Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Eredu soziosanitarioa eraldatzeko konprometituta gaude, Ongizate Estatuaren benetako zutabea izan dadin”

PSE-EEko idazkari nagusiak doako zaintza-sistema bat defendatu du, osasun-arretaren gisako tratamendu bat izango duena, “gidoi aldaketa oso” bat, alegia, zahartu egin den gizarte baten erronkei aurre egiteko

Anduezarentzat, Gizakidetza Eusko Jaurlaritzaren erantzukizunpean egongo den antolakunde publiko bat izan behar du, sailburuorde baten pareko kargu batek zuzenduta

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la directora de Prestaciones e Inclusión de Lanbide, Sara Buesa, el director de Inclusión Social de la Diputación de Bizkaia, Oscar Seco, la diputada de Empleo, Cohesión Social e Igualdad de Bizkaia, Teresa Laespada, el consultor social Fernando Fantova, y el viceconsejero de Empleo, Alfonso Gurpegui | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek Euskadiren sistema soziosanitarioa eraldatzeko eta indartzeko duten konpromiso irmoa berretsi du. Anduezak aitortu du denbora eta inbertsioa eskatuko dutela arlo horretan izango diren aldaketek, baina osasun-arretaren pareko kalitateko zaintze-plan bat, unibertsala eta doakoa izango dena, sortzeko bide emango duela behar duten pertsona guztientzat. “Eredu soziosanitarioa eraldatzeko konprometituta gaude, Ongizate Estatuaren benetako zutabea izan dadin”, adierazi du.

Eneko Anduezak Bilbon “Aldatu zaintza-ereduaren gidoia” jardunaldiaren barruan egin den Gizakidetzaren aurkezpenean hartu du parte. Gizakidetza da sozialistek bultzatzen duten zaintza-sistema. Aipatu ekitaldian mahai inguru bat ere egon da, Teresa Laespada PSE-EEko Enplegu eta Gizarte Politiken idazkari eta Bizkaiko Enplegu, Kohesio eta Berdintasuneko foru diputatu denak zuzenduta, non gaian adituak diren hainbat hizlarik parte hartu duten, esaterako Alfonso Gurpeguik, Oscar Secok edo Sara Buesak, Fernando Fantova gizarte-aholkulariarekin izandako aurretiko aurkezpenaz gain.

Euskal gizarteak bizi duen zahartzea ekarri du gogora buruzagi sozialistak, eta datuekin frogatu du PSE-EEk zaintza-eredua indartzeko duen proposamena. “Hemendik 2030era bitartean, euskal populazioa bi milioi biztanle inguruan egonkortuta ibiliko da, baina 110.000 pertsona gutxiago izango dira lan egiteko adinean eta 65 urtetik gorako 150.000 pertsona gehiago izango dira”, azaldu du.

Horren haritik, aldaketa demografiko horrek lan-merkatuan edo pentsioen sisteman sortuko duen inpaktua azpimarratu du Lehendakarigaiak, baina “bere kabuz baliatu ezinean den gero eta jende gehiago” duen gizarte baten beharrei erantzuteko gizarte-zerbitzuen eta zainketen kalitatea bermatzeko dagoen beharra nabarmendu du. Andueza, halaber, iraupen luzeko zainketetan desberdintasuna eta eraginkortasun eza murriztearen alde azaldu da, horren feminizatua, prekarizatua eta garestia izango ez den sistema baterantz urratsak emate aldera.

“Gizakidetza izango da Euskal Gizarte Zerbitzuen Sistema eboluazionatua, iraupen luzeko zainketen erronkari erantzuteko gai izan dadin pertsonen autonomian laguntzeko esku-hartze, zainketa eta laguntza sorta baten barruan”, adierazi du. 

Gizakidetzaren ereduaren gako estrategikoak ere aletu ditu PSE-EEko idazkari nagusiak, hala nola: gizarte-zerbitzuen zainketen doakotasuna, autozaintza prebenitzea eta sustatzea, arreta pertsonalizatua, edo beste erakunde batzuekin (udalak eta foru aldundiak) antolakuntza mailan egingo den integrazioa eta lankidetza.

Anduezaren arabera, Gizakidetza erakunde publiko bat izan behar du, horren buruan gutxienez sailburuorde baten mailako kargu bat dela, eta Gobernuaren zuzeneko ekintzari esleituak zaizkion gizarte-prestazio eta -zerbitzu guztiak bildu behar ditu, batik bat, iraupen luzeko zainketetara zuzenduak direnak.

“Erreformismo indartsua”

Jardunaldiaren hasieran, Fernando Fantovak esan du “erreformismo indartsu” baten premia dagoela, Ongizate Estatua defendatzeko formularik eraginkorrena delakoan, eta sistema horrek bere lehentasunezko ardatzetan zainketa sartuta ez izateari erreparatu dio. Gizarte-aholkulari horrentzat, “eraginkortasun falta” du egungo sistemak, baina ohartarazi du etorkizunera begira beharko diren diseinuetan ez garela “zerotik abiatzen”, Mendekotasunaren Legea bezalako mugarriak aipatuz. Fernando Fantovarentzat, heldu da prebentiboagoak, profesionalagoak eta malguagoak izango diren gizarte-zerbitzu unibertsal batzuetan aurrera egiteko garaia.

Solasaldian, Teresa Laespada Bizkaiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun diputatuak adierazi du Euskadi “errealitate ezberdin baten aurrean” dela legeria on bat izan arren, batez bere Gizarte Zerbitzuen Legearekin, eta errealitate horrek gizarte-zerbitzuak “beste era batera pentsatzera” behartzen duela. Alfonso Gurpegui sailburuordeak PSE-EEk herrialde osoan zainketerako zerbitzu-eredu bat ezartzeko duen asmoa azaldu du, eta gaineratu du EAJk baztertu egin duela eredu hori, lurraldez lurraldeko baten alde eginez. Eta Patxi Lopezen Gobernuak koordinazio soziosanitariorako adinekoentzat martxan jarritako Beti On alarma bezalako ekimena gogoratu du.

Sara Buesa Lanbideko Prestazio eta Inklusio zuzendariarentzat, pena da gizarte-zerbitzuen sistema “pertsonen beharretatik pentsatuta egon beharrean ikuspegi makro batetik pentsatuta egotea, eta Oscar Seco Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Inklusiorako zuzendariak “bizi-esperientzia berreraikitzeko” beharra erakusten duten hainbat adibide jarri ditu, arreta indibidualizatuaren premia dagoela defendatuz.