Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrena

Eneko Andueza: “Harro egotekoa da gaur Gernikan bezala biktimen ondoan egoten dakien Gobernu bat izateagatik Espainian”

Gobernu Kontseiluak bonbardaketaren 85. urteurrenaren harira onartutako adierazpena baloratu du PSE-EEren idazkari nagusiak, eta Ukrainan bidezko bakea lortzeko duen nahia adierazi du.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, participa en la ofenda floral en memoria de las víctimas y superivivientes del bombardeo de Gernika el 26 de abril de 1937 por los aviones de los fascistas | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, harro azaldu da “biktimen ondoan egoten dakien” Gobernu bat izateagatik Espainian, eta Ukrainak bidezko bake bat lortzeko duen bere nahia azaldu du Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrenean. Anduezak euskal herri horrek jasan zuen eraso faxistaren biktimei aitormena eginez eta biztanleria zibila xede duten gerra-ekintzak gaitzetsiz Gobernu Kontseiluak onartu duen adierazpena hizpide izan du.

#Gernika-ren bonbardaketak kondenarik erabatekoena merezi du, aitzakiarik gabea, @sanchezcastejon-en Gobernuak egin duen moduan. Gobernu hori Errepublikako legezkotasun demokratikoaren oinordekoa da, eta altxamendu faxistaren biktima izan zen, #Gernika-ko herritarren moduan.  pic.twitter.com/ngkY6W7zci

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 26, 2022

“Sozialista bezala, harro nagoela azaldu nahi dut hamarkadetan askatasunen alde borrokatu izan duen tradizio politiko baten parte izateagatik, biktimen ondoan egoten dakien gobernuen parte izateagatik, Espainiako Gobernuak gaur egin duen moduan, eta Ukrainako herri osoarentzat bidezko bakea lortzeko dudan itxaropena adierazi nahi dut”, esan du.

Eneko Anduezak gogoratu du Gernikako suntsiketaren arduradunak Gobernu legitimoaren kontra altxatu ziren faxistak izan zirela. “1937ko apirilaren 26ko hartan gertatu zenak gaitzespenik erabatekoena merezi du, aitzakiarik gabea, gaur Pedro Sánchezen Gobernuak idatzita utzi duen bezala. Gobernu hori Errepublikaren legezkotasun demokratikoaren oinordekoa da, eta altxamendu faxistaren biktima izan zen, Gernikako biztanleak bezala”, gogoratu du.

Euskal buruzagi sozialistaren iritziz, hegazkin alemaniarren eta italiarren bidez burututako foru hiribilduaren bonbardaketa eta herritarren metrailaketa “oraindik ere bere krudelkeriagatik ikaratzen gaituen gure historiako pasarte bat da”. Eta gogoratu du Ukrainan egun gertatzen ari denak “totalitarismoaren, fanatismoaren, hainbeste alditan fenomeno horiek basakeriatik bereiziz gainditua izan den muga mehe horren arriskuaz” ohartarazten gaituela.