partekatu
• Elkarrizketa Onda Vascan
Eneko Andueza: “EAJk Etxebizitza Legeari jarri dion helegitea ideologikoa da, euskal Legeari ere ezetz esan zion”
PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du Estatuko Etxebizitza Legearen aurka jarritako konstituzio-kontrakotasunaren helegitea EAJren jarrera ideologiko batengatik dela, ez irizpide juridiko batzuengatik, Andoni Ortuzarrek dioen bezala. Buruzagi sozialistak gogoratu du Aitor Esteban bozeramaile sozialistak 2023ko apirilean dagoeneko iragarri zuela helegitearen kontua, Legea Diputatuan Kongresuan onartu zen garaian. Artean ez zegoen Eusko Jaurlaritzako Lege-zerbitzuen inolako txostenik.
“Orain ezin dena egin da arrazoi juridiko bat argudiatzea, EAJk egiten duen bezala. Eusko Jaurlaritzaren alderdi nazionalistak aurkeztu duen errekurtso hori helegite ideologiko bat da. Ez dugu partekatzen, baina ulergarria da EAJrengandik datorrenean. Izan ere, orain dela urte batzuk ere ezetz esan zuen Alderdi Sozialistak Etxebizitza Lege bat bultzatu zuenean Eusko Legebiltzarrean, nahiz eta orain beren meritua omen delakoan dabiltzan Etxebizitzaren politikek ekarri dituzten emaitza onengatik, hain zuzen, sozialistek egindakoak izaki. Ezetza eman zioten lege hari eta ezetza eman diote Estatuko legeari”, azaldu du.
Konstituzio Auzitegiaren aurrean Etxebizitzaren Legearen aurka jarritako errekurtsoa helegite ideologiko bat da.
EAJk dagoeneko aurka bozkatu zuen 2015en Euskadin Euskal Sozialistek bultzatutako Etxebizitza Legeari.
? @ondavasca pic.twitter.com/zShK0w5WFF
— Eneko Andueza (@enekoandueza) July 28, 2023
Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketa batean, Anduezak adierazi du EAJk “zeloak” dituela gai horretan, ez zuelako espero Legea onartu zen bezainbesteko botoekin onartuko zenik, eta esan du Ortuzarren alderdiak ez dituela “Etxebizitza legeak gogoko”. Horrekin batera, adierazi du Bitariko Batzordean zabalduko den prozeduran bi gobernuak “hitz egiteko” gauza izango direla espero duela.
Espainian eratuko den Gobernuari buruz, Anduezak esan du “sozialista on” inork ez lukeela presidente bihurtuko eskuindar hautagai bat. “Transfugismoa goratzen dute, sozialista on delakoei deitzen diete Feijoo presidente egitearren. Baina nik esango nieke sozialista on inork ez lukeela inoiz presidente egingo eskuindar hautagai bat”, adierazi du, jarraian Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente ohiaren hitzak gogora ekarriz, ohartarazi baitzuen arriskua ez zetorrela Voxetik, PPren muturreko eskuindartzetik baizik.
Horrez gain, “tamayotzarrak” bilatzea aurpegiratu dio Anduezak PPri, tranfugaren baten babesa lortu nahian, ez dena gertatuko, bitartean “besteren erantzukinari dei egiten dabiltzala eskuin muturreko jaun bat presidente egiteko; joan daitezela ahazten, PSOEn inork ez dielako emango apeta hori”, esan du. “Feijoo jaunak Gobernuko presidente izateko bere saialdian porrot egin arte itxarongo dugu; hortik aurrera, PSOEren orena izango da. Urduritasunak gaina hartu gabe eta gehiegizko presarik gabe, euren paretaren kontra jotzen utziko diegu”, adierazi du.
Pedro Sanchezek euskal eta kataluniar nazionalistei egingo liokeen balizko eskaintza global bati buruz, Ortuzarrek baldintza gisa jarri duena Gobernu aurrerakoi bati babesa emateko, Anduezak esan EAJ ez dagoela “asko eskatzeko moduan” U23-ren ondoren.
“Ulertzen dut beren burua atera nahian ibiltzea, baina ez daude asko eskatzeko moduan. Esatea eurek izan direla eskuina gerarazi dutenak… askoz gehiago gerarazi izango dute PSOEk lortu dituen 122 diputatuek”, esan du, eta EAJk PPri eta Voxi babesa eman balie “suizidio politiko bat” izango zela gaineratu du. “Ulertzen dut EAJ aliatu posible bat izatea eskuinen artean, baina EAJri ez zaio geratzen ezetza ematea ez den beste alternatibarik. Ez zuten beste alternatibarik”, azpimarratu du.