partekatu
• Elkarrizketa Euskadi Irratian
Eneko Andueza: “Alderdi Sozialistak egiten du posible jendearen beharretara zuzentzen den Aurrekontu batzuen onarpena”
PSE-EEren idazkari nagusiak “emakumezko eta gizonezko zinegotzi gehiago” iragarri ditu maiatzeko hauteskundeen ondoren, eta Maider Etxebarriaren garaipena Gasteizen
Alderdi Sozialista gobernu guztietan egoteari esker onartuko dira 2023rako Aurrekontuak, bai Espainiako Parlamentuan bai Euskadikoan, adierazi du Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak, eta EAJk eta EH Bilduk Estatu Aurrekontu Orokorrei eman dioten babesa lehia bezala saldu nahi izatea kritikatu du.
“Alderdi Sozialista gobernu guztietan dago, eta Alderdi Sozialistak ateratzen ditu, hain zuzen, Aurrekontu horiek aurrera leku batzuetan eta besteetan. Batean, Gobernuaren buruan ari garelako eta gehiengo batzuk ahalbidetzen ditugulako elkarrizketa bidez; bestean, Euskadin, berriz, horiek onartzea posible egiten duen gehiengo bat ahalbidetuz, behar diren partida ekonomikoak bermatzen direlarik. Politikaren erdigunean gaude”, adierazi du.
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa batean, Eneko Anduezak poza adierazi du Diputatuen Kongresuan datozen orduetan hainbat indar politikoren babesarekin kontu publikoak onartuko direlako, beste urte batez, ustezko ahultasunaren aitzakian arreta erakarri nahi duten diskurtsoak gorabehera.
“Bide-orria eta bere lehentasunak oso argi dituen Gobernu baten aurrean gaude, eta jendeari eragiten dioten arazoetan daude lehentasun horiek. Euskadiri ematen zaion guztia horren ildotik doa. Oso gogobeterik nago, ez bakarrik Gobernua egiten ari denagatik, baita Sozialisten Taldearen lanagatik ere, bereziki euskal diputatu eta senatariengatik”, adierazi du lider sozialistak aste honetan Kongresuan PSE-EEko ordezkariekin bildu ondoren, Patxi Lopez Kongresuko bozeramailea buruan zela.
#PGE2023-k gauza asko eta oso onak ekarriko dizkio #Euskadi-ri sozialisten lidergoari eta euskal diputatu eta senatarien botoari esker:
✅ 714 milioi €
âž• %18
💪ðŸ»Kalteberenak babesteko tresna da #HacemosEuskadi pic.twitter.com/2ZbyVmJKPu
— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 23, 2022
Estatuko Aurrekontu Orokor horiek legegintzaldiko azkenak izango direla gogoratu du Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, “ezbehar-iragarle” batzuk ibilbide laburreko Gobernu bat iragarri zuten arren. “Oso beharrezkoa zen Gobernu honek aurrera ateratzea Estatuko Aurrekontu Orokor hauek, legegintzaldi honetako azkenak, gauza asko eta oso onak ekarriko dizkietenak Euskadiri. 714 milioi euro izango dira inbertsioetarako, aurreko ekitaldian baino %18 gehiago, eta Euskadi modernizatuko duten proiektuak sustatzeko, familia eta pertsona kalteberenak babesteko eta bizi dugun koiunturarekin zeharo bat datozen politikak sendotzeko balioko dute”, adierazi du, garraio publikoari emango zaizkion diru-laguntzak edo aldaketa klimatikoaren kontra borrokatzera zuzendutako inbertsioak ere aipatuz.
Anduezak, bestalde, “interes alderdikoiak” besterik ez ditu ikusi EH Bilduk euskal Aurrekontuei eman dion ezetzean, eta PPk ere ez dituela babestuko iragarri du, Gobernuaren eta popularren artean dagoen “distantzia ideologikoagatik”, eta popularrek fiskalitatea une honetan ezinezkoa den terminoetan berrikustea galdegin izan diotelako.
Ildo horretan, fiskalitatea berrikustearen alde azaldu da, eta Gobernuko bazkideen hausnarketa izango da horren lehen kapitulua, “eraginkortasuna eta progresibitatea” bilatzen duen erreforma baten alde dago, arreta berezia eskainiz iraunkortasuna eta ingurumena edo kalitateko enplegua sortzea bezalako gaiei.
“Eremu batzuetan, txertatu daitezke fiskalitate lehiakorrago bat ekarriko duten eta Euskadi inbertsioak ekartzeko eta dugun eredu produktiboari itzuli bat emateko herrialde askoz erakargarriago bat egingo duten elementu batzuk. Gauza askotaz hitz egin daiteke, eta urtarriletik aurrera egingo dugu lehen hausnarketa bat”, gaineratu du.
Maiatzeko udal eta foru hauteskundeei buruz, berriz, idazkariak esan du PSE-EEren aldekoak izango direla, eta Gasteizen izango den emaitzaz ohartarazi du. “Ziur nago zinegotzi sozialista gehiago ikusiko ditugula eta baita, seguruenik, beste alkate sozialistaren bat gehiago ere. Hori da Gasteizen kasua, aldaketa bat behar da hor, eta izen-abizenak ditu aldaketa horrek, Maider Etxebarriarenak. Zeharo sinetsirik nago gure ordezkaritza, udal mailan zein foru mailan, igo egingo dela gure lanarengatik. Gure kudeaketak herritarren saria jasoko du”, adierazi du.