partekatu
Eneko Andueza: “Araban jauzi bat emateko unea da, Euskadin bezala, sozialisten eragina hala nola lidergoa hazten joan dadin”
● Vitoria-Gasteizko alkatetza irabazteko “anbizioa” eskatu du PSE-EEko idazkari nagusiak Arabako X. Kongresuan, eta lurraldean babesa eta eragina handitzea
● “PPri eta EH Bilduri ez die onik egin akordio fiskalak, jokoz kanpo utzi dituelako; beste batzuek, esaterako Confebaskek, ematen du ez dutela ulertu zergak guztiok ordaintzen ditugula”, adierazi du
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, iragarri du garaipena lortuko dutela Gasteizen datozen hauteskundetan, eta arabar sozialistei lanean jarraitzeko eskatu die euren botere instituzionala handitzeko, bai lurraldean, bai gainerako Euskadin. Anduezak datorren hauteskunde-hitzorduari erreparatu dio, hots, 2027koari, “Álava, aquí y ahora. Araba, hemen eta orain” lemarekin egin izan den Arabako PSE-EEren X. Kongresuaren klausurako ekitaldian, non zuzendaritza berria hautatu izan baita, Javier Hurtado buruan dela.
“Pilatutako esperientzia eta jende berriaren bultzada batzeko unea da. Jauzi bat emango dugu Araban, Euskadin bezala, sozialisten eragina hala nola lidergoa hazten joan dadin. Oinarri sendo eta egonkor batzuen gainean abiarazten zarete. Baina, oraintxe bertan diotsuet, anbiziotsuak izan behar gara. Faboritoak izanez heldu behar gara datozen hauteskundeetara, Gasteizen eta lurralde honetan irabazteko prest”, adierazi du idazkari nagusi berriarengana eta horren talde berrituarengana zuzenduz.
Pilatutako esperientzia eta Araban @JHurtadoGV-ren exekutiboan sartu diren pertsonen bultzada batu behar ditugu, #Euskadi-n bezala, sozialisten eragina eta lidergoa hazten joan dadin, bai Gasteizen, bai lurraldean irabazteko… pic.twitter.com/rutOsGr0yl
— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 29, 2025
Alderdi Sozialista “Euskadiren etorkizuna lideratzeko prest eta gaituta” dagoela esan du Anduezak lurralde horretako ordezkari eta jarraitzaileen aurrean, Cristina Gonzalez Arabako PSE-EEko idazkari nagusi ohi eta egungo presidentea, Javier Hurtado arabar lider sozialista berria eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu dena edo Maider Etxebarria Gasteizko alkatea bezalako karguak ondoan zituela.
Arabar hiriburuko, Iruña Okako eta Zanbranako udaletan, hau da, PSE-EEk alkate dituen hiru udalerrietan egindako lana goraipatu du buruzagi sozialistak, eta “sozialisten mezua, ideiak eta egiteko modua lurralde historikoaren bazter guztietara” eraman behar direla adierazi du. “Gobernatzen dugun tokian bidea urratzen ariko garelako, eta sozialismoaren borondate eraldatzailea beti bertan izango delako”, adierazi du.
Anduezak zortea opa dio Hurtadok gidatuko duen Batzorde Exekutibo berriari. “Zurekin bermatuta dugu lanerako zorroztasuna eta gaitasuna. Beti prest zaude ekarpena egiteko, elkarrizketarako, aurrera egiteko eta gauzak hobeto egiteko. Guzti horri esker, arabar sozialistak harro egongo dira bide hau gidatuko duenaz”, adierazi du. Kargua uzten duen probintziako batzorde exekutiboari ere eskerrak eman dizkio Eneko Anduezak, egindako lanagatik. “Eskerrik asko urte hauetan guztietan arabar ontzi sozialistaren gidaritza eraman duzuen pertsona guztioi, etapa berri baterako urratsa ematen duzuenoi”, esan die.
Eta bereziki aintzatetsi nahi izan du Cristina Gonzalezek azken zortzi urteotan Arabako PSE-EEko idazkari nagusi bezala gauzatutako lidergoa, garai honetan “lema irmo mantentzen” jakin izan duelako. “Helburuak argi izan dituzu, zaratarik egin gabe egin izan duzu lan askotan, eta helburu berrietarako prest dagoen erakunde bat uzten duzu”, esan dio. Antolaketa idazkaritza uzten duen Victor Garcia Hidalgorentzat ere hitz batzuk izan ditu: “Eskerrik asko zerbitzurako zure bokazioagatik, zure dedikazio nekaezinagatik, beti Alderdian eta Gasteizen eta Arabaren interesetan pentsatu duzulako”.
Buruzagi sozialistarentzat, bi hitzetan laburbiltzen da sozialistek politika egiteko duten era: erantzukizuna eta konpromisoa. “Erantzukizuna, ezberdinak direnei eskua luzatzera eta horiekin solastatzera garamatzana lortu nahi duen azken helburuaren atzetik, hau da, arabarren ongizatea, eskubideak eta askatasunak hobetuko dituzten akordioak lortzearren”, adierazi du.
Eta esan du fiskalitatean aldaketak egiteko lortutako akordioak direla lan egiteko modu horren fruitua. “Erreforma fiskal aurrerakoi bat, kalitateko zerbitzu publikoak mantentzearen alde egiten duen gehiengo sozial bat identifikatzen duena. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko borroka, enplegu duina, etxebizitza merkeagoa, ekintzailetza eta ingurumena babestea bezalako beharrei erantzuna ematen diena. Gehiengoan pentsatuz egina dagoen eta progresibitate handiagoa bultzatzen duen erreforma fiskal bat. “Batzuei ez die onik egin akordio fiskalak, PPri eta EH Bilduri kasu, jokoz kanpo utzi dituelako; beste batzuek, berriz, esaterako Confebaskek, ematen du ez dutela ulertu zergak guztiok ordaintzen ditugula”, adierazi du
Anduezaren esanetan, baliabide publikoak “beharrezkoak dira enpresak hemen mantentzeko ere, Finkatuz funtsa finantzatzeko, Talgoren deserrotzea saihesteko, aldeko giro ekonomiko bat sortzeko, gizarte-kohesioari eusteko, garraio garbi bat izateko, azpiegitura egokiak izateko, enplegua sortzeko, gure adinekoak zein gure gazteak zaintzeko, elkarrekin aurrera egiteko”.