

Eneko Andueza: “Europako Batzordea bat dator Espainiaren eta Frantziaren arteko Abiadura Handiko Trenaren konexioa Euskaditik izatearen garrantziarekin”

PSE-EEko idazkari nagusiak Bruselako aurrekontu-eztabaidaren unea aztertu du Raffaele Fitto Europar Batzordeko Kohesio eta Erreformen presidenteordearekin bildu ondoren: “Austeritate politikek ez dute tokirik Europan”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, saluda al vicepresidente de Cohesión y Reformas de la Comisión Europea, Raffaele Fitto, en la Comisión Europea en Bruselas | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Bruselatik adierazi du ados dagoela urte anitzetako finantzaketa-proposamenaren esparruan Europar Batzordeak planteatutako planak berregiteko saioekin, periferiako estatukideen beharrekin eta eskualdeen egitekoarekin bat etorriko den batera hurbiltzeko. Planteamendu hori urrun dago gidalerrotzat austeritatea duten politiketatik. Anduezak nahi hori adierazi du Raffaele Fitto Europar Batzordeko Kohesio eta Erreformen presidenteordearekin bildu eta gero, zeina bat etorri baita Abiadura Handiko konexioaren garrantziari buruz.

“Austeritate politikek ez dute tokirik Europan. Gogoeta horretan bat etorri gara Raffaele Fitto komisarioa eta ni neu izan berri dugun bileran. Sozialistak buru garen Eusko Jaurlaritzako Sailetan aurrera eramaten ari garen politikek duten garrantzia helarazi diot, etxebizitza politikan, kasurako, eta nik eskatu eta hark halaxe eman dit, erabateko babesa eman dit Espainiaren eta Frantziaren arteko Abiadura Handiko Trenaren konexioa Euskaditik egitea bultzatzeko. Funtsezko egitasmoak dira guretzat; enpleguko politiken batera, sozialisten politikak Euskadin eraginkorrak izatea dakar, Europako Batzordetik garatzen diren ekintza eta politiken eskutik, gainera”, azaldu du Anduezak.

?? Europako Batzordea bat dator Espainiaren eta Frantziaren arteko Abiadura Handiko Trenaren konexioa Euskaditik izatearen garrantziarekin.

Hori da gaur arratsaldean Europako Batzordeko Kohesio eta Erreformen presidenteordearekin aztertu dudan gaietako bat, @RaffaeleFitto.

Sozialistak buru garen… pic.twitter.com/B9ZEFwfyYN

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 11, 2025

Batzordearen egoitzan egin izan da erkidegoko arduradunarekin bilera, 2028-2034 aldirako urte anitzeko Aurrekontuen proiektua onartzeko giltzarri den une batean, gainera, Ursula von der Leyen presidentearen exekutiboa babesten duten lau taldek –kontserbadoreak, sozialistak, liberalak eta berdeak– zalantza askorekin direla, besteak beste, Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) laguntzen eta kohesioko funtsen zuzkidura eta banaketaren gainean izango dituen ondorioei buruz.  Bilera horretan hartu dute parte, halaber, Idoia Mendia euskal europarlamentariak eta Marcos Ros murtziarrak.

Marta Marin Eusko Jaurlaritzaren Bruselako ordezkariarekin egindako bilera batean, Marcos Alonso Europar Batasunerako espainiar enbaxadorearekin elkartu aurretik, buruzagi sozialistak poza adierazi du erkidegoko agintariek Abiadura Handiko Trena Frantziaren bidez gainerako Europarekin lotzeko hartutako azken erabakien gainean. Izan ere, Europako Batzordeak estatukide  guztiak konektatzeko plan bat aurkeztu zuen iragan astean, eta 2035. urtea ezarri zuen estrategikotzat jotzen dituen ardatzentzako jomuga gisara, horien artean Lisboa-Madril-Paris konexioa.

“Gure apustua, Euskaditik eta sozialista bezala, beti izan da Abiadura Handiko Trena lurraldearen elementu egituratzaile, garraio jasangarrirako bitarteko eta jarduera ekonomikoaren bultzatzaile izateko. Etxeko lanak egiten ari gara mugaren alde honetan, eta jarrera bera faltan bota izan dugu mugaren bestaldean, Frantzian. Hortaz, poza ematen digu Batzordeak jarrera zorrotzagoa hartu duela jakiteak, eta bultzada hori Europa osorako 550.000 milioi euroko inbertsioa ekarriko duen egitasmoan gauzatuko da”, adierazi du Anduezak.

Idoia Mendiaren koordinaziopean PSE-EEko idazkari nagusia egiten ari den bira txikiaren lehen jardunaldiari Bruselako Talde Sozialistarekin egingo duen topaketarekin emango zaio amaiera.