Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Alderdi Sozialistak printzipio demokratikoen eta berdintasunaren eta askatasunaren balioen defentsaren bermea izaten jarraituko du”

PSE-EEko idazkari nagusiak esan du Alderdi Sozialista dela “Euskadin gertatzen ari den aurrerabidearen eta ematen ari diren urratsen ardatza, abenturei atea itxiz beharrezko egonkortasuna” jartzen duena
“Geure eskuetan dago Ongizate Estatuaren, hots, herri honen izateko arrazoiaren hein esanguratsu bat” esan du harro PSE-EEko X. Kongresuko Kudeaketa Txostena aurkezterakoan

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al presidente Pedro Sánchez en el 10º Congreso de los Socialistas Vascos celebrado en San Sebastián | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak dela eta jarraituko duela izaten Euskadin “printzipio demokratikoen eta berdintasunaren eta askatasunaren balioen defentsaren bermea”. Asteburu honetan Donostiako Kursaal jauregian egiten ari diren PSE-EEren X. Kongresuan Kudeaketa Txostena aurkezteko eman duen hitzaldian, Anduezak esan du Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra dela “abenturei atea itxiz aurrerabidea eta beharrezko egonkortasuna bermatzen duen eta euskal politika arrazoibidera eramaten duen alderdia”.

PSE-EEko idazkari nagusiak Euskal Sozialismoaren indarra goratu du: “Egun, alderdi askoz indartsuagoa gara, askoz batuagoa, sendoagoa, erabakigarriagoa eta askoz asmo gehiago ditugu”. “Gaur-gaurkoz, Euskadiren aurrerabidearen eta aurrera begirako urratsen ardatza gara”, esan du. Anduezaren aburuz, “geure eskuetan dago Ongizate Estatuaren, hots, herri honen izateko arrazoiaren hein esanguratsu bat”.

Anduezak esaldi bakar batean laburbildu ditu Euskadiko Alderdi Sozialistaren asmo horiek: “Euskadiren etorkizuna gidatuko duen alderdia gara”. Eta, ondoren, hauxe erantsi du: “Geure ahotsa duen alderdia bat gara, konplexurik ez duena, pentsatzen duena esaten duena, komeni dela irizten denean ahotsa altxatzen duena, argi eta garbi hitz egiten duena, zer dioen ezin hobeki ulertzen zaiona”.

Eneko Anduezak eskerrak eman dizkio militantziari karguan beste lau urte jarraitzeko eman dioten babesagatik, eta azken hiru urteetan egin izan diren hauteskunde hitzordu guztietan lortutako “emaitza bikainak” nabarmendu ditu, era horretan Euskal Sozialistek foru gobernuetan sail gehiago kudeatzeko, udal gehiagotan gobernatzeko eta Eusko Jaurlaritzan sail gehiagoren, eta beraz, erantzukizun gehiagoren ardura dutelarik.

Batik bat, hauteskunde orokorretan gertatutakoa azpimarratu nahi izan du, Alderdi Sozialista izan baitzen Euskadiko bozkatuena: “Garrantzitsuena, hots, demokrazia, askatasuna, geure eskubideak jokoan daudenean, euskal herritarrek gugan jartzen dute konfiantza, sozialistok erakutsi izan dugulako gu garela onenak hori guztiori defendatzeko, erakutsi izan dugulako bizitza bera ere horri emateko gauza garela”, adierazi du.

Dena dela, horren guztiagatik ere, zuhurrak izateko eta erlaxazioan ez erortzeko dei egin die militante sozialistei, egunez egun dena emateko, euskaldunekin konprometituta, Sozialisten arau batez lagunduta, alegia erantzukizunaz: “Lan asko geratzen zaigu egiteko, bide luzea dugu egiteko, espazio asko ditugu konkistatzeko. Izan gogoan lan egiteko gaudela hemen, ez eroso egoteko. Hemen, Alderdi Sozialistan, lanarentzako eta konpromisoarentzako bakarrik dago tokia. Euskadiko Alderdi Sozialista politika eskuzabaltasunetik ulertzeko modu bat delako”, esan du amaitzean.