Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Hauteskunde hauetako eztabaida ez datza EAJk eta Bilduk eskatzen duten subiranotasunean; aurrerabidea ala atzerakada, sozialismoa ala PP eta Vox da eztabaida”

E9-an “eskuina eta eskuin muturra eskutik doazela” ohartarazi du PSE-EEko idazkari nagusiak Barakaldon Pedro Sanchezekin eta Teresa Riberarekin partekatu duen mitin batean, eta “motozerraren koalizioa gerarazteko” botoa eskatu du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, con la candidata Idoia Mendia, la cabeza de lista socialista para las elecciones europeas, Teresa Ribera, y el Secretario General del PSOE y presidente del Gobierno, Pedro Sánchez | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusia, Eneko Andueza, ez dago ados alderdi abertzaleek datorren ekainaren 9ko europar hauteskundeei begira egiten duten irakurketarekin. Anduezak esan du horiek “oso despistatuta” dabiltzala, “hauteskunde hauetako eztabaida ez datzalako EAJk eta EH Bilduk eskatzen duten subiranotasunean, aurrerapenean ala atzerakadan baizik, aurrerabidean ala inboluzioan”. “Jokoan dagoena ez da identitate kontua, ezin gara izan horren begirada motzekoak, geure zilborra bakarrik ikusiz. Euskadik ez du nahi Europatik isolatzerik, horixe gertatuko litzatekeelako Euskadi eurek nahi duten bezala independentea balitz. Eztabaida ez da independentzia bai ala ez, baizik eta aurrerapena ala atzerakada, aurrerabidea ala inboluzioa. Horretan datza eztabaida, eurak ala gu, PSOE ala PP eta VOX”, adierazi du.

Eneko Anduezak ekitaldi politiko batean hartu du parte Barakaldon Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi eta Gobernuko presidentearekin eta Teresa Ribera Europako Parlamenturako hautagaiarekin batera. Idoia Mendia hautagaia ere izan da bertan. “Eskuinak eta eskuin muturrak indarrak batu dituzte Europan boterera heltzeko”, ohartarazi du Anduezak hitza hartu duenean. “Eskutik doaz hauteskunde hauetan, baina okerrago da orain, zeren koalizioaren liderra ez da dagoeneko Feijoo, txotxongilo bat baino ez da Feijoo, Abascal delako benetan agintzen duena”. Horregatik, “botoa Alderdi Sozialistari ematera” joateko egin du dei, “motozerraren koalizioa gerarazteko gauza den alderdi bakarrari, Abascal, Le Pen eta Meloniri aurre egiteko gai den bakarrak garelako”, adierazi du.

Euskadin batzuk oso despistatuta dabiltza #E9 honetan jokoan dagoenari buruz.

 
Eztabaida ez datza independentzia bai ala ez. Aurrera ala atzera egitea dugu jokoan. Aurrerabidea ala inboluzioa. @PSOE ala PP eta VOX. #MásEuropa pic.twitter.com/5u2u4Hr0B5

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 30, 2024

Euskal Sozialisten liderrak hauteskunde hauek duten garrantzia azpimarratu du, “jokoan dagoelako Europaren etorkizuna; eta Europaren etorkizuna jokoan badugu, jokoan dugu Espainiaren eta Euskadiren etorkizuna ere”, adierazi du. Ildo horretan, “Europak Euskadirentzat zer esan nahi duen eta zer ekartzen duen” azaldu du, eta datuak eman ditu: “milioika txerto inokulatu Covida gainditzeko, ABEEak aplikatzeko Europako funtsei esker salbatu izan diren milioika lanpostu, ABEE horiei esker aurrera atera diren ehunka eta ehunka enpresa, Euskadik joan den urtean Next Generation funtsen bidez jaso zituen 3.000 milioi euro, funts horiei esker enpresetan bultzatutako proiektuak, Mercedesen, Balquevolt-en edo Hidrogenoaren Euskal Korridorea, esate baterako”.

“Europa da arazo handientzako erantzuna, pandemia baten aurrean, Ukrainako gerraren ondorioen aurrean. Herri honetako arazoentzako eta, halaber, erronka handientzako erantzuna da. Berdintasunaren, elkartasunaren, justizia sozialaren, iraunkortasunaren, modernitatearen, berrikuntzaren, aurrerabidearen, bakearen eta askatasunaren printzipioetatik ematen den erantzuna. Sozialistek defendatzen ditugun printzipio horietatik ematen den erantzuna”, adierazi du.