Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Oso harro nago emakume sozialistak udaletan hartzen ari diren erreleboari buruz, Bea Gamizek Ermuan egin duen bezala”

PSE-EEko idazkari nagusiak politika sozialisten xede eraldatzailea eta udalerriak modernizatu dituzten alkateen legatua azpimarratu ditu

“Beti prest egongo gara gainerako alderdiekin negoziatzeko, beti ere negoziazioak Gobernu Akordioak ezartzen duen bide-orria aldatzen ez duen bitartean”, ohartarazi EH Bilduk Aurrekontuak adosteko egindako eskaintzari buruz

1. argazkia
Eneko Andueza, Beatriz Gámiz y Mikel Torres Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, euskal sozialismoak bere herri eta hiriak eraldatzen modu erabakigarrian lagundu ondoren udaletan  eman izan dituen erreleboak azpimarratu ditu, eta emakumeek duten horretan duten presentzia nabarmendu du, gaur Bea Gamiz bizkaitar hiriko lehen emakume alkate kargua hartzean gauzatu dena, esaterako, bere garaian Marijose Blancok Portugaleten edo Cristina Labordak Irunen egin zuten bezala.

“Gaurkoa egun oso zoriontsua da euskal sozialismoarentzat eta Ermuko herritarrentzat. Errelebo bat ematen dugu Udal honetan, sozialistak bere eraldaketan eta bere modernizazioan protagonista izan garen herri batean. Eta emakume gazte baten bidez errelebo bat eman ahal izateko dugun gaitasuna erakutsi digu, ederki prestaturik baitago horren erronka garrantzitsuari heltzeko. Barren-barreneraino arrotzen nau horrek; izan ere, emakumeak izan dira protagonista udalerri mailan egin izan diren azken erreleboetan, lan itzela eginez beste batzuei bidea eginez arrastoa utzi izan duten alkateen lekukoa hartuta”, adierazi du.

Sozialisten helburu nagusia gizartearen eraldaketa dela azpimarratu du Anduezak, bizi-kalitatea eta Ongizate Estatua hobetzeko. “Oso harro nago Bea Gamiz alkate izateaz, Gazteria Sozialisten garaitik ezagutzen dut emakume hau, eta harreman estua dut berarekin, aldemeneko herrikoa naiz-eta. Proiektu asko, une ugari partekatu izan ditugu elkarrekin, batik bat, gure gizartea eraldatzeko dugun helburua, gizarte hobeagoa izan dadin”, esan du Bea Gamizek eta Mikel Torres lehendakariorde eta Bizkaiko idazkari nagusiak lagundurik zela, beste hainbat kargu, militante eta zale sozialisten artean.

 

2025erako euskal Aurrekontuen negoziazioa ere hizpide izan du buruzagi sozialistak, EH Bildu horren gainean negoziatzeko prest agertu ondoren, oraindik aurkeztu ere ez direnean egin. “Guk ontzat hartzen dugu hori, gainerako alderdiekin hitz egiteko eta negoziatzeko prest egongo gara beti, PSE-EEk eta EAJk sinatu izan dugun Gobernu Akordioak ezartzen duen bide-orria aldatzen ez duen bitartean”, azaldu du.