partekatu
Eneko Andueza: “Hauteskunde hauek eskuin muturra geratu eta demokrazia salbatzeko dira, ez du balio besteen botoari itxarotea”
PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, jendea inplikatu egin behar da datorren U23an eskubide eta askatasunetan aurrera egiten jarraitzeko
Daniel Senderos: “PPk eta VOXek askatasun murriztuko, ebakitako, kontrolatutako, etengabe zaindutako eta manipulatutako herrialde bat nahi dute, euren mesedetan erabiliak izateko”
Julia Liberal: “PPVoxentzat, langileek erosahalmena eskuratzeak, LGS igotzeak eta pentsioak igotzeak herrialdeko ekonomiaren hondamendia dakarte”
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak datorren U23ko hauteskundeek duten garrantzia azpimarratu du, jokoan dagoelako demokraziaren defentsa askatasunak murrizten dituzten planteamenduen aurrean. Boto aurrerakoia mobilizatzera egin du dei Anduezak, eskuin muturreko politiken arriskuari aurre egiteko, hainbat gobernutan gertatzen ari den moduan.
“Hauteskunde hauek eskuin muturra geratu eta demokrazia salbatzeko dira, ez du balio beste pertsonen botoaren zain egotea egoera konpontzeko. Gauza bat da demokrazian hauteskunde batzuk lehiatzea eta beste bat, oso ezberdina, demokrazia egotea jokoan hauteskunde batzuetan. Eta azken horixe dago jokoan”, esan du.
Eneko Anduezak adierazi du Espainia herrialde “plurala, bizikidetzarena eta eskubideduna” dela sozialistek bultzatutako aurrerapenei eta eraldaketei esker. “Gure DNA sozialistari txertatuta dauden hitzak dira, baina orain arriskuan daude eurek deitutako eskuin moderatu faltsuaren eta eskuin mutur erradikalaren batuketagatik”, adierazi du.
PPren eta Voxen arteko itunek azken urteetan, pandemiak eta Errusiak Ukraina inbaditu ondoren sortutako krisiarengatik zabaldutako kointura ekonomiko zaila gorabehera, lortutako “eskubide eta askatasun sozial nola laboralen arkitektura hori guztia” eraitsi nahi dutela ohartarazi du buruzagi sozialistak.
Eskuinaren politikei kontrajarriz, Anduezak adierazi du sozialistek lanean jarraituko dutela eskubideak eta askatasunak bermatzeko, adibidez osasun publiko eta unibertsal baterako sarbidea, aukera-berdintasuna bermatuko duen kalitateko hezkuntza, pentsio duin baterako eskubidea edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna. “Hori guztiori, autoritarismoaren zanpatekoez gal daiteke”, azpimarratu du.
PSE-EEko idazkari nagusiak, halaber, esan du ezin dugula “bazter batera” egin “frankismoaren nostalgikoak” boterera heltzen uzteko, “barruko ustelkeriaz” bete ditzaten orain arte gauzatutako lorpenak. “Guk badakigu Konstituzioarekin eta Espainiaren eredu honekin automatikoki bukatu duela PPk gobernuetan, udalekoetan zein autonomia erkidegokoetan, Vox sartzen denean gertatuko dela”, esan du.
Hauteskunde hauek eskuin muturra geratu eta demokrazia salbatzeko dira, ez du balio beste pertsonen botoaren zain egotea egoera konpontzeko.
Gauza bat da demokrazian hauteskunde batzuk lehiatzea eta beste bat, oso ezberdina, demokrazia egotea jokoan hauteskunde batzuetan.
#VotaPSOE #EspañaAvanza #Adelante pic.twitter.com/cLKklofqEx
— Eneko Andueza (@enekoandueza) July 14, 2023
Azkenik, Eneko Anduezak esan du ez dagoela “aurrerabidearen ala atzerabidearen, kolorearen ala NODOren zuri-beltzaren eta adierazpen askatasunaren ala zentsuraren artean” aukeratzea ez den beste aukerarik. “Uztailaren 23an aukera bat eta erantzukizun bat dugu, PPk eta Voxek euren helburua lortzea eragoztea. Eta hori modu bakar batean egiten da, botoa Alderdi Sozialistari emanez”, esan du.
