Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Alderdi Sozialistak alderdi guztiei eskainiko die beti eskua herritarren interesa xede duten akordioak lortzeko”

PSE-EEko idazkari nagusiak, EH Bildurekin bildu ondoren, esan du Estatutuaren erreforman lehentasuna “eskubide sozialak blindatzea” dela

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, encabezando la delegación socialista que se ha reunido con representantes de EH Bildu en San Sebastián| Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du posible dela, aldeak alde, alderdi guztiekin elkarlanean aritzea herritarren interesa xede duten akordioetan, EH Bildurekin Bizkaiko Aldundiko edo Gasteizko Udaleko aurrekontuak onartzeko azken hilabeteotan adostutako batzuekin gertatu den bezala. Anduezak adierazpen horiek egin ditu EH Bilduko zuzendaritzarekin Donostian bildu eta gero. “Alderdi Sozialistak, gobernuko alderdia denez, alderdi guztiei eskainiko die eskua, betiere akordio horien xedea herritarren bizitza hobetzea bada”, adierazi du. 

Andueza izan da ordezkaritza sozialistaren buru X. Kongresuaren ondoren euskal alderdi politikoekin zabaldutako beste txanda bateko bileran. Komunikabideen galderei erantzunez, lider sozialistak esan du koiuntura ekonomikoa hizpide izan dutela Arnaldo Otegik zuzentzen duen koalizioaren elkarrizketan, eta baita Gernikako Estatutuaren etorkizuneko erreforma ere.

Horren gainean, esan du erreforma “mahai gainean” egon dela eta bi alderdiek euren aldeak azaldu dituztela. “Gure lehentasuna eskubide sozial guztien blindajea da, uste baitugu horrek elkartzen gaituela eta interesatzen zaiola euskal gizarteari”, adierazi du. EAJk Aitor Esteban presidente hautatu duenetik duen jarrerari buruz, berriz, esan du adi dagoela, lehen kontaktua izateko zain dagoela. “Oraindik ez naiz berarekin bildu. Bildu aurretik ezin dut ezer aurreratu”, esan du EAJk Estatutuaren erreformari buruz dituen asmoei buruz.

Anduezak, bestalde, aurreratu du Mikel Torres lehendakariordea buru duen Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak proposamen batzuk aurkeztuko dituela Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak martxan jarri dituen muga-zergen politikaren ondorioak konpentsatzeko.