Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eneko Andueza - Ximo Puig bilera

Eneko Andueza: “Ukrainaren krisiak ekonomiarentzat dakarren mehatxu berriari beharrik handien dutenengan pentsatuz heldu beharra dago”

PSE-EEren idazkari nagusiak Espainiako Gobernuak Gerrari Erantzuteko Plan Nazioanalarekin emandako erantzun azkarra nabarmendu du Ximo Puig Valentziako Erkidegoko presidente Ximo Puigekin, Cristina Gonzálezekin eta Maider Etxebarriarekin egin duen bileran

“Enplegu eta hazkunde gakoan abian zen susperraldia zapuztu ez dadin mekanismoak sustatuko ditugu sozialistek gobernu guztietatik”, azaldu du Anduezak

1. argazkia
Eneko Andueza ha mantenido una reunión de trabajo con el presidente de la Generalitat Valenciana y Secretario General del PSPV-PSOE, Ximo Puig, que se encuentra de visita en Vitoria Gasteiz, en la que también han participado la Secretaria General del PSE-EE de Álava y teniente de diputada general, Cristina González, y la teniente de alcalde de capital alavesa, Maider Etxebarria. | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, kezka agertu du Ukrainako krisiak susperraldi ekonomikoan izan ditzakeen ondorioen gainean, eta Espainiako Gobernuak Gerrari Erantzuteko Plan Nazionalarekin emandako erantzun azkarra azpimarratu du.

Eneko Anduezak lan-bilera bat burutu du Ximo Puig Valentziako Generalitateko presidentearekin, Gasteizen bisitan dela baliatuz. Bileran parte hartu dute, halaber, Cristina González Arabako PSE-EEren idazkari nagusi eta ahaldun nagusiordeak eta Maider Etxebarria arabar hiriburuko alkateordeak.

“Nahi eta nahiezkoa da beharrik gehien duten pertsonengan pentsatuz heltzea ekonomiaren mehatxu berri honi, eta Gobernu guztietatik sustatzea pandemia gainditzeko itxaropenei atea zabalduz enplegu eta hazkunde gakoan jada abian zen susperraldia ez zapuzteko mekanismoak”, adierazi du.

Pedro Sánchezek aurkeztu duen Plana zabalik dago alderdien eta eragile sozial eta ekonomikoen ekarpenei, hainbat neurri ekonomiko eta sozial aurreikusten ditu, esaterako errenten itun bat, inflazioak ez dezan egin horren gora, pertsona zaurgarrientzako bono sozialaren luzapena, argindarraren gaineko BEZaren murrizketari eustea eta sektorearekin lotutako beste batzuk, ABEEn iturri den Red Mekanismoa deiturikoa aurreikusita zen baino lehenago martxan jartzea, edo gerra den herrialdeetan edo horien eraginpeko eremuetan turismorako helmugak sustatzea, kasurako.

Oso kezkagarria da alderdi humanitarioaren eta ekonomikoaren aldetik #Ukraina-tik heltzen zaigun informazio guztia. Horregatik, Ukrainaren krisiak ekonomiarentzat dakarren mehatxu berriari beharrik handien dutenengan pentsatuz heldu beharra dago.

✅ #Cumplimos pic.twitter.com/aOpvXtJXe7

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 7, 2022