Espainia plural eta anitza
Daniel Senderos Diputatuen Kongresurako hautagaiaren esanetan, sozialistak dira berdintasunaren, aniztasunaren eta justizia sozialaren alderdia, eta eskuin muturrak badaki “aniztasuna dela arrazismoa, xenofobia eta intolerantzia erauzteko aliatu handi bat: horregatik dira horren beligeranteak horren kontra”.
Senderosen iritziz, lortutako eskubideetako bakoitza akabatzeko gogoz daude PP eta VOX. “Espainia plural eta anitzarekin, Autonomien Estatutuarekin, euskara bezalako hizkuntza koofizialekin, Konstituzioarekin berarekin akabatzeko gogoz daude, eta askatasun murriztuko, ebakiko, kontrolatuko, etengabe zaindutako eta euren mesedetan erabiltzeko manipulatutako herrialde bat nahi dute”.
Arabar hautagaiak “LGTBI kolektiboa eta emakumeak berriro euren etxeetan sartu nahi dituztenen” politikak eta Alderdi Sozialistaren politikak kontrajarri ditu. “Atzerakadaren aurrean, aurrerapenak; negazionisten aurrean, eskubideak; armairuen ordez, ate irekiak; inboluzioaren aurrean, aurrerabidea; eta, gezurraren aurrean, egia”.
“Koalizio sakrosaindua” boterera dagoeneko heldu izan den autonomia erkidegoetan eta udaletan ikusten ari garenez, aniztasuna, inklusioa, enpatia soziala, feminismoa, errespetua, tolerantzia, bizikidetza… askatasunaren osagai ezinbestekoak dira, eta PPren eta VOXen politiken antipodetan daude.
Julia Liberalek, Senaturako arabar hautagaiak, Roosevelt-ek zehaztu zituen oinarrizko lau askatasunak izan ditu hizpide, hots: adierazpen askatasuna, kultu astatasuna, miseriarik gabe bizitzeko askatasuna eta belgurrik gabe bizitzeko askatasuna. PPVox gobernatzen den tokietan, hain zuzen, “ezabatzen” ari direnak.
“PPVoxek gobernatzen duen tokian, adierazpen askatasuna zentsuran bihurtzen da, antzerkiarekin ari gara hori ikusten. Zer gertatuko da euskararekin, galegoarekin eta katalanarekin?”, galdetu du. Kultu askatasunari buruz, berriz, esan du “akabatu” egingo dela. Voxek urtarrilean legez kanpoko proposamen bat nola aurkeztu zuen ekarri du gogora Julia Liberalek. 2004. urtean Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernu sozialistak erlijio askatasuna sustatzeko sortutako Pluralismo y Convivencia [Pluralismoa eta Elkarbizitza] Fundazioa ezabatu zedila eskatzen zuten bertan.
Bizitza hobeago bat nahi izatearen gainean, berriz, PPVoxentzat “langileek erosahalmena eskuratzeak, LGS igotzeak eta pentsioak igotzeak herrialdeko ekonomiaren hondamendia dakarte”, adierazi du. Julia Liberalen arabera, beldurrik gabe bizitzeko askatasunak esan nahi du “emakumeek eskubidea dugula geure bikotekideengandiko mehatxurik gabe bizitzeko eta babestuko gaituen gobernu bat izateko”. Horren aurrean, ordea, PPVoxek kendu egin du berdintasun aholkularitza Extremaduran. 60.eneko eta 70.eneko urteak bizitzera berriro, emigratzera behartu gintuena”.
“Ez Euskadik, ez Espainiak, ezin dute onartu PP eskuindarraren eta Vox ultraeskuindarraren gobernu bat, ez ekiporik, ez planik ez duena, bere helburu bakarra aurrean jartzen zaien guztia indargabetzea denean eta ekonomia –eurena izan ezik– eta orain arte lortutako eskubideak arriskuan jartzen dituena. Sozialistek plan bat dugu, gidatuko gaituen orri bat trazatuta daukagu, eta hori ezin da izan abiarazi izan duguna osatzea, herrialde hau bizitzea merezi duen toki bat egitea ez den bestelakorik”, adierazi du.