Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Heldu da Euskadiko bazter bakoitzean benetan axola den guztirako behar dugun gidoi aldaketa defendatzeko garaia”

PSE-EEko Batzorde Betearazleak onartu du hauteskundeetarako hautagaitzak prestatzeko egutegia. Prozesua astebete barru hasiko da eta otsailaren 20an amaituko da Batzorde Nazionalaren berrespenarekin

1. argazkia
Comisión Ejecutiva del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Euskadik bizi duen une politikoaren garrantziaz ohartarazi du eta esan du heldu dela garaia sozialisten proposamena “Euskadiko bazter bakoitzean” azaltzeko. Alderdiko estamentu guztien inplikazioa eskatu du eginkizun horretarako. Lehendakarigaia Batzorde Betearazleko kideei zuzendu da gaur arratsaldean egin duten bileran, asteburu honetan Coruñan egin den Konbentzio Politikoaren garapenari buruzko balorazioa egiteko eta hauteskundeetarako makineria aktibatzeko.

“Aspalditik ari gara lanean hauteskundeetarako gure proposamenarekin; egiaz, datozen 10 urteetarako bide-orri bat da, gure etorkizunarentzat alor askotan berebiziko garrantzia izango duten erabakiak hartu beharko direlako. Anbizioarekin eta eraldatzeko bokazioarekin egingo dugu. Beraz, esan diezazueket heldu dela Euskadiko bazter bakoitzean benetan axola den guztirako behar dugun gidoi aldaketa defendatzeko garaia”, adierazi du.

PSE-EEk aurrera begira programatuta dituen topaketak aipatu ditu Anduezak, adibidez Teresa Ribera presidenteordeak urtarrilaren 27ko larunbat honetan “Aldatu hazkunde ereduaren gidoia” izenburupean Donostiara egingo duen bisita, edo Gizakidetzaren aurkezpena otsailaren 3an, gizarte-zerbitzuak eraldatzeko proposamena, alegia.

Euskadiko Batzorde Betearazleak hauteskunde autonomikoetarako hautagaitzak prestatzeko egutegia onartu du, aurreikusi bezala, prozesuaren datarik garrantzitsuenak hasierakoa, datorren urtarrilaren 29an, taldeei euren proposamenak egin ditzaten jakinaraziz, eta otsailaren 20a direlarik, Batzorde Nazionalak zerrendak behin betiko onartuko dituenean.