Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eneko Anduezaren kontaktuen txanda

Eneko Andueza: “Nazionalistei dei egiten diet ez ditzaten botata utzi euskal langileak lan erreformarekin”

Eneko Andueza: “Nazionalistei dei egiten diet ez ditzaten botata utzi euskal langileak lan erreformarekin”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Enenko Andueza, junto a Begoña Gil y Ekain Rico, en la reunión con Ezker Anitza-IU, en Bilbao | Foto: Socialistas Vascos.

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak dei egin die Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdi guztiei lan erreforma baliozkotzearen alde bozka dezaten. Beste alderdi batzuekin izan diren aurrerapenak aurrerapen, Euskal Sozialisten liderra EAJi eta EH Bilduri zuzendu zaie Ezker Anitza-IUko zuzendaritzarekin bilera bat izan eta gero.

“Oso gutxi geratzen da bozketarako, baina utziko didazue beste dei bat egiten alderdi politiko guztiei, bereziki EH Bilduri eta EAJi, ez ditzaten botata utzi euskal langileak. Euskal langileria ezegonkortasunaren aurka borrokatuko duen erregulazio batez gozatzeko aukeraren eta Raxoiren erreforman geratzearen artean dabil. Hori badakite EAJk eta EH Bilduk, badakite testuari ez badiote babesa ematen PPren eta Voxen ondoan kokatuko direla, euren erantzukizuna da”, adierazi du.

@Congreso_Es-ean #lanerreforma berria bozkatzeko bi egun falta direla, dei egin nahi diet berriro @eajpnv-ri eta @ehbildu-ri, ez ditzaten botata utzi euskal langileak eta atzean utz dezagun Raxoiren erreforma, eskubideetan urratsak ematen jarraitzeko.

✅#Cumplimos pic.twitter.com/riUC031EZU

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 1, 2022

Isabel Salud-en alderdiarekin bildu ondoren, PSE-EEren idazkari nagusiak gauzatu berriak diren aurrerapenak aipatu ditu, hots, gutxieneko soldataren igoera, beste igoera bat adosteko planak edo pentsioak errebalorizatzeko akordioak, lan erregulazio berriaz gain, Pedro Sánchezen Gobernuaren agenda aurrerakoiaren mugarri gisa.

“Uste dut ez dagoela soberan gaur hemen, bilera honen ondoren, gogoratzea: ez da gauza bera Gobernu aurrerakoi bat, langileen eskubideak zabaltzea duena bere agendan, eta eskuineko Gobernu bat”, azpimarratu du.

Eneko Anduezak datozen hilabeteetan Legebiltzarrean jorratuko den agendan parte hartzera gonbidatu du Ezker Anitza-IU ere. Nahiz eta alderdi horretako bi legebiltzarkideek (bileran egon ziren) ez zituzten babestu 2022rako Aurrekontuak, Elkarrekin Podemos talde osoak egin zuen ildotik, etorkizunean akordioak lortzeko atea zabaldu du Anduezak.

 “Una garrantzitsu batean gaude eta, nire ustez, nahi dugun gizarte horren diseinuan parte hartzea egokitzen zaio oposizioari ere. Gobernua babesten duten bi alderdien botoekin nahiko gehiengoa dugun arren, uste dut beste alderdi politiko batzuen ekarpenak ere positiboak izan daitezkeela”.