Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Erreforma fiskalean akordiora heltzeko tartea dago gainerako indar politikoen aldetik jarrera zintzo bat baldin badago”

Proposatzen den fiskalitateak politika aurrerakoiak bultzatzeko balio duela esan du PSE-EEko idazkari nagusiak Elkarrekin Podemosen ordezkariekin bildu ondoren, eta Richar Vaquero gisakoei eskatu die zehaztu ditzatela euren eskakizunak

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al Secretario de Organización, Miguel Ángel Morales, y la Secretaria de Política Institucional, Begoña Gil, en la reunión mantenida con los representantes de Podemos Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du oraindik badagoela denbora Euskadiren zerbitzu publikoak indartzen lagunduko duen erreforma fiskal baten onarpenari heltzeko. Anduezak dei egin die gainerako alderdi politikoei, gai horri buruz elkarrizketa zintzo baten bidez negoziatu dezaten. “PSE-EEn uste dugu oraindik badagoela erreforma fiskalari buruzko akordio baterako tartea, gainerako alderdi politikoen aldetik jarrera zintzo bat baldin badago”, adierazi du.

  1. Kongresuaren ondoren sustatzen duen elkarrizketa-txandaren barruan Elkarrekin Podemoseko ordezkariekin lehen bilera egin ondoren, Anduezak adierazi du erreforma fiskalak “enbor komun” bat duela, hots, “PSE-EEk eta EAJk lortu izan dugun akordioa”. Anduezaren aburuz, proposamen ona da zerga ikuspegitik, Ongizate Estatua indartuko duten politika aurrerakoiak garatzea ahalbidetuko duelako.

?? Euskadiko Alderdi Sozialistak eutsi egiten dio euskal herritarren bizitza hobetuko duen #reformafiscal bat lortzeko elkarrizketekin jarraitzeko prestutasunari, PSE-EEk eta EAJk dugun akordioan oinarrituta.

?????‍??‍♀️ Erreforma fiskal hau langile klasearen mesederako… pic.twitter.com/XO7T0GEMsL

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 5, 2025

Buruzagi sozialistari Miguel Angel Morales PSE-EEko Antolaketa idazkariak eta Begoña Gil Erakunde Politikako idazkariak lagundu izan diote bileran, eta PSE-EEk “euskal herritarren gehiengo handi-handi batentzat mesedegarria izango den erreforma fiskal bat lortzeko” negoziatzen jarraitzeko duen “erabateko prestutasuna” nabarmendu du. Anduezak dioenez, diru-bilketa handiagoa lortuko da horrela “gure zerbitzu publikoak sendotzeko, habetzeko eta indartzeko”.

“Lortuta genuen aurreakordioari emandako ate-danbada berrikus dezala eskatu diot Podemosi, esan diezagutela zer aldatu behar den akordio bat lortzeko”, adierazi du.