Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2023

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Gasteizen eta Araban aurrera egiteko bide bakarra Alderdi Sozialistari babesa ematea da”

PSE-EEren idazkari nagusiak esan du EAJren alternatiba “lasterka egiten hasi aurretik akituta” dagoela, eta kritikatu egin du EH Bilduren “enegarren aurpegi berriaren” estrategia
“Sekula ez genuen izan horrenbeste langile enpleguarekin eta eskubideekin”, adierazi du Pedro Sanchezekin batera Maider Etxebarriaren eta Cristina Gonzalezen hautagaien aurkezpenean. Anduezaren iritziz, “eginbeharrak beteta aurkezten diren maila handiko politikariak” dira biak.
Maider Etxebarria: “Jo ta ke arituko gara Gasteizek Euskadin dagokion tokia bete dezan”
Cristina Gonzalez: “Datozen hauteskundeetan guztia ematera joango gara zerbitzu-orri zabal batekin, erantzunekin eta zorigaizto guztien kontrako neurriekin”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al Secretario General del PSOE y Presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, la candidata a Diputada General de Álava, Cristina González, y la candidata a la Alcaldía de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak esan du Gasteizek eta Arabak aurrera egiteko bide bakarra Alderdi Sozialistari eta datozen hauteskundeetarako bere hautagaiei babesa ematea dela, hots, Maider Etxebarriari eta Cristina Gonzalezi. Anduezaren, iritziz “maila handiko politikariak” dira, “zailduak” eta “krisiaren okerrena enpresekin, merkataritzarekin eta eteekin eskuz esku kudeatzea egokitu zaiena, orain eginbeharrak beteta aurkez daitezkeelarik ikasturte amaierako azterketara”.

“Alternatiba akituta dago jada lasterka bera hasi aurretik”, adierazi du buruzagi sozialistak arerio nagusiari, EAJi, buruz hitz egitean. Anduezarentzat, alderdi hori “gero eta akituago” dago, jendearen benetako beharretatik urrunduta, nonbait, lan erreforma onartzeko unean gertatu izan zen bezala. Anduezak esan du alderdi horrek hilabeteak eman dituela “bere hautagaiekin zer egin eta egungo alkatea non jarri jakin gabe”. Eta adierazi du EAJren zerrenden “feminizazioa” ez dela izan konbikzio batetik sortua. “Guk ez dugu inongo zerrendarik “feminizatu” beharrik. Eta badakizue zergatik? Gure alderdian denbora delako emakumeek badutela merezi duten tokia. Gu feministak garelako”, azpimarratu du.

Anduezak Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi eta Gobernuko presidentearekin batera hartu du parte Lakua 03 pilotalekuan arabar hautagaiak aurkezteko ekitaldi politikoan, eta EH Bildurentzat ere izan ditu kritikak, “enegarren aurpegi berria” aurkeztu izana leporatu dio, “gero bi egun besterik irauten ez duena”, Miren Larrionen erreleboa gogoratuz, “betiko diskurtsoarekin”, eta kataluniar independentismoaren porrotarekin eta horrek eragin duen krisi instituzionalarekin lotu du. “Izan daitezela ja helduak!”, esan du parke eolikoen kontuan erakutsitako erresistentziari eta 2023rako euskal Aurrekontuei emandako ezetzari buruz.

@metxebarria_vg eta @CristinaGnlz krisiaren okerrena enpresekin, merkataritzarekin eta eteekin eskuz esku kudeatzen zaildutako bi politikari dira, eta datozen hauteskundeetara begira eginbeharrak beteta aurkezten dira gaur ikasturte amaierako azterketara #HacemosEuskadi pic.twitter.com/O93gVR5TAr

— Eneko Andueza (@enekoandueza) October 5, 2022

Anduezak adierazi du “krisi energetikoa edo hornidura-krisia bezalako arazoak ditugun agertoki batean, Europako lurraldean gerra bat dela, herritarrek ziurtasunak eskatzen dituztenean, nazionalistek Arabako Mahastien ustezko izendapena bultzatzea bezalako ekimenak” sustatzen dituztela, “ez sektoreak ez bere alderdikideek ulertzen ez duten borroka” batean, edo konkista handitzat aurkezten dituztela pilota eta surf selekzioak.

“Baina, badakizue? Nik esaten dizuet Sozialistak ez gaudela selekzioetarako. Sozialistak soluzioetarako gaude. Soluzioak ardogileentzat, ez ditugulako horiei bakarrik utziko eta ez dugulako utziko gutxi batzuen obsesioek euren negozioei eragin diezaioten. Soluzioak gure enpresentzat, lagundurik jarraituko baitute eraldakuntzaren, digitalizazioaren eta modernizazioaren bidetik. Soluzioak langileentzat. Merkatarientzat. Gasaren eta argiaren faktura ordaintzeko arazoak dituzten familientzat. Etxeko langileentzat, orain langabeziari atxiki ahalko direlako, azkenean”, azaldu du.

EAJko presidente Andoni Ortuzarren hitzak ere aipatu ditu PSE-EEren idazkari nagusiak, esan baitzuen bere alderdiari berdin zitzaiola Pedro Sanchez edo Núñez Feijoo babestu.

“Ortuzarrek, lehengokoan, hemendik hurbil, Forondan, esan zuen eurak ez daudela ez Sanchezekin ez Feijoorekin, zeharo harro. Eurak Euskadirekin bakarrik daudela. Ba, nik esaten diot Euskadi defendatzea, euskaldunen eskubideak defendatzea Gobernu hau babestea dela, hori delako gehien egiten ari dena Espainiako (eta euskaldunen) klase ertainen eta langileen alde, gehien laguntzen ari dena ekonomiari (baita euskaldunari ere), eta gehien ari dena defendatzen bere autogobernua. Ez dago Euskadi defendatzeko beste modurik! Ez dago euskaldunen interesak defendatzeko beste erarik! Edo Sozialistekin gaude, edo euskaldunen eskubideen kontra goaz!”, adierazi du.

Eneko Anduezak gogoratu du Pedro Sanchezek duela urtebete baino gutxiago egin zuen bisitaldian oraindik beharrezkoa zela musukoa erabiltzea, eta poza adierazi du Espainiak, zailtasun guztien arren, PSOEren Gobernuaren eskutik bizi izan duen susperraldiagatik.

“Susperraldi hori hona, Arabara eta Gasteizera eta langileengana ere ari da iristen. Euskadin sekula ez dugu ikusi izan enplegua eta eskubideak dituzten horrenbeste euskaldun. Sekula! Adinekoengana ari da iristen, beren pentsioen balioa gora nola doan ari baitira ikusten. Gazteengana. Beka gehiagorekin, lanerako aukera gehiagorekin, etxebizitza-politika gehiago eta hobeagoarekin. Langabetuengana, ez baititugu albo batera uzten, tresnak eskaintzen ari baitizkiegu euren prestakuntzarako, gaikuntzarako eta berriro laneratzeko”, adierazi du.

Maider Etxebarriak, bere aldetik, adierazi du sozialistak harro daudela Gasteizengatik, jakitun baitira egin duten lanaz eta, halaber, egiteko geratzen denaz. “Erakutsi izan dugu gai garela, zailtasun guztien arren, Gasteizen alde positiboan lan egiteko, hiri gero eta iraunkorrago baten alde, konektatuago baten alde, industrialago baten alde, eta jo eta ke arituko gara Gasteizek Euskadin dagokion tokia izan dezan”.

Harro gaude gure hiriaz, baina badakigu badela egiteko lanik. Sozialistek inoiz ez ditugu erraz izan gauzak, baina ezazue zalantzarik izan jo ta ke arituko garela Gasteizek Euskadin dagokion tokia izan dezan. #ElGobiernoDeLaGente pic.twitter.com/zak0B9kXN5

— Maider Etxebarria (@metxebarria_vg) November 5, 2022

Bere hitzaldian, belaunaldi berriak aipatu ditu Etxebarriak, merezi dutelako hiri aurrerakoi batean, aurrera doan batean, bizitzea. “Gasteizen dugu jarrita burua, enplegua sortzen duen, berrikuntzaren eta digitalizazioaren alde egiten duen, Europara zabaltzen den eta bere zerbitzu publikoei eusten dion hiri batean, alegia. Hiri modernoago batean, pluralagoan, feministagoan. Auzoei begiratzen dien hiri batean, bertako elkarteei entzunez eta konponbideak eskainiz”.

Arabako ahaldun nagusigaiak, Cristina Gonzalezek, esan du sozialistak guztia ematera doazela udal eta foru hauteskundeetarako hilabete batzuk geratzen direnean. “Datozen hauteskundeetan guztia ematera joango gara zerbitzu-orri zabal batekin, erantzunekin eta zorigaizto guztien kontrako neurriekin. Guztia ematera goaz, sozialismoak politikan duen indarra gehiengo sozialak eskuragarri dituen eskubideen eta aukeren kantitatearen eta kalitatearen parekoa delako, ezbairik gabe”.

Cristina Gonzalezen hitzetan, bi era daude politika egiteko, “zenbat eta okerrago eta hobeto”rena, “Alderdi Popularrak praktikatzen duen gizarte-murrizketena eta negazioarena”, edo bide sozialista, “ondo dakiena zer kostatzen den askatasuna eta berdintasuna babestea bizikidetzarako tresnarik hoberen moduan”.

@metxebarria_vg-k eta neuk aurkeztu ditugu #VitoriaGasteiz-eko alkate eta #Araba-ko ahaldun nagusi izateko hautagaiak @sanchezcastejon-en babesarekin

Arabako erakundeak gidatzeko asmoa dugu, aurrera egiteko pertsona guztien berdintasunean eta duintasunean

@psealava pic.twitter.com/7UKrWDg7pN

— Cristina Gonzalez Calvar (@CristinaGnlz) November 5, 2022