partekatu
Eneko Andueza: “Sentimendu independentista minimoetan dago, baina Bildu eta EAJ ez dira bere astotik jaisten”
Eneko Andueza PSE-EE idazkari nagusi eta Lehendakarigaiak deitoratu egin du sentimendu independentista Euskadi minimoetan egon arren eta galdetutako pertsonen %23 bakarrik azaldu arren haustura baten alde bai EH Bildurentzat, bai EAJrentzat gai hori izaten jarraitzea euren proposamen politikoen ardatzeko bat, herritarren benetako beharretatik zeharo urrundurik.
“Sentimendu independentista gero eta beherago doa, minimoetan dago, baina EH Bildu eta EAJ ez dira bere astotik jaisten; halaxe diote bi alderdietako buruzagien eta hautagaien diskurtsoek. Arnaldo Otegiri edo Pello Otxandianori entzuten diedanean esaten independentzia dela azken helburua eta Andoni Ortuzarri edo Imanol Pradalesi entzuten diedanean horiek ere independentistak omen direla”, azaldu du Euskadiko Onda Ceron egin dioten elkarrizketa batean Eusko Jaurlaritzaren Soziometroak bildu dituen datuei buruz galdetu diotenean.
Soziometrotik bi ondorio garbi ateratzen dira: independentismoa gero eta beherago doa, eta EAJ eta EH Bildu ez dira asto horretatik jaisten.
Badago herritarren kezka nagusietatik urrun den helburu hori lortzearren euren interesek bat egiteko arriskua. pic.twitter.com/kGJ5Uip32o
— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 14, 2024
Anduezak azpimarratu du PSE-EE “inoiz baino beharrezkoagoa eta erabakigarriagoa” izango del datozen hauteskundeen ondoren, bera alderdia “irabaztera eta Euskadiren gidoia aldatzera” aterako dela, “Hezkuntza edo Osasuna hobetzeko politikekin, Gizakidetza bezalako zainketen eredu berri batekin, gure garraio publikoa hobetuz, gure gazteei Gaztelagun bezalako programekin emantzipatzeko aukera emanez”. Eta beste alderdi batzuk hauteskunde osteko itun bidez “besaulkiak banatzeko” kezkatuago egotea kritikatu du.
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak laster transferituko dituzten eskumenei buruz, hautagai sozialistak esan du urtarrilean Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroarekin izandako bileran ikusi zuela elkarrizketek laster emango dituztela bere fruituak hiru gaitan: aldirietako trenak, asilo eskatzaileei harrera emate eta tituluen homologazioa. “Laster sinatu ahal izateko inguruabarrak ematen dira”, azaldu du.