Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Batzorde Nazionala

Eneko Andueza: “PPk ez du akabatu nahi Pedro Sanchezekin, urteotan milioika pertsonentzat konkistatu izan diren eskubide eta askatasunekin akabatu nahi du”

Feijooren eta eskuin muturraren arteko aliantzaz ohartarazi du PSE-EEko idazkari nagusiak Batzorde Federalaren aurrean, eta esan du jokoan daudela pentsioak, enplegua edo alokairuen prezioa
Euskal buruzagi sozialistaren ustean, datorren uztailaren 23an PSOEri babesa emanez bakarrik bermatzen da Gobernu aurrerakoi bat: “Ez dago beste biderik”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante su intervención en el Comité Nacional | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du PPren asmoa uztailaren 23tik aurrera ez dela Pedro Sanchezen Gobernua akabatzea, sozialisten lidergoari esker azken urteotan lortzen joan izan garen eskubide eta askatasunei amaiera ematea baizik. Onartutako neurriek milioika pertsonari egin diela mesede azpimarratu du Anduezak, eta ongizatearekin zuzenean zerikusia duten gaiei eragiten diela, gainera, oinarrizko eskubideei, pentsioei, edo etxebizitzaren kontratuei edo alokairuei, esate batera.

“PPk ez du akabatu nahi Pedro Sanchezekin. Urteotan milioika pertsonentzat konkistatu izan diren eskubide eta askatasunekin akabatu nahi du. Eta, horren aurrean, ez dago anbiguotasunerako lekurik. Oinarrizko eskubideez ari gara. Jendearen jateko eta bizitzeko kontuez ari gara. Zure pentsioaz, zure kontratuaz, zure alokairuaz eta zure eta jendearen ongizatean eragiten duten gauza horiez guztiez ari gara”, adierazi du.

Euskal buruzagi sozialistak PSE-EEko Batzorde Federalaren aurrean hitz egin du azken foru eta udal hauteskundeen analisia egiteko, EAJrekin den akordioa azaltzeko eta datorren hauteskunde kanpainari begira den egoera aztertzeko. Eta U23-ren ondoren gehiengo sozialaren eskubideak babesteko gobernu aurrerakoi bat egoteko bermerik onena Alderdi Sozialistari konfiantza ematea dela esan du. “Gobernu sozialista nahi baduzu, eman babesa Alderdi Sozialistari. Ez dago beste biderik”, azpimarratu du.

PPk ez du nahi @sanchezcastejon-ekin akabatzea, azken urteotan lortu izan diren eskubide eta askatasunei amaiera ematea nahi du. Horren aurrean, ez dago anbiguotasunerako lekurik. Jendearen ongizatean eragiten duten gauza guztiez ari gara, esaterako, pentsioez, …pic.twitter.com/5BJERmuY3V

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 14, 2023

Jendearengan eragiten duten politika horien adibide modura, Pedro Sanchez buruan dela Gobernuak onartutako neurri batzuk aletu ditu Anduezak, Lan Erreforma, LGSren igoera, pentsioen errebalorizazioa, ikasleentzako beka gehiago edo onartu berria den Etxebizitza Legea, esate baterako. “Horiek ikur hartu behar ditugu, eta aurrerapen guztiez harro sentitu behar gara. Hau ez da eskuina gerarazteko kontu bat, eskubideetan eta gizarte-ezkutuan aurrera jarraitzearen kontu bat da, izan. Eta, horretarako, Alderdi Sozialista indartsu bat eta Pedro Sanchez presidente jarraitzea komeni da”, adierazi du.

PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du Euskal Sozialistak “indarturik, alkatetza gehiagorekin eta indar handiagorekin” irten direla M28-ren ondoren. Eta, horren harira, esan du egoera horrek aukera handiago ematen diola bere alderdiari “Euskadiren etorkizuna posible egiteko gaitasun handiago” izan dezan. “Gaur, inoiz baino erabakigarriagoak gara gobernagarritasunerako eta herrialdearen politikei norabide aurrerakoi bat emateko. Gaur, Euskadik plurala izaten jarraitzen du, eta sozialistak gara pluraltasun horren isla eta bermerik onena”, adierazi du.

EAJrekin toki eta foru erakundeetarako sinatu duen aurreakordioa ere defendatu du buruzagi sozialistak. Anduezaren iritziz, gobernagarritasuna bermatzeko eta euskal gizarteak aurrean dituen erronkei heltzeko balio du. “Egoera politikoak akordio on bat eskatzen zuen, eta horixe egin izan dugu. Izan ere, gobernagarritasuna bermatzeaz harago, gobernagarritasun hori zerbitzu publikoak babesteari edo desberdintasunaren kontra borrokatzeari lehentasuna emanez egiteko tresnak ezarri izan ditugu.