Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskadi herrialde hobeagoa bihurtuko duten politikak bultzatzeko giltzarri den urte batean gaude”

PSE-EEko idazkari nagusiak “sinatu genuen bide-orri aurrerakoi horri” lagunduko dioten kontu publiko batzuen garrantzia azpimarratu du Onda Vascan

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Onda Vasca | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, euskal herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten politika guztiak bermatuko dituen Aurrekontu bat izatearen garrantzia azpimarratu du. Anduezaren arabera, horrek guztiak Gobernu Akordioan gauzatuta den bide-orri aurrerakoi bat ahalbidetuko du. “Euskadi herrialde hobeagoa bihurtuko duten politikak bultzatzeko giltzarri den urte batean gaude”, esan du. 

Buruzagi sozialistak bereziki erreparatu dio osasungintza, hezkuntza, erronka demografikoa, etxebizitza edo mugikortasuna bezalako gaietan konponbideak bilatzeko premiari. “Horregatik, Politika Orokorreko Osoko Bilkuran horretan guztian lagunduko duten Aurrekontu hedakor batzuk izateko beharra azpimarratuko dut”, azaldu du. Era berean, gastua igota “gure lurraldea egituratzeko” bultzatu beharreko funtsezko proiektu batzuk aipatu ditu, esaterako Bilboko Metroaren 4. et 5. lineak, Donostialdeako Metroa edo Gasteizko tranbia Zabalganara iristea.

Onda Vasca irratirsko elkarrizketa batean Estatutuaren erreformari buruz galdetu diotenean, Eneko Anduezak esan du azken Gobernu Akordioa “jauzi kualitatibo nola kuantitatiboa” izan zela, “alderdi horri buruzko idazketan argi uzten zelako erreforma indarreko legezko esparruaren berrian egingo zela”. Eta poztu egin da EAJ alderdiak “dena legearekin bat etorriz” izan behar duela aitortu duelako.

Urte hau giltzarri da #Euskadi herrialde hobea bihurtuko duten politika hedakorrak bultzatzeko.

Gure Gobernu Akordioan ezarritako bide-orri aurrerakoia laguntzeko Aurrekontu batzuk behar ditugu.

Euskadi egituratzen duten proiektu handiak gauzatzeko aukera emango digu horrek...  pic.twitter.com/Mwuy9oJrqu

— Eneko Andueza (@enekoandueza) September 22, 2025

PSE-EEko idazkari nagusiak, bestalde, PPk Gazan gertatzen den genozidioaren inguruan duen jarreraren kontra kargatu du. Eta, haren buruzagiek iragarri zutenaren aldean, esan du Nuñez Feijoo dela “Isabel Diaz Ayusorekin batera isolatuta geratzen ari den bakarra”. Horri kontrajarriz, Pedro Sanchezek kontu horretan erakutsi duen lidergoa azpimarratu du Anduezak, Espainia “nazioartean liderra izateko gaitasun gero eta nabarmenagoarekin”. 

“Gero eta gaitasun handiagoa dugu herrialde bezala eragiteko.  Espainiak gero eta aitortza handiagoa jasotzen du foro guztietan eta esparru guztietan. Lehen ere eman genuen lezio bat iraganean mahai gainean jarriz egoera batzuk gainditzeko ekimen batzuk, salbuespen iberikoa edo Next Generation funtsak, kasurako”, esan du.