Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “PSE-EE erreferentziazko alderdia da hauteskunde-hitzordu guztietan, irabazteko eta eragiteko gauza da”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la reunión de la Comisión Ejecutiva del PSE-EE celebrada este lunes | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, poza helarazi dio Euskadiko Batzorde Betearazleari igande gauean dagoeneko iritzi zion “emaitza bikainengatik”, sozialistek ekainaren 9ko Europako hauteskundeetan lortutako emaitzen harira. PSE-EEk duen goranzko joera nabarmendu du Anduezak, hauteskunde bakoitzean berretsi izan baita, eta erakunde-esparru guztietan alderdiak eragiteko duen gaitasuna azpimarratu du.

“Geure artean zorionak banatzeko unea da hauteskunde-hitzordu guztietan erreferentziazko alderdi bat garela helarazi ahal izan diegulako herritarrei; batzuetan irabazteko gauza gara, beste batzuetan, berriz, lar eragiteko edo garaipenetik oso hurbil izateko, igande honetan gertatu den bezala”, adierazi du.

Andueza oso pozik azaldu da alkate sozialista duten euskal udalerrietan (Portugalete, Ermua, Trapagaran, Muskiz, Irun, Lasarte-Oria, Eibar, Zumarraga, Gasteiz, Zambrana eta Iruña Oka) lortutako emaitzengatik, PSE-EEk irabazi baitu, edo Bilbon, Donostian, Barakaldon, Sestaon, Santurtzin, Oionen edo Eltziegon izandako garaipen sozialistagatik, edo Errenterian eta Andoainen, aurreneko alderdietatik hurbil. Eta Arabako eta Bizkaiko lurraldeetan eta aipatu hiru euskal hiriburuetan lortutako garaipena azpimarratu du. 

Euskadiko Batzorde Betearazleak, besteak beste, Alfonso Gil Invernon Senatuko Talde Sozialistaren egungo idazkari nagusi dena erkidegoko senatari izatea proposatzeko erabakia hartu du.