partekatu
Eneko Andueza: “Kontsultako baietza pentsioen errebalorizazioari, bekei edo gutxieneko soldataren igoerari baietza ematea da”
PSE-EEko idazkari nagusiak Eibarren eman du botoa eta esan du inbestidurarako akordioak Kataluniaren normalizazioaz harago doazela, Gobernu aurrerakoiaren politikak berreskuratzea ahalbidetuko dutelako
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, gardentasun-ariketa bat da Alderdi Sozialistak militantziari egiten dion kontsultako baietza, baina, batik bat, Pedro Sánchezen Gobernuak aurreko legegintzaldian garatu izan dituen politiken aldeko apustua da.
“Ez naiz ezkutatzen denetakoa. Botoa ematetik nator Eibarko talde sozialistako militante bezala, aldeko botoa Espainian garai berri bat zabalduko duen Gobernu aurrerakoi baten eraketarako, azken legegintzaldian herrialdea gobernatu izan duen bide-orriari jarraipena emango diona. Kataluniaren normalizazio politikoaren aldeko baietza da, baina askoz harago doan baietza da, izan. Baietza da pentsioak errebalorizatzeari, ikasleentzako beken eta lanbide arteko gutxieneko soldataren igoerari, Etxebizitza Legearen politika berriak aplikatzeari, baietza da garraioko deskontuei”, azaldu du.
Sozialistek herritarrek #U23-an adierazi zuten agindua betetzen dugu gaur: Espainian eskubide sozialetan eta askatasunetan urratsak ematen jarraituko duen eta eskuinari eta eskuin muturrari aurre egingo dion gobernu aurrerakoi bat eratzea.
Botoa ematetik nator… pic.twitter.com/YlnBWz0bC2
— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 4, 2023
Inbestidurarako eta gobernagarritasunerako beste indar politiko batzuekin egindako akordioen aldeko baietza defendatu du Anduezak komunikabideen aurrean: “gure gazteen etorkizunaren, gure adinekoak zaintzearen, herrialde honetako osasun publikoa eta hezkuntza publikoa indartzearen aldeko baietza da”. Eta politika horiek “Europar Batasuneko herrialde askorentzat eredu” direla azpimarratu du.
“Sinetsirik nago militante sozialistek babestu egingo dutela gure alderdiaren posizioa eta abiarazi duen bidea”, esanez amaitu du.