Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Europak eustorma izan behar du gure sistema demokratikoa hankaz gora jarri nahi duten mugimendu ultren aurrean”

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Europa “ireki eta solidario” bat aldarrikatu du “Europako geopolitika etsaitasuneko mundu batean” jardunaldiaren aurkezpenean

Europar proiektuak egoera makurretan “beti bere onena ematen” duela nabarmendu du Idoia Mendia eurodiputatuak

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, acompañado por la eurodipuatda Idoia Mendia y el Secretario General de JSE-EGAZ, Gabriel Arrúe, durante el Día de Europa en Bilbao | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Europak ultraeskuinaren planteamenduei eta ideia totalitarioei aurre egiteko galga gisa bete behar duen eginkizuna aldarrikatu du. Anduezaren arabera, europar kontinentea harrera-toki izan behar du pertsona guztien garapena bermatze aldera. “Europak eustorma izan behar du gure sistema demokratikoa hankaz gora jarri nahi duten mugimendu ultren aurrean”, esan du. 

Europaren Egunaren harira egin den “Europako geopolitika etsaitasuneko mundu batean” jardunaldiaren aurkezpenean, eta Idoia Mendia eurodiputatu sozialista eta Gabriel Arrue Euskadiko Ezkerraren Gazteak-eko idazkari nagusia alboan zituela, Anduezak esan du Europa “modernitatearen eta aurrerapen sozialaren adibide” izan behar duela, eta horixe dela “sozialistek beti nahi izan duguna eta nahi izaten jarraitzen duguna”. 

Buruzagi sozialistaren hitzetan, Europa “babesten gaituen aterki handi bat” da, eta pandemiatik irteteko Batasunetik emandako erantzuna eta europar funtsen banaketa jarri ditu adibide modura.

Espainia orain dela 40 urte “Europaren trenera igotzea galarazi zigun atzerapenean murgilduta hainbat urtez azpian izan gintuen diktadura baten ondoren” Europako Ekonomia Erkidegora batzeak izan zuen garrantzia gogoratu du Eneko Anduezak. 

?? Europak eustorma izan behar du gure sistema demokratikoa hankaz gora jarri nahi duten mugimendu ultren aurrean
.#EuroparenEguna pic.twitter.com/oDssjvmN9t

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 9, 2025

Idazkari nagusiak esan du Espainia “elementu kohesionatzaile bat” dela gaur egun, “Batasunaren barruan politika sozialak bultzatzen dituen elementu bat”. “Horrek erakusten du Pedro Sanchezek lideratzen duen Espainiako Gobernuak, herrialde-proiektu bat izateaz gain, baduela Europak urrats erraldoiak ematen jarraitzeko proiektu bat ere”, gaineratu du. 

Idoia Mendia euskal eurodiputatu sozialistak, bere aldetik, demokrazia indartsuak izatearen garrantzia azpimarratu du. Eta itxaropen-mezu bat zabaldu nahi izan du dugun egoera geopolitiko zailaren aurrean. “Europa beti izan da bere onena emateko gauza, eta pandemian egin zuen moduan erantzuteko”, adierazi du. Mendiak, halaber, esan du Europaren proiektua dela belaunaldi gazteenen garapen eta ongizaterako berme bakarra.  

Gabriel Arrue Euskadiko Ezkerraren Gazteak-eko idazkari nagusiak, bere aldetik, deitoratu egin du munduan “gobernu antidemokratikoak eta eskuin mutur populistaren alderdiak ugaritzen” ari direlako, bereziki, Europar Batasunaren barruan. Horren aurrean, Europa bezalako proiektua aldarrikatu du, “askatasunetik eta ezberdinarekiko errespetutik eraikia dena”. “Horrek nazioarte mailan abangoardia izatera eraman gaitu hainbat kontutan”, azpimarratu du.