Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Anbizioz begiratu behar zaio etorkizunari, Donostiako alkatetza berreskuratu dugu eta lurraldeko bazter guztietara iritsiko gara”

● Sozialistek markatzen dutela euskal politikaren erritmoa esan du PSE-EEko idazkari nagusiak Gipuzkoako PSE-EEren X. Kongresuan, eta erreforma fiskala dela horren adibide bat

1. argazkia
Eneko Andueza junto a José Ignacio Asensio y otros miembros de la Cmis

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du badela “politika egiteko beste era bat, sozialistena alegia, pertsonen eskariak eta ongizatea erdigunean jartzen dituena. Anduezak anbizioz aritzeko dei egin du Gipuzkoako PSE-EEren X. Kongresuaren klausulako ekitaldian, eta 2027an berriz ere hiriburuko alkatetza berreskuratzeko hauteskunde-helburua ezarri du.

“Anbizioz begiratu behar zaio orain etorkizunari. Hauxe izan behar du gure hurrengo helburua: Gipuzkoa aquí y ahora, hemen eta orain. Gipuzkoarrek behar duten jauzia emango dugu. Donostiako alkatetza berreskuratuko dugu. PSE-EE Gipuzkoako bazter guztietara heltzeko lan egingo dugu, bazter guztietan entzun dadin mezu sozialista eta jakin dezaten badela politika egiteko beste era bat, sozialisten era, pertsonak eta horien ongizatea erdigunean jartzen dituena”, adierazi du.

Etorkizunari anbizioz begiratu, erakundeak lideratzeko bokazioarekin, baita Donostian ere, baita Gipuzkoan ere… Jose Ignacio Asensiok eta bere taldeak etapa berri bat zabaldu dute oinarri sendoekin eta oso harro uzten nauen alderdiko kultura batekin. Zorionak!!!... pic.twitter.com/5kwcaps1yN

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 30, 2025

Jose Ignacio Asensiok bere agintaldi berrian “lurralde soziologikoki konplikatu batean” zuzenduko duen erakundearen indar organiko nola instituzionala azpimarratu du PSE-EEko idazkari nagusiak, nazionalismoak hauteskundeetan duen babesa dela-eta.

“Eta ez da inolaz ere kasualitatea. Izateko era baten, batik bat, egiteko era baten fruitua da hori guztia. Oso harro sentitzen naiz gure alderdiaz. Gure Alderdiaren kulturaz. Izan ere, kultura horrek batasunaz hitz egiten digu lehen-lehenik, erresistentzia egiteko gure gaitasunetik sortzen den batasunaz. Euskadin beste alderdi inork ez du, alafede, halako batasunik, ez kantitatean, ez kalitatean”, azaldu du.

Anduezak esan PSE-EEk printzipio eta balio sozialistekin duen konpromisoari eta herritarren interesekiko duen konpromisoari esker lideratzen dituztela “Gipuzkoako herritar ez oso gutxi” bizi diren udalerriak, Irun, Eibar, Lasarte-Oria, Zumarraga eta Larraulgo udalei erreferentzia eginez. Eta foru aldundian eta koalizioko udal-gobernuetan nahiz oposizioan egindako lana ere aintzatetsi du.

 

“Kultura hori eta egiteko modu hori saiatzen gara batzuk Euskadin egunero praktikan jartzen. Horregatik, guk erabakitzen dugu Euskadiren etorkizuna, horregatik ari gara markatzen aldea Eusko Jaurlaritzan, eta horregatik joango gara hazten. Ez nabil itxurakeriatan Euskadi lideratuko dugula esaten dudanean. Euskal gizarte hau ari delako konturatzen guk bakarrik edo beste batzuekin batera gobernatzen ditugun erakundeetan sortzen dugun aldeaz, politika baliagarri eta aurrerakoiaren esankizuna aplikatzen dugunean”, adierazi du.

Idazkari nagusiaren arabera, PSE-EEk “markatzen du euskal politikaren erritmoa”, eta erreforma fiskalaren negoziazioa jarri du adibide modura. “Erreforma fiskal aurrerakoi bat, ez PPk, ez Bilduk gogoko ez dutena, ez dutelako ezer egin, eta ez Confebaskek, ez ELAk ere gogoko ez dutena. Confebaski ez diot horrenbeste kexa entzuten herri diru-kutxek Finkatuz bultzatzen dutenean euskal enpresek errotzeari euts diezaioten, edo Talgo edo Balenciaga salbatzeko erakundeetatik inbertitzen dugunean, edo Next Funtsetatik 3.500 milioi heltzen direnean lehiakorragoak izan gaitezen”, adierazi du.

Eneko Anduezak oso argi du “erreforma fiskala Alderdi Sozialistari esker eta Alderdi Sozialistak nahi zituen zehaztapenekin” gauzatu izan dela: “ez dio muturrei eta bateko edo besteko interes partikularrei begiratzen, herri honetako gehiengo sozial batentzat pentsatuta dagoelako, aurrerabiderako eta lehiakortasunerako”.

Idazkari nagusi berrautatua goretsiz eman dio amaiera Anduezak Kongresuari, eta jasangarritasunaren eta trantsizio ekologikoaren arloan erreferente izanez eta Gipuzkoako PSE-EEren buruan burututako haren ibilbidea nabarmendu du. Lurraldeko gainerako ordezkariek Aldundian zein Eusko Jaurlaritzan egindako lana ere goraipatu du, Mugikortasun Jasangarriaren eta Etxebizitzaren sailak bereziki aipatuz.