Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Une egokia da ETAren indarkeriari buruz egia guztiak jasotzen dituen kontakizun osoa eraikitzeko”

PSE-EEko idazkari nagusiak belaunaldi berriek “sufrimendua historiaren parte dela eta ez dela berriro gertatu behar” jakiteak duen garrantzia azpimarratu du “i-Community. Jazarpen-indarkeria. Bizipenak eta horien eraginaren azterketa” jardunaldiaren irekieran.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la diputada del PSOE en el Congreso por Gipuzkoa, Rafaela Romero, y la exparlamentaria y exsenadora vasca por el PSE-EE, Coral Rodríguez Fouz, en la jornada “i-Community. Violencia de persecución. vivencias y análisis de su impacto”| Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, egia eta kontakizun guztiez elikatuko den ETAri buruzko indarkeriaren gainean benetako kontakizun bat ezartzeko dagoen premia azpimarratu du. Anduezaren hitzetan, min guzti horren berri jakin behar dute belaunaldi berriek, antzeko egoerarik ez dadin berriro gerta, ez orain, ez etorkizunean.  “Une egokia da ETAren indarkeriari buruz egia guztiak jasotzen dituen kontakizun osoa eraikitzeko”, adierazi du. 

Buruzagi sozialistak deitoratu egin du “batzuek ez egitea iraganean egin zutenaren gaineko errepasorik”, eta ETAren biktimei buruz “beste batzuk erabilera manikeo bat ez egiteko” dei egin du.

Eneko Anduezak “i.Community. Jazarpen-indarkeria. Bizipenak eta horien eraginaren azterketa” jardunaldiaren lehen mahai-inguruan hartu du parte, “Kontatutako bizipenak. Jazarpen-bizipenak Euskadin” izenekoan, Rafaela Romero Kongresurako Gipuzkoako PSOEren diputatuarekin eta Coral Rodriguez Fouz PSE-EEko euskal europarlamentari eta senatari ohiarekin batera. 

Ohi baino bideo luzeago bat partekatzen dizuet.

 @UNavarra-ren “i.Community. Jazarpen-indarkeria. Bizipenak eta horien eraginaren azterketa” jardunaldian parte hartu dut gaur @rafaela_romero-rekin eta Coral Rodriguez Fouzekin batera, eta bertan azaldu dut… pic.twitter.com/l8v3KiE561

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 8, 2024

“Garenak bezala adieraztea ahalbidetzen diguten” askatasuna eta balio demokratikoak aldeztu ditu PSE-EEko idazkari nagusiak. Eta erantzuki bat utzi du: “Geure gaztetasuna bizitzen utzi ez ziguten gazte-belaunaldi batekoa naiz”. Euskal gizartearen zati batek gurekin duen zor bat da, sekula itzuli ezingo duena”, azaldu du. 

Rafaela Romerok, bere aldetik, ETAko biktima guztien “minaren auditoria bat” gauzatzeko dagoen betebeharra berretsi du, eta “iragan bidegabe baten gainean memoria egiteko betebeharra eta erantzukizuna bultzatzea”. Hori guztia, Romeroren esanetan, erakunde maila gorenetik terrorismoaren biktimei egingo zaien aitortza batekin amaitu behar du, haiek terrorismoari amaiera emateko egin zuten ekarpenengatik. 

“Isiltasunetatik hitzetara pasatu beharko da memoriaren aldeko ekintzetan. Ezker abertzaleari ez diot eskatzen barkamena eskatzeko, bai ordea hiltzea bidegabea izan zela eta gaizki egon zela esateko. Eta kontakizunaren eraikuntzaren parte izan behar du horrek”, azpimarratu du.