Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Alderdi Sozialista gobernuek izaera nabarmen aurrerakoia izatea ahalbidetzeko dago”

Gobernuaren aurreakordioa aztertzeko komunikabideei egindako adierazpenetan, PSE-EEko idazkari nagusiak esan du sozialistek hautsontzietan indar gehiago lortu izana datorren Eusko Jaurlaritzaren sailen banaketan islatuko dela

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la comparecencia ante la prensa para valorar el preacuerdo de gobierno con el PNV | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, sozialistek apirilaren 21eko hauteskunde autonomikoetan lortutako indar handiagoa berme bat izango da datorren Eusko Jaurlaritzak izaera nabarmen aurrerakoia izan dezan. “Alderdi Sozialista erakundeei egonkortasuna emateko dago, eta hurrengo Gobernu Akordioak kanpainan mahai gainean jarri izan genituen gai asko jasoko ditu”, azaldu du.

“Hautsontziek Eusko Jaurlaritzan indar eta eragin gehiago izateko aukera eskaini ziguten, eta hori, jakina, behar bezala islatuta geratuko da sailen banaketan”, adierazi du. Exekutibo autonomikoan sartuko ote den galdetu diotenean, buruzagi sozialistak esan du horrek ez diola ezer ardura. “Gobernu horretan zein gizonek eta zein emakumek har dezaketen parte pentsatzen ari da oraintxe bertan Eneko Andueza”, esan du. “Ibilbide nahikoa egiaztatua duten pertsonak, kudeaketarako eta kudeaketa ona, modernitatea eta sozialisten printzipioak eta balioak bermatzeko oso gai direnak”, erantsi du.

Alderdi Sozialista erakundeei egonkortasuna emateko eta gobernuek izaera nabarmen aurrerakoia izateko dago.

Gobernu Akordioak zeinu nabarmen sozialista izango du, kanpainan mahai gainean jarri izan genituen gai asko jasoko dituelako… pic.twitter.com/LOirCMfKqX

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 11, 2024

Anduezak poza adierazi du EAJrekin egindako aurreakordioan jasotzen den estatutu-itun berria “indarreko lege-esparruaren barruan” egongo delako. “Albiste handia da hori, atea ixten zaielako horrela euskal herritarren gehiengo handi batek nahi ez duten abentura independentistei”, adierazi du. Buruzagi sozialistak, halaber, erreforma horrek “azken 45 urteotan hainbesteko ahaleginarekin lortutako eskubide eta askatasun guztiak” blindatu behar dituela esan du.

“Euskadik ez badu orain bertan estatutu-itunik, nazionalistak aukera hori pikutara botatzen tematu izan direlako da. Beti euren obsesio independentista nagusitu izan delako, ez zutelako nahi herri honen pluraltasuna jasoko duen itunik. Gobernu-itunak horixe jasotzen du, hain zuzen, guztiok kabituko garen Euskadi bat”, azpimarratu du. PSE-EEko idazkari nagusiak, Gobernuaren aurreakordioa aztertzeko komunikabideei egindako adierazpenetan, esan du sozialistek hautsontzietan indar gehiago lortu izana datorren Eusko Jaurlaritzaren sailen banaketan islatuko dela